





Mundua mundu izan denetik beti ezagutu izan da maila sozial ezberdinetako jendea. Batzuk beren bizitza aurrera eramateko arazo gutxi dute, baina beste batzuk aldiz, asko. Alde honen zergatiak asko izan daitezkeen arren, arazo ekonomikoak honetan pisu handia dauka. Ondorioz, honelako jendeari laguntzeko prest dagoen jende ugari gobernuz kanpoko erakunderen bateko partaide da.
Erakunde hauen helburua, laguntza behar duen oro laguntzea da. Horretarako, baliabide ezberdinak dituzte martxan: psikologiakoak, ekonomikoak, larrialdietarako, hezkuntzarako... Elkartasun hori duten eskaintzaren araberakoa izango da, hots, lan egiten duten esparruaren araberakoa. Adibidez, Unicef erakundearen nahia hirugarren munduko umeak laguntzea da eta ez tratu txarrak jasan dituzten emakumeei solidaritatea erakustea. Beraz, bortxakeria jasan duen emakumeak beste mota bateko organo batera jo beharko du.
Aipatzekoa da baita, eskuarki, honelako entitateetan lanean diharduten pertsonek, boluntario lanak egiten dituztela. Behar hau burutzerako orduan, oso gutxi dira soldata bat irabazten dutenak. Izan ere, tankera honetako ogibideetan ibiltzeak, boluntario lanak egitea eskatzen du. Horregatik, askok eta askok hobby moduan dute lan hau. Soldata baten truke beste lan batzutan aritzen dira eta beren denbora librean honelako lanak egiten dituzte.
Hala ere, badaude beren hobbyetatik lana eskuratu duten gutxi batzuk ere. Horietako batzuk urteak pasatu ondoren boluntario lan bat zutena, ogibide izatea lortu dute. Beste batzuk ordea, hasiera hasieratik zortea izan eta lan mundura salto egitean, pertsonak laguntzeko izan da. Beraz, ikusten denez, gehienak musu truk lanean badaude ere, esparru honetan dirua irabazteko aukera ere badagoela.
Elkarte hauetan lan egiteko aukera dut, edonork duen moduan. Izan ere, Gurutze Gorri taldeko boluntarioa naiz. Gurutze Gorriak lan talde ezberdinak ditu, besteak beste, gazteriaz, zahartzaroaz, kanpotarrez, larrialdietaz...arduratzen diren lan taldeak. Ni azken honetako partaidea naiz orain dela urte batetik. Horretarako, ikastaro bat burutu eta prestatu nintzen. Ordutik hona, asteburuetan (ahal den guztietan) anbulantzian ibiltzen naiz. Egia esan, lan akigarria izan daiteke laguntza eskaera asko badago, baia handik ateratzean pozik ateratzen naiz. Lan honek zelan beste batzuk laguntzeko gai zaren erakusten du. Halaber, gehitu behar dut asko ikasten dela laguntzen dituzun pertsonengatik. Sufrimenduaren aurrean gogorragoak izaten, esaterako.
Nire bizipenak boluntario lan honetan mugatzen badiren ere, esango nuke Gobernuz Kanpoko Erakundeek mundua aldatzeko helburua duten arren, karitatea egitera besterik ez direla ailegatzen. Egoera hau aldatu nahi badugu, lan asko dugu egiteko aurrerantzean. Gizarte zapaltzailea arazoaz kontzientziatu beharko litzateke eta gure agintari errepresentagarriek bestelako interes batzuk defendatu beharko lituzkete.
Berriak kaleratu duen estilo liburu berri hau arau
bilduma estugarri bat izateaz gain, erakargarri idazteko sortutako
liburua dugu. Bertan, beraz, komunikazio argi batekin topo eginen dugu.
Halaber, Euskal Herria
ulertzeko era jakin bat eta gizartea ulertzeko modu bat jasotzen dituen
estilo liburua.
Liburu honen aurkezpena atzo goizean izan zen
Bilboko Euskaltzaindiako egoitzan, beraz, eskuragarri dugu guztiok.Bere
salneurria 25 eurotik beherako da.

Gizakiak beti begiratu izan dio itxura fisikoari, baina gaur egun begiratzen dion modua eta orain urte batzuk begiratzen zion modua ez datoz bat. Egun, itxura fisikoaren perfekzioa eta argaltasuna bat datozela ematen du, ordea lehen argaltasuna gaixotasunaren eta pobreziaren seinale zen.
Ahulezia dugu beraz edertasunaren eredua eta horrekin batera ikusi behar ditugun berbak gimnasioa, kremak, produktu bereziak, flakatzeko dietak...dira. Ondorioz, gaur egungo kanona segitzeko gorputza landu eta zaindu behar da. Hori dela eta, estetikaren inguruko merkatua guri esker zabaltzen doa. Gorputz perfektuaren bilaketari buruz berriketan nagoenean, egoera hau deskribatzen duen esapidea datorkit burura: gurpil zoroa.
Handitzen eta handitzen dauden enpresa hauek jada ez daukate nahikoa emakumearekin. Egun, gizonezkoen itxura hobetzeko produktuak eta makinak kaleratu dituzte eta. Beraz, gizartean errotuta dagoen eredua segitzeko egin behar den behar guztia zein den ulertzen hasi dira gure metrosexualak. Aipatu behar dut umeen egoerak beldurra ematen didala. Izan ere, eskolan bertan ezagutzen dute gizartean dagoen presio soziala. Haurrek txikitatik ulertzen dute gizarte honek ez duela itxura txarra barkatzen.
Gorputzarekiko obsesio hau, herri aurreratuenen kezka da eta horregatik gai honen inguruko gaitz gehienak eremu hauetan nozitzen ditugu. Gero eta gehiago dira bulimia, anorexia, bigorexia, autoestimu falta izate eta antzeko kasuak. Hauek gainera, adin txikiagoetan eta gizonezkoetan agertzen hasiak dira.
Guzti hau ikusita konturatzen gara presio honek arazoak baino ez dakartzala. Beraz uste dut garaia dela buruauste hauei guztiei amaiera bat emateko. Horretarako izugarrizko lana egin beharko da. Izan ere, oso barneratuta eta idealizatuta dugu gorputz perfektuaren irudia. Berriro ere hezi behar garelakoan nago, hau da, gizartea hezi behar dugula. Eskoletatik hasi eta telebista kateetara, diseinatzaileetatik hasi eta dendetaraino: gugaitik. Bere neurrian jatea, kirola egitea, drogak sahiestea, bizitza era lasai baten hartzea...dela garrantzitsuena eta ez irudimenean dugun politasun hori lortzea.


Bihar domeka, urriak 22, Astra Gernikako gaztetxean iluntzeko 19:30etan "super size me"
dokumentala ikusteko doako aukera izango da. Izan ere, datorren astetik
aurrera elikaduraren ganeko berbaldi ezberdinak eta baita ekintza
ezberdinak ere burutuko dira. Hori dela eta, aste tematiko honi hasiera
emateko dokumental aukeratua arestian aipatutakoa da.
Ikus-entzunezko honek, EEBBetako amerikarrek(eta bestelako herrialdeetan bizi direnak ere) zelako elikadura eskasa duten ikusteko balio digu. Bertan Morgan Spurlock (pelikularen protagonista) hilabetez hanburgesa gizona bihurtzen da; fast-food deritzen jantokietan baino ez du jaten, alegia. Horrel, argi eta garbi geratzen zaigu jaten digunaren araberako osasuna dugula.
zEr JaN, HuRa iZaN!!!
Abiadura Handiko Trenaren proiektua berriki sinatu da: Sinatu dutenek Gasteizko eta Madrilgo Gobernuakoak aparte, Nafarroako Gobernuak ere azpiegitura erraldoi honetan parte hartu gura duela erakutsi du. Antzeko kasuetan izaten den moduan, honetan ere, gehiengoaren iritzia ez da eskatu. Ez da kontuan izan gehiengoaren ideia, hau da, herritarron ahotsa zapaldua izan da.
Kritika sozial gutxi jasan baditu ere, hamaika motatako kexak egiteko bideak daude; manifestazioak, hitzaldiak, mendi irteerak, eskutitzak bidaltzea, sinaduren bilketa egitea... honen aurka egiteko mila arrazoi daudenez, eman zurea!
Beraz, esan beharra daukat, Gernikako Ieup! Gazte Asanbladak ere proiektu honi zaplastekoa ematen diola eta hori
dela medio hiztaldi bat antolatu dela datorren eguena 19rako. Hitzaldia iluntzeko 7etan Gernikako Gaztetxean izango da, Astran.
...
(LIZARDI)
Oi ene lur,
ba'ninduzu zerea,
zu landu, ta
zure sariz asea!...
...
Burlatako gaztetxea hustu dute gaur goizaldean. Halaber, polizia espainolak, erresistitzen egon diren zortzi lagun atxilotu ditu. Antza denez, telebista bere kamerarekin ailegatzean polizia lasaitu egin da, izan ere hau agertu artean tentsia bizi izan da.

Zelten gizartean bizi ziren gizarteko goi mailakoak ziren.
ETIMOLOGIA:
Druida izenaren jatorriaren inguruan tesi bat baino gehiago daude. Alde batetik, batzuk uste dute "jakiturian aberatsa" dela uste badute, besteek zeltatik eratorritako drus (aritza) berbatik datorrela uste dute.
Sarri askotan, druidak erlijio zeltako abade moduan baino ez dira hartzen , baina horretan aritzeaz gain, bestelako behar baztuk ere egiten zituzten. Gizarte klase independente bat osatzen zuten, gizarteko jakintsuen taldea osaturik. Besteak beste, bardoak, medikuak, astronomoak, filosofoak eta aztiak ziren.
Guztia hau jakinda, jakin beharrekoa da ere, hiru taldetan banatzen zirela; botere majikoak zituztenak ( druids), literatur lanak ahoz mantenztearen arduradunak (bairds) eta azkenik, etorkizuna iragartzen zutenak (filidhs).

ZELAKO GAZTETXIE GURE DOGU?
ZELAKOA IZEN BIHER DA ETORKIZUNEKO ASTRA?
ASTRA 0KM-aren 3. BATZARRA:
URRIXEN 7XEN
17:00ETAN
ASTRAN
ZER DA ASTRA 0 KM?
1) Astran etorkizune zelako izen biher da hausnartu eta erabakitzeko jaixo zan o kilometroa.
2) Asanbladan moduen funtzionaten daben bi lan talde ezbardin eitten dire horretarako: bata gazterixena eta bestie barriz, kulturiena.
3) Metodologi berezi bat erabiltzen da danon eritzixe entzune izeteko: gure iritzixek idatziz, talde txikixetan batuz...
4) OIn arte 92 pertsonak parte hartu dabe ein diren bi deialdixetan : lehenengoan, Gernikeko gazterixen eta kulturien egoeria aztertu
genuzen eta bigarrenien, etorkizuneko Gernikeri buruz hausnartu genun. OIngo deialdixen, (urrixen 7xen), Astrari buruz berbetan eta
erabakixek hartzen hasiko gara. Hau da, arinauko batzarretan Gerniken eta gernikaldien ikusi genuzen arazo eta gabezixeri, Astrak zer erantzun emon ahal deutsen aztertuko dogu.

GeRniKe GaZTEtxEn gAbIz!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
"Denok ikusi dugu bide hau bakarka egiteko handia dela, eta beste batzuen aliantza beharrezkoa dela."
"Eskaintza handitzen bada, aukera gehiago izango dugu jendearengana euskaraz iristeko."
"Euskal Herria ikuspegi jakin batekin ikusten dugun hiru komunikabide gaude. Asko daukagu irabazteko."
EUSKARAREN JAIA OIARTZUNEN (urriak 1)
Igandeko hitzordu nagusia, euskararen eta ikastolen jaia Gipuzkoan, Oiartzungo Haurtzaro ikastolaren alde. Haurtzarok proiektua sendotzeko baliatu nahi du jaia: 0-18 urte arteko eskaintza bermatzea, eraikin nagusietako espazioak egokitzea, beharrerako toki berriak sortzea, eta eraikin berri bat egiten hasteko bidea abiatzea.

Eusko Jaurlaritzak jarritako programa bati esker, Australian ere euskara entzuteaz gain, hau ikasteko aukera ere egongo da. Honi esker euskara munduan zabaltzen joango da apur-apurka.
Izan ere, programa informatiko hau (Boga programa), Australian zahar ere zabalduko da. Orain hiru urte AEBetan, Europan ...zehar egin zen moduan.
Programa honek hiru lerro nagusi ditu: irakasleak trebatu, trebakuntza pedagogikoa lortu ondoren, eta azkenik eskolak emon.

Bariku honetan, hilak 15, gabeko 22:00etan ASTRA GAZTETXIEN kontzertue dau. Tanghana´s Show (Ska-Folk-Rock) taldie dator Galizittik musika ona eskaintzen ta baitte giro beroa be.
ANIMEU ETA HURRERATU. ZU BARIK EZTAU!!!


Moda jarraitzea gustoko baduzu eta bi aldiz pentsatu gabe LARRUZKO jaka erosten baduzu...goiko irudian ikusitakoa ( ez dakit zein den berba) "defendatzen" ari zara modu ezkutu batean.
Irudi honek zer pentsarazi ematen du ezta?
Egizu beragatik, jazteko ez dugu bere larrurik behar eta!
INTERESGARRIA:
http://www.altarriba.org/
Bere zaporea nahiko neutro da eta proteina begetalak izateaz gain, kolesterol eta gantz gutxi ematen dio gure gorputzari. Horregatik bada, Xinjua-ko berrien agentzia batek esan duenez, Txinako elikagairik onuragarriena dela esan du.
Europa mailan " soja gaztai" moduan ere ezaguna da, izan ere, gaztai freskoaren itxura eta usaina baitu. Soja, sojazko babarrunetatik lortzen da. Horretarako beratzen jartzen dira, ondoren purea egin eta irakiten jartzeko. Hortik lortzen den likidoa gelifikatu egiten da produktu baten bitartez.
Nahiz eta jatorri txinatarra duen (datuak daude k.a II. mendekoak), Japonian ere asko erabiltzen da. Izan ere, Japoniara VIII . mendean monje budistekmsartu zuten plater begetarianoak egiteko.
Lehen harreman mendebaltarrekin XVIII. mendean izan zen, baina XX. mendera arte ez zenezaguna egin.
Tofua hamaika errezetetan erabil daiteke: saltsa gazi gozoetan, entsaladetan, pastarekin, egosita, arrautzekin edo perretxikoekin nahasirik, landare aromatikoekin...
Leonard Kravitz New Yorken jaio zen 1964.urteko maiatzaren 26an.Bere aita(sy Kravitz) produktore garrantzitsu bat zen bitartean, bere ama (Roxie Roker) aktoresa ezagun bat zen; ezagunagoa zen The Jeffersons serieko Helen Willis-en moduan.
Bere amaren lana zela eta Los Angelesera aldatu zuten bizitokia1974.urtean, eta han musika talde batean sartu zen. Taldearen izena,
California Boys Choir zen eta hor hasi zen instrumentu desberdinak ezagutu eta hauek jotzen. Horregatik bada, Beverly Hills High Scvhool izeneko musika programa batean sartu zen. Bere fama bila zebilela, Romeo Blue ezizena aukeratu zuen. Izan ere, Prince musikaria gustuko zuen eta hortik izan hori.
1997.urtean Lisa Bonetekin ezkondu zen eta Zoe izeneko neskatila bat izan zuten elkarrekin. Zoritxarrez, lau urte baino ez zute elkarrekin iarun eta gaur egun Zoe alaba, bere aitarekin bizi da. Banatze horren ondorioz, Kravitzek ere aldaketa bat jasan zuen berak sortutako musika estiloan. Hasiera baten Princen bidea jarraitzen hasi bazen ere, banatzerakin batera Rock-a probatzen hasi zen. 60-70.hamarkadetako musiakriak zituen erreferentzi moduan; hau da: Stevie Wonder, Bob Marley, Led Zeppelin, Jimi Hendrix eta Curtis Mayfield.
Aldaketa honek, bide onera eraman zion, izan ere Virgin disketxeak disko bat ateratzen lagundu zion eta ondorioz, 1go postuetan egon zen Let Love Rule diskoarekin. Gaur ere bere famarekin jarraitzen du.
DISKOGRAFIA:
LADY
Don´t need all my other ladies
I´m beggin´ for this little lady
´Cause I tell you she´s cool
She´s divine
I know she´s a super lady
I´m weak and I´ve gone hazy yeah
I´m crazy for that lady
She´s chic but she´s not shady yeah
Sophisticated lady
And she makes me feel good
She´s so fine
Never knew there was such a lady
That would make me want to straighten
Out my life at this time but I find
I´m thinkin´ ´bout this pretty lady
I would love for her to have my baby
´Cause you know she´s no fool
She´s refined
I know she´s a super lady
I´m weak and I´ve gone hazy yeah
I´m crazy for that lady
She´s chic but she´s not shady yeah
Sophisticated lady
And she makes me feel good
She´s so fine
Yeah
Don´t you know she blows my mind
All the time
´Cause she makes me feel good
Like a real woman should
Yeah
She´s so mine
Yeah
I´m weak and I´ve gone hazy yeah
I´m crazy for that lady
She´s chic but she´s not shady yeah
Sophisticated lady
And she makes me feel good
And she makes me feel good
And she makes me feel good
She´s so fine
Yeah
Don´t you know she blows my mind
All the time
And she makes me feel good
Like a real woman should
Yeah
All the time
Yeah
Yeah Yeah Yeah Yeah

Lauburuak esanahi desberdinak izan ditu historian zehar:
-Lau elementuren sinboloa da: Lurra, Ura, Airea eta Sua.
-Ongia eta Gaizkia ere adierazten ditu, buruek duten norabidearen arabera; erlojuaren orratzaren norantza badute, ongia adieratzen du bestela gaizkia; baina kontuz, euskal kulturan gaizkia erlatiboa da eta.
"Maju" da "Mari"ren senarra, Gaizkia irudikatzen duena.
Gizakiarentzazt kaltegarri dena-elementuen kontrolik gabeko indarra gaixotasunak...irudikatzen duen Jainkoa da.
Beraz, ez litzateke izango kristau-sinismenean dagoen deabrua.
- Erromatarren aurretiko garaian zeuden lau euzkal tribuak ere errepresentazten ditu:autrigoiak, baskoiak, karistiarrak eta barduliarrak.
- Bestalde, hilgarri gisa ere erabilia izan da inoiz lauburua.
Leonardo Da Vinci, Tolstoy, Geroge Bernard Shaw, Mahatma Ghandi, Albert Einstein, Alex Baldwin, Brigitte Bardot, Drew Barrimore, Kim bBasinger, Kirk Cameron, Ted Danson, Michael J. Fox, Richard Gere, Dustin Hoffman, Demi Moore, Anthony Perkins, River Phoenis, Brad Pitt, Brooke Shields, Leonardo Di Caprio, Martina Navratilova, Franz Kafka, Isaa Newton, Platon, Ramanujan, Rousseau, Sokrates, Voltaire, Pitagoras, Henry Ford, Schopenhauer, Chelsea Clinton, Johnny Deep...


Samin hutsez eraiki da
iluntasuna bihotzean,
ilusioa jan du hoztasunak;
esperantzak agurtu nau
berotasuna agortu da.
Zuk ere alde egin duzu
baina ene barruan zaude
gatibu zara ene bihotzean
iluntasunean...
Samintasun haziak
negarra ereiten du
gazitua dagoen fruitua
malkoetan jaio da.
Jariotasun horren ondorioz,
ez dut ezer ikusten;
begien eginbeharra
gazitasunak galarazten du.
Ikusi ez, baiana sentitu
sentitzen dut baian,
gatibu zarela ene bihotzean,
samindutako bihotzean.
22:05ean Parisera heldu nintzen, eta ez balitz ondoko François-engatik izango, baliteke oraindik ere Charles de Gaulle aeroportuan bueltaka egotea. Autobusera lagundu zidan, hotelera deitu zuen, maleta eraman zidan...goitik beherako frantsesa.
Hurrengo goizean, iratzargailuak goizeko 5etan jo zuen; gaua bost minutu bezala pasatu zitzaizkidan Roissy-en-France-ko Ibis Ville hoteleko gela txukunean. Pomelo zuzkua edanda, autobusera igo eta autobusekoak ez dit esan ba zein terminaletara joan behar naizen! jeje Beste autobusean montatu eta gogoak eman didadean, senari jarraituz, autobusteik jaitsi naiz. Zortez, behar nuen tokitik gertu jaitsi naiz. Denboraz estu eta larri ibli arren, hartu dut hegaldia eta Nizarako bidean egon naiz.
Horrelako batean, alboko neskaren eskumuturra begiratu eta begiak ere dantzan jarri zaizkit; hara non, ikurriña bat eraman zuen margotuta pultseran. Berarekin hizketan hasi eta esan dit familia euskalduna duela, besterik ez.
Nizara heldu eta hor aurkitu dut paper txuri batean nire izena, Christopherrek eutsitako papera (familia nahiko majoa;lehen begiradan).
Klasera joan, azterketa egin eta nire mailaren araberako jklasean jarri didate. Bertan ia guztiak alemaniarrak dira, hau da kolonizazioa!
Ondoko neskarekin berba egin, eta hara non bera ere begetarianoa da nire modua; Beatrice. Klasea bukatzean espainola bat urreratu zait; Jésica. Malagakoa da bera, eta bere beste hiru lagun aurkeztu dizkit.
Etxera joan eta gaztaizko bokadilloa hartu (15 egunean ez dut besterik jan), aldatu eta Niza ezagutzera joan naiz.
Momentu horretatik aurrera eta azken egunera arte nire bizitzako bidaiaz gozatu dut.
Gaur iluntzean Nizarako bidean izango naiz, beno hobeto esanda Pariserako bidean. Izan ere, gaur gaua PArisen pasatu behar dut nik bakarrik, maitasunaren hirian. Paradoxikoa da, beti pentsatu izan dut nire bikotearekin joango nintzela lehendabizikoz.
Ba esandakoa, maiteminduen hirian pasatuko dut gaua, hotel majo batean eta Pariseko ilargipean. Goizean goizetik, esnatu beharko naiz, hurrengo goizean berriz ere hegazkina hartu behar dut eta, oraingoan Nizarakoa. Nizan, nire besoetako familiak itxarongo dit, edo hori espero dut bestela...
Kaszkowiak familiarekin 15a pasatu behar dut eta goizetan frantseseko klaseak hartuko ditut, ea zerbait ikasten dugun... Horretaz aparte, espero dut jende mordoa ezagutzea eta ahal den eta ondoen pasatzea, diru kontuetan pasatu gabe noski (Niza, Niza da eta!).
Beste barik kontatuko dizuet nire bidaia nolakoa izan den eta zelakoak gertatu zaizkidan, seguru asko izango dudala esateko.
Bueno, banoa, hegazkinean....(zelako ikara diedan hegazkinei).
Gero eta barazkijale gehiago gauden arren, askok eta askok ez dute gure bidea ulertzen, ez eta gure printzipioak errespetatzen ere. Hala ere, esan beharra dago beste askok ulertzen eta errespetatzen dutela nahiz eta berau segitu ez arren. Horregatik, gero eta begetariano gehiago egoteko, edota behintzat aukera hau ulertzarazteko hurrengo orrialde hau gomendatzen dizuet:
http://carnivorosanonimos.bitacoras.com/.
Esan beharra dago, ez dela barazkijaleentzako dagoen orrialde bakarra, baina bai oso ondo azaltzen duen horietakoa. Beraz, "mundu" hau ezagutzen ez baduzu, irakurri eta elika zaitez bizitzaz eta ez heriotzaz!!!


Informaziño gehixau: www.astragernikentzako.tk
Maitasun gosez dabilen oro izan daiteke Xabier Mendiguren idazleak idaztzitako bost ipuin hauetako protagonista. Izan ere, bost ipuin hauetan, izenburuak adierazten duen legez, pertsonaiek benetako maitasuna aurkitzeko dituzten zailtasunak kontatzen dira. Beraz, benetako maitasuna aurkitu orduko bizi izandako komeria bitxi eta zergatik ez, egunerokoak (ezagunak edonorentzako) narratzen dira.
Maitasun gosez bazabiltza, hartu liburua eta irakurri, maitasunaren alde ilunak ere bere grazia dute eta.
Datorren hillein, ekainak 17en eupilako kontzertuak Gernikeko Astra Gaztetxien. Gaueko 8etatik hasitte, Soziedad Alkoholika, Berri Txarrak eta Madriletik Huecco. (sarrerak arinau erositte 13 euro, bestela 16 takillan).
musika taldiek:
www.berritxarrak.net
http://www.soziedadalkoholika.com/euskera/Frame.htm
http://www.huecco.es/
Ekainak 18, domekie, barriz, Benito Lertxundi gabeko 10etan. (sarrerak arinau erositte 10 eurotan, bestela 12).
http://www.euskalnet.net/turibeechevarria/html/eh_index.htm
Sarrerak erosteko: Gerniken: edonun, Durengon: herrikoan, Elorrixon: Parran, Bilbon: Mugan, Kalderapekon eta Kukutzan, Bermion: Art Printen eta Lekitxon Zuluan.
INFORMAZIÑO GEHIXAU: www.astragernikentzako.tk-n

"Astra 0Km" prozesua, prozesu parte hartzaile bat da, non bertan Astran parte hartzeko deiladia egitzen den. Horrela, arma lantegia izan zen Astra eraikuntzan, herriko gazteek parte hartzeaz gain, eragile ezberdinek parte hartu dezakete. Bai zaharrenek eta baita gaztetxoenek ere. Bertan Astraren emanbeharra eta zeregina adostu beharko da, eragile desberdinek berba egin eta akorduetara ailegatuz. Horregatik, prosezu horri hasiera emateko eguna jarri dute Ieup! Gazte asanbladakoek /Gernika/ eta beste eragile batzuek ere. Hain zuzen ere, ekainaren 17an eta 18an jaialdi itzela antolatu dute. Herriko biztanle denei gonbidatzen diete bertan parte hartzera, izan ere, adin guztientzako ekitaldiak egongo dira eta. Umeentzako jolas, tailerrak eta nagusientzako zeregin eta zer ikusi ezberdinak. 17ko gaua gazteentzako erreserbatu dute; Berri Txarrak, Soziedad Alkoholika eta Hueco (Madril) taldeek joko dute. !8an berriz, Benito lertxindirentzako txanda izango da. Informazio gehiago: www.astragernikentzako.tk