- Sei enpresa ezberdin bateratu dira amets konkretu bat betetzeko asmoz. Komunikabideek ere euskarazko lekua izan behar dute, eta ondorioz, elkartu eta Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea aurkeztu dute.
- Euskarazko tokiko telebisten proiektua pasadan martitzenean aurkeztu zuten eta Joanmari Larrarte (EKT), Gorka Altuna ( (EKHE) eta Iñaki Alazagak (CMN). Azaldu dutenez, lizentziak EAEn lizentaziak lortzea arras erraza den arren, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ez da horrela. Halere, lurralde guztietan lizentzien edo telebisten bila joango dira.
- Euskaraz emititzen duen beste kate bat dagoela badakite, eta ez dute honen kalkamoniarik egin nahi, hau da , ez dute ETB3 batez hitz egin gura. Sortuu gura duten telebista berria izatea nahi dute, produktu berri bat eskaini nahi dute. Aldi berean, kolaborazio bat egotea espero dute, alegia, ETBrekin elkar lan ona mantetzea.
"Denok ikusi dugu bide hau bakarka egiteko handia dela, eta beste batzuen aliantza beharrezkoa dela."
"Eskaintza handitzen bada, aukera gehiago izango dugu jendearengana euskaraz iristeko."
"Euskal Herria ikuspegi jakin batekin ikusten dugun hiru komunikabide gaude. Asko daukagu irabazteko."