Gero eta barazkijale gehiago gauden arren, askok eta askok ez dute gure bidea ulertzen, ez eta gure printzipioak errespetatzen ere. Hala ere, esan beharra dago beste askok ulertzen eta errespetatzen dutela nahiz eta berau segitu ez arren. Horregatik, gero eta begetariano gehiago egoteko, edota behintzat aukera hau ulertzarazteko hurrengo orrialde hau gomendatzen dizuet:
http://carnivorosanonimos.bitacoras.com/.
Esan beharra dago, ez dela barazkijaleentzako dagoen orrialde bakarra, baina bai oso ondo azaltzen duen horietakoa. Beraz, "mundu" hau ezagutzen ez baduzu, irakurri eta elika zaitez bizitzaz eta ez heriotzaz!!!


Informaziño gehixau: www.astragernikentzako.tk
Maitasun gosez dabilen oro izan daiteke Xabier Mendiguren idazleak idaztzitako bost ipuin hauetako protagonista. Izan ere, bost ipuin hauetan, izenburuak adierazten duen legez, pertsonaiek benetako maitasuna aurkitzeko dituzten zailtasunak kontatzen dira. Beraz, benetako maitasuna aurkitu orduko bizi izandako komeria bitxi eta zergatik ez, egunerokoak (ezagunak edonorentzako) narratzen dira.
Maitasun gosez bazabiltza, hartu liburua eta irakurri, maitasunaren alde ilunak ere bere grazia dute eta.