
Samin hutsez eraiki da
iluntasuna bihotzean,
ilusioa jan du hoztasunak;
esperantzak agurtu nau
berotasuna agortu da.
Zuk ere alde egin duzu
baina ene barruan zaude
gatibu zara ene bihotzean
iluntasunean...
Samintasun haziak
negarra ereiten du
gazitua dagoen fruitua
malkoetan jaio da.
Jariotasun horren ondorioz,
ez dut ezer ikusten;
begien eginbeharra
gazitasunak galarazten du.
Ikusi ez, baiana sentitu
sentitzen dut baian,
gatibu zarela ene bihotzean,
samindutako bihotzean.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...