Artxiboak: Ekaina 2007

2007-06-21

Permalink 14:03:29, Atalak: SnOiD  

MaLkO ErReALaK


Bitxia da oso nola bukatzen duten zale txuriurdin hoyek negarrez...zergatik baña? Euskal Herriko Liga amesten dutelako akaso? Errepublikazaleak izanik beraien taldearentzat izen hori jasan ezin dutelako? Aldridge itzultzeko zaharregiya delako jada? Su etenaren etenak ere eragin ote die? Ez dirudi...ziur geyenak bozkatzeko arazorik euki ez duten "apolitikoak" direla...

Badira aldiz telebistan agertzen ez diren malkoak...demagun hayen balio hierarkian erret kirola (monarkiya ongi errotua dao futbolan, ein?) politika baño atzerago kokaturik daukan pertsonak ere esistitzen direla; ezin izan dute tajuz bozkatu, senide hori urrun dute, ezer egin ez duela eta aldi berean baskoei ahal izan duen guztia egin duela esateko bezain lotsagabe den Zapatariari entzuten diotela kutxa leloan eta gainera Atotxako garai idilikoa gogoratzeko adina dutela.

Zubietako makro-kartzeleko patioa egiña dao jada,...Egitura panoptikodun lokala eta jokalariei geneak eraldatuko (onerako?!) dizkien errauskailu erraldoiaren zai daude telebistako malkodunak. PNVk egingo du gainontzekoa, malkoak AHTren inaugurazio eguneko telatxoarekin lehortu ondoren.

Iruzurraren txapeldunak


----------

SnOiDen BloGiKa

▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀ Blogzkatu nire bloga ▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

SnOiD jAuNa

SnOiD

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution