Artxiboak: 2007

2007-12-19

Permalink 20:08:36, Atalak: SnOiD  

AtZeRa zoAz aLa AuRrErA GoAz?!

Atzo Telesforok Arrano Beltza berreskuratu zigun, ikurriña frankismopeko debekutik ateratzekotan zela. Nafartasunak eskaintzen digun ikur politikoa, batasuna lurraldetasuna abiapuntu izanik eta ukandako estatuaren lekukotza gogoraraziz, nola ez. Gaur, Azkuna eta Elorza espainiartasunaren alde bereko kide izanik, ikurriñarekin jolasean dabiltza oraindik...Haien esku.

Gaur ordea, antzeko beste iraultza bat heldu zaigu...Atzerrian "Basque XI" bezala ezautzen duten talde horrek izena aldatu baitu: "Euzkadi" sabiniarretik "Euskal Herria" geurera. Kontzeptu aldaketa nabarmena; baina oraingo honetan ere kontzeptu/ikur "berria" zaharraren meneko geratu da pregresisten pozerako, paradoxikoki.

Beste behin ere, ezker abertzaleak zaharkitua utzi du bere burua PNV deitzen duen talde berroci-berezi hori, bere neo-hitz lodi eta antzu horiekin...Partido atzerakoia hitz/ikur berriak asmatzen...badirudi interesatzen ez zaien errealitate batean daudela, ezin egonean bezala, ala? Ezeroso-edo...

Hurrengo urterako ereserkia aldatu degu, Urkullu!!! Nafar Korteak hire garuna astintzen has bitez.






----------

2007-10-08

Permalink 13:48:58, Atalak: SnOiD  

Hipertesi Surrealistaren Unea

Garai latzaguak etortzekoak direlakoan nao...oraingoak ere ez dira xamurrak, nahiz ta batzuek stand by egoera batean egon zerbaiten zai-edo...honekin lotuta eta hipotesi baten ordez hipertesi bat botatzen (astakirtenkeria galanta izan baitatieke), badago positiboa izan litekeen ondorio bat edo nire ustez.

Hipertesi surrealista honen arabera, garai berri honek euskal kulturgintzaren boom berri bat ekarriko du, batez ere musikaren esparruan. Abesti zirikatzaileak, zentsurak, artelan are zorrotzagoak,...dinamika "interesgarri" bat. Catalunyan torturatzaileen nagusiaren argazkiekin gertatzen ari denaren moduan...hekatonbe kulturala!

PD: blog hau ez da PNVzale batena...gorroto dut azpiespezie hori...ardi-beltz efektua-edo...beraz, blogak kategorizatzen ari bahaiz, nirea terroristen alboan, arren.Ez dut sendabiderik.


Klokwork
----------

2007-10-05

Permalink 22:19:11, Atalak: SnOiD  

FreeBatasuna

FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna
----------

2007-06-21

Permalink 14:03:29, Atalak: SnOiD  

MaLkO ErReALaK


Bitxia da oso nola bukatzen duten zale txuriurdin hoyek negarrez...zergatik baña? Euskal Herriko Liga amesten dutelako akaso? Errepublikazaleak izanik beraien taldearentzat izen hori jasan ezin dutelako? Aldridge itzultzeko zaharregiya delako jada? Su etenaren etenak ere eragin ote die? Ez dirudi...ziur geyenak bozkatzeko arazorik euki ez duten "apolitikoak" direla...

Badira aldiz telebistan agertzen ez diren malkoak...demagun hayen balio hierarkian erret kirola (monarkiya ongi errotua dao futbolan, ein?) politika baño atzerago kokaturik daukan pertsonak ere esistitzen direla; ezin izan dute tajuz bozkatu, senide hori urrun dute, ezer egin ez duela eta aldi berean baskoei ahal izan duen guztia egin duela esateko bezain lotsagabe den Zapatariari entzuten diotela kutxa leloan eta gainera Atotxako garai idilikoa gogoratzeko adina dutela.

Zubietako makro-kartzeleko patioa egiña dao jada,...Egitura panoptikodun lokala eta jokalariei geneak eraldatuko (onerako?!) dizkien errauskailu erraldoiaren zai daude telebistako malkodunak. PNVk egingo du gainontzekoa, malkoak AHTren inaugurazio eguneko telatxoarekin lehortu ondoren.

Iruzurraren txapeldunak


----------

2007-04-14

Permalink 17:43:23, Atalak: SnOiD  

Politika eta euskara

Eusko Alderdi Jukutriazalea (a.k.a. EAJ) eta bere Euzkadi horretako ezkerrak darabilkien euskara xelebrea (izan) da "betidanik"...etorkizunean ere hala izango ote da?

Gogoan ditut alkoholaren aurkako ardi haiek "Be-be"ka nire telebistan; euskarazko bertsioan erdi-surrealista zen spota jasan behar izan genuen. Ardiek "e-dan"ka egin dezaketete agian haien XXI. mendeko Zubieta txernobilzalean, auskalo...

Egunotan, Rosa Diezen garai haiek burura ekartzen dizkidan "Euskadi, con mucho gusto" irakurri ahal da Euskadiko Itzulian (Euskal Herrikoa jaiotzeke baitago...). "Mucho gusto" hark hitz joko politta zeukan erderazko bertsioan, sekulako platerak gure paisaia berdeekin nahasten baitzituen beraien marketing saiakerak. Euskarazko bertsioan ostera, "atsegin handiz" bat dago...nun sartu liteke hori? Nik mingainarekin dastatu egiten ditut gauzak...ez ditut "atsegintzen". Argi dago zein den haien erreferentzia hizkuntza. Euskarazko bertsioa gerokoa da...adabakitxoa.

Rosekin jarraituz, azkena; "Fiesta de la rosa" "Errosaren festa" da...Errosa bat zer den ez dakit oraindik...zuk? "Festa" ziur erreferentziarekiko leialtasunagatik dagoela hor.

Haiekin ezin da politikarik egin...euskararekiko bortxakeria gaitzesten ez duten bitartean antzuak dira guretzako haien ekintza guztiak. Folklorismo hipokritaren aterkiarekin ez dira bustiko, ezta Josu Jon?





Non geratu ote zen Une hura?!
----------

2007-03-18

Permalink 11:23:24, Atalak: SnOiD  

GAUR8n!

SnOiDen BloGiKak pausu handi bat egin berri du, egunkarietan azaltzen ez den berrietako bat izan arren: GAUR8ko ludi ludikoan sartu da. Egun batetik bestera, blogarion elitean!! Sinetsi dezakezu?!

http://www.gaur8.info/blogosfera/Pertsonalak

"Mila leiho zabalik" leloa kritikatu nahiko nuke...nahiago nuke "11" bat "1000" bat baino, baña tira...dena ezin perfektua izan...gainera, agian nik nire leihoa noizbehinka hertsiko det korronteek norbait pneumoniara eraman ez dezaten...Barkatu nire atrebentziya, Inklan jauna...Are gehiago jakinda zure lankide den Balzaren orkumeren bat edo beste blog terroristen xerkan ariko dena...



Bo...ba hori: "linka esta pagina, zipayit@". Miyesker, GAUR8.
----------

2007-01-10

Permalink 16:59:38, Atalak: SnOiD  

Euskal Herria in Dub

Bukatu dira hitz antzuak...asko jota oihartzunak entzungo ditugu hemendik aurrera eta denak diskaren B aldeko erremixetan...Scratchak hatzarekin...ta erritmo astunak, nola ez...

Astakirten guztiak diskari so leloak bezala musika orratzak ahalbidetzen duela ulertu ezinik...diska luzea da...eta ez dago kopiatzerik!
----------

SnOiDen BloGiKa

▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀ Blogzkatu nire bloga ▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

SnOiD jAuNa

SnOiD

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution