2011-01-04

Permalink 14:49:13, Atalak: SnOiD  

Hey, hey, Ras-putin!

Akabo!! Ez dut gehiago itxoingo...nahikoa da! Ezin dut ixilik egon denbora gehiagoz...ta zin dagit zai egon naizela egunetan, baina inor ez omen da jabetu oraindik. Esklusiba hau nire kontu, bai?

Kontua da, Boney M taldeko abeslari mitiko eta elektriko hura hil berri dela San Petersburgon (Leningradon? Petrogradon?)...haren izena Bobby Farrell. Ziur behin baino gehiagotan ikusia izango zenuela, ezta? Taldeko mutil bakarra, neskez inguraturik eta oso mugimendu "cool"ak eginez. Hotel batean azaldu da bere zerraldoa...zioak aztertzeke omen...dena den, nik nire bertsio propioa emango dizuet, inolako lotsarik gabe: akatu egin dute, dudik gabe.

Zergatik diodan hori? Ba Boney M taldea betidanik egin zaidalako berezi ta deigarri...eta txikitatik eduki dut "alboan" haien "Rasputin" kanta (dagoeneko nondik noan jakingo du batek baino gehiagok...), oso doinu itsaskorreko abesti animoxoa. Grigori Rasputin, "monje eroa", oso tipo xelebrea berau, tsarren ingurunean amaitu zuen eta hori izan zen bere galbidea, haren kontrako konspirazio batek kendu baitzion bizitza abenduaren 29 batean (Bobby Farrelli abenduaren 30ean!! Kasualitatea?).



Nire kiniela egingo banu, ildo neo-tsarista batek Bobby hiltzeko aukera eduki duen lehen abagunea erabili duela esango nuke, Leningradotik atera ere egin gabe! Zai egon eta baliabideak zuhur erabiliz Rasputini abestia egin eta haren inguruan martxaz dantzatzen aritu den artistaren aurka...soilik horrexegatik! Denborak arrazoia ematen badit, "euskal monje eroa" dei nazazue, aittu? :p

Public enemyk zioen bezala, "More news at 11".

Portzierto: 2011 berri on.

http://www.youtube.com/watch?v=kvDMlk3kSYg


----------

2010-08-15

Permalink 14:56:56, Atalak: SnOiD  

Sh0wA aLa ElKaRtAsUnA?!

Abuztuak 14 dauzka 2010. urte ia-ia bitarrean. Donostiako erdigunea aldarrikapen batek hartu du, Euskal Herria eta bertako biztanleen eskubideen aldeko aldaraketarena, alegia. Martxariak aurrera doazen bitartean, argazki kamerek, ile horiek, hitz jarioek eta antzekoek atzerritarrak direla salatzen dituzten pertsonak inguruko espaloietan izoztuak bezala geratzen dira behaketa sakonean murgildurik. Une horretan hasten da nire hausnarketa haiekiko: zer sorrarazten die martxak hauei? Show hutsa? Elkartasuna? Indiferentzia? Kuriositatea? Jaietako programazioaren zati bat ikusten ari direla?...?

Ikustagun...mmm...enpatiko izaten saiatuko naiz behingoagatik: eman dezagun atzerrira noala eta bapatean antzeko manifa/aldarrikapen batek harrapatzen nauela kale erdian...zer egingo nuke? Hasteko, pankartatxoko lema irakurri eta itzultzen saiatuko nintzen, bertako ikurrak interpretatu, jendetzaren nolakotasuna baloratu,...ezta?! Nire interesa piztuko ez balute, ez nintzateke begira geratuko (nik uste)...Halabaina, nire balioekin bat letorkeen aldarrikapena balitz topaturikoa, ba argazki kamera, burusoila (ez dut ile horirik, sorry about that!) eta euskal azentuarekin murgilduko nintzateke poz-pozik gainera...Hori da elkartasuna adierazteko modu bakarra, ala? Bestela, Showa litzateke, ez besterik! Hortarako antzerkia dago...Remember tourist: maybe you are in another country!


----------

2009-02-08

Permalink 21:02:33, Atalak: SnOiD  

Feizbuk ta lagi zarra

Gaur dokumental bat ikusi ta entzun dut telebistan...sare sozialak hizpide. 2.0 munduan hartu duten zamaz ari zirela, Estatu Batuetako hauteskundeak ere ikutu dituzte, Obamak facebooken eduki duen sustengu handi eta esanguratsuarekin amaitzeko. Une horretan, nire garuntxo surrealistak extrapolazio bat egin du segundu baten hamabosten batean-edo: martxorako ekintza ziber-sozialik prest edukiko al du herri saltzaileen alderdi dirudunak?! Facebooken talde jelkideen bila hasi naiz jada...norbaitek zerbait topatuko balu, esango lidake?! Hau ezin dut galdu!! :p


Obaming
----------

2008-08-19

Permalink 20:24:16, Atalak: SnOiD  

FLasHmoB?

Kontzeptu berria gerturatu berri zait abuztuko egun hauetan: Flashmob. Lehen bista kolpean "mobilizazio azkarra" bezala itzultzea otu zait, izan ere fenomeno honen funtsa jende mordo bat bapatean eta ustekabean une zehatz batean metatzea baita. Niri heldu zaidan mezuaren arabera, Donostian igandean (24an) kontxako hondartzatik uharterainoko giza kate bat eratu behar omen da buruan edozer eramanez...ikutu erdi surrealista horrek zio politiko/sozial/salatzailea baztertzen duela esango nuke nik behintzat. Norbaiti sudur puntan jarri zaiola hori egitearena, alegia...

Nago igandean Donostian eguerdi aski arrunta izango dela, flashmob ulerkaitzen aurrean...apustu?



----------

2008-01-24

Permalink 18:15:07, Atalak: SnOiD  

ZiBeR BaNdERoLA

Internet kalea da...monitorea balkoia...ta honako hau nire banderola!! Espainiar demokrazia osasuntsu horrek EAE alderdi historikoaren webgunea itxi bitartean, hemen edukiko dut kolore gorri gehixio emanez txoko blogikoari. Ah...ta ixten baldin badute ere, jakin bezate moko okerreko demokratek beste banderola berri ta gorriago bat jarriko dudala beste link bati gogor helduta...ta deskuidoan baita lorontzi erraldoi batzuk ere...nire balkoia da!! :p

PD: TFT bat erosteko garaia...balkoi zahar honek badauzka jada 12 urtetxo...





Bamderola
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

SnOiDen BloGiKa

▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀ Blogzkatu nire bloga ▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

SnOiD jAuNa

SnOiD

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution