Artxiboak: Abuztua 2006

2006-08-27

Permalink 22:32:05, Atalak: bestelakoak  

lauburua

lauburua

Lauburuak esanahi desberdinak izan ditu historian zehar:

-Lau elementuren sinboloa da: Lurra, Ura, Airea eta Sua.

-Ongia eta Gaizkia ere adierazten ditu, buruek duten norabidearen arabera; erlojuaren orratzaren norantza badute, ongia adieratzen du bestela gaizkia; baina kontuz, euskal kulturan gaizkia erlatiboa da eta.

"Maju" da "Mari"ren senarra, Gaizkia irudikatzen duena.

Gizakiarentzazt kaltegarri dena-elementuen kontrolik gabeko indarra gaixotasunak...irudikatzen duen Jainkoa da.

Beraz, ez litzateke izango kristau-sinismenean dagoen deabrua.

- Erromatarren aurretiko garaian zeuden lau euzkal tribuak ere errepresentazten ditu:autrigoiak, baskoiak, karistiarrak eta barduliarrak.

- Bestalde, hilgarri gisa ere erabilia izan da inoiz lauburua.

----------

2006-08-25

Permalink 13:47:12, Atalak: BARAhiZKI  

BA AL ZENEKIEN BARAZKIJALEAK ZIRELA...?

Leonardo Da Vinci, Tolstoy, Geroge Bernard Shaw, Mahatma Ghandi, Albert Einstein, Alex Baldwin, Brigitte Bardot, Drew Barrimore, Kim bBasinger, Kirk Cameron, Ted Danson, Michael J. Fox, Richard Gere, Dustin Hoffman, Demi Moore, Anthony Perkins, River Phoenis, Brad Pitt, Brooke Shields, Leonardo Di Caprio, Martina Navratilova, Franz Kafka, Isaa Newton, Platon, Ramanujan, Rousseau, Sokrates, Voltaire, Pitagoras, Henry Ford, Schopenhauer, Chelsea Clinton, Johnny Deep...

barazkiak

----------
Permalink 13:11:55, Atalak: eUsKaRa  

SAMINTASUN HAZIAK

gazitua dagoen fruitua
Samin hutsez eraiki da
iluntasuna bihotzean,
ilusioa jan du hoztasunak;
esperantzak agurtu nau
berotasuna agortu da.

Zuk ere alde egin duzu
baina ene barruan zaude
gatibu zara ene bihotzean
iluntasunean...
Samintasun haziak
negarra ereiten du
gazitua dagoen fruitua
malkoetan jaio da.

Jariotasun horren ondorioz,
ez dut ezer ikusten;
begien eginbeharra
gazitasunak galarazten du.
Ikusi ez, baiana sentitu
sentitzen dut baian,
gatibu zarela ene bihotzean,
samindutako bihotzean.

----------

2006-08-21

Permalink 12:48:38, Atalak: bestelakoak  

ODISEA

22:05ean Parisera heldu nintzen, eta ez balitz ondoko François-engatik izango, baliteke oraindik ere Charles de Gaulle aeroportuan bueltaka egotea. Autobusera lagundu zidan, hotelera deitu zuen, maleta eraman zidan...goitik beherako frantsesa.

Hurrengo goizean, iratzargailuak goizeko 5etan jo zuen; gaua bost minutu bezala pasatu zitzaizkidan Roissy-en-France-ko Ibis Ville hoteleko gela txukunean. Pomelo zuzkua edanda, autobusera igo eta autobusekoak ez dit esan ba zein terminaletara joan behar naizen! jeje Beste autobusean montatu eta gogoak eman didadean, senari jarraituz, autobusteik jaitsi naiz. Zortez, behar nuen tokitik gertu jaitsi naiz. Denboraz estu eta larri ibli arren, hartu dut hegaldia eta Nizarako bidean egon naiz.

Horrelako batean, alboko neskaren eskumuturra begiratu eta begiak ere dantzan jarri zaizkit; hara non, ikurriña bat eraman zuen margotuta pultseran. Berarekin hizketan hasi eta esan dit familia euskalduna duela, besterik ez.

Nizara heldu eta hor aurkitu dut paper txuri batean nire izena, Christopherrek eutsitako papera (familia nahiko majoa;lehen begiradan).

Klasera joan, azterketa egin eta nire mailaren araberako jklasean jarri didate. Bertan ia guztiak alemaniarrak dira, hau da kolonizazioa!
Ondoko neskarekin berba egin, eta hara non bera ere begetarianoa da nire modua; Beatrice. Klasea bukatzean espainola bat urreratu zait; Jésica. Malagakoa da bera, eta bere beste hiru lagun aurkeztu dizkit.

Etxera joan eta gaztaizko bokadilloa hartu (15 egunean ez dut besterik jan), aldatu eta Niza ezagutzera joan naiz.

Momentu horretatik aurrera eta azken egunera arte nire bizitzako bidaiaz gozatu dut.

----------

2006-08-06

Permalink 15:51:03, Atalak: bestelakoak  

Lehenengo gaua, Paris eta ni

Gaur iluntzean Nizarako bidean izango naiz, beno hobeto esanda Pariserako bidean. Izan ere, gaur gaua PArisen pasatu behar dut nik bakarrik, maitasunaren hirian. Paradoxikoa da, beti pentsatu izan dut nire bikotearekin joango nintzela lehendabizikoz.

Ba esandakoa, maiteminduen hirian pasatuko dut gaua, hotel majo batean eta Pariseko ilargipean. Goizean goizetik, esnatu beharko naiz, hurrengo goizean berriz ere hegazkina hartu behar dut eta, oraingoan Nizarakoa. Nizan, nire besoetako familiak itxarongo dit, edo hori espero dut bestela...

Kaszkowiak familiarekin 15a pasatu behar dut eta goizetan frantseseko klaseak hartuko ditut, ea zerbait ikasten dugun... Horretaz aparte, espero dut jende mordoa ezagutzea eta ahal den eta ondoen pasatzea, diru kontuetan pasatu gabe noski (Niza, Niza da eta!).

Beste barik kontatuko dizuet nire bidaia nolakoa izan den eta zelakoak gertatu zaizkidan, seguru asko izango dudala esateko.

Bueno, banoa, hegazkinean....(zelako ikara diedan hegazkinei).

----------

TTAKUN

Pericardial Mesothelioma
Pericardial Mesothelioma

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution