
Bihar domeka, urriak 22, Astra Gernikako gaztetxean iluntzeko 19:30etan "super size me"
dokumentala ikusteko doako aukera izango da. Izan ere, datorren astetik
aurrera elikaduraren ganeko berbaldi ezberdinak eta baita ekintza
ezberdinak ere burutuko dira. Hori dela eta, aste tematiko honi hasiera
emateko dokumental aukeratua arestian aipatutakoa da.
Ikus-entzunezko honek, EEBBetako amerikarrek(eta bestelako herrialdeetan bizi direnak ere) zelako elikadura eskasa duten ikusteko balio digu. Bertan Morgan Spurlock (pelikularen protagonista) hilabetez hanburgesa gizona bihurtzen da; fast-food deritzen jantokietan baino ez du jaten, alegia. Horrel, argi eta garbi geratzen zaigu jaten digunaren araberako osasuna dugula.
zEr JaN, HuRa iZaN!!!
Abiadura Handiko Trenaren proiektua berriki sinatu da: Sinatu dutenek Gasteizko eta Madrilgo Gobernuakoak aparte, Nafarroako Gobernuak ere azpiegitura erraldoi honetan parte hartu gura duela erakutsi du. Antzeko kasuetan izaten den moduan, honetan ere, gehiengoaren iritzia ez da eskatu. Ez da kontuan izan gehiengoaren ideia, hau da, herritarron ahotsa zapaldua izan da.
Kritika sozial gutxi jasan baditu ere, hamaika motatako kexak egiteko bideak daude; manifestazioak, hitzaldiak, mendi irteerak, eskutitzak bidaltzea, sinaduren bilketa egitea... honen aurka egiteko mila arrazoi daudenez, eman zurea!
Beraz, esan beharra daukat, Gernikako Ieup! Gazte Asanbladak ere proiektu honi zaplastekoa ematen diola eta hori
dela medio hiztaldi bat antolatu dela datorren eguena 19rako. Hitzaldia iluntzeko 7etan Gernikako Gaztetxean izango da, Astran.
...
(LIZARDI)
Oi ene lur,
ba'ninduzu zerea,
zu landu, ta
zure sariz asea!...
...
Burlatako gaztetxea hustu dute gaur goizaldean. Halaber, polizia espainolak, erresistitzen egon diren zortzi lagun atxilotu ditu. Antza denez, telebista bere kamerarekin ailegatzean polizia lasaitu egin da, izan ere hau agertu artean tentsia bizi izan da.

Zelten gizartean bizi ziren gizarteko goi mailakoak ziren.
ETIMOLOGIA:
Druida izenaren jatorriaren inguruan tesi bat baino gehiago daude. Alde batetik, batzuk uste dute "jakiturian aberatsa" dela uste badute, besteek zeltatik eratorritako drus (aritza) berbatik datorrela uste dute.
Sarri askotan, druidak erlijio zeltako abade moduan baino ez dira hartzen , baina horretan aritzeaz gain, bestelako behar baztuk ere egiten zituzten. Gizarte klase independente bat osatzen zuten, gizarteko jakintsuen taldea osaturik. Besteak beste, bardoak, medikuak, astronomoak, filosofoak eta aztiak ziren.
Guztia hau jakinda, jakin beharrekoa da ere, hiru taldetan banatzen zirela; botere majikoak zituztenak ( druids), literatur lanak ahoz mantenztearen arduradunak (bairds) eta azkenik, etorkizuna iragartzen zutenak (filidhs).
