EUSKARAREN JAIA OIARTZUNEN (urriak 1)
Igandeko hitzordu nagusia, euskararen eta ikastolen jaia Gipuzkoan, Oiartzungo Haurtzaro ikastolaren alde. Haurtzarok proiektua sendotzeko baliatu nahi du jaia: 0-18 urte arteko eskaintza bermatzea, eraikin nagusietako espazioak egokitzea, beharrerako toki berriak sortzea, eta eraikin berri bat egiten hasteko bidea abiatzea.
