2008-08-19

Permalink 20:24:16, Atalak: SnOiD  

FLasHmoB?

Kontzeptu berria gerturatu berri zait abuztuko egun hauetan: Flashmob. Lehen bista kolpean "mobilizazio azkarra" bezala itzultzea otu zait, izan ere fenomeno honen funtsa jende mordo bat bapatean eta ustekabean une zehatz batean metatzea baita. Niri heldu zaidan mezuaren arabera, Donostian igandean (24an) kontxako hondartzatik uharterainoko giza kate bat eratu behar omen da buruan edozer eramanez...ikutu erdi surrealista horrek zio politiko/sozial/salatzailea baztertzen duela esango nuke nik behintzat. Norbaiti sudur puntan jarri zaiola hori egitearena, alegia...

Nago igandean Donostian eguerdi aski arrunta izango dela, flashmob ulerkaitzen aurrean...apustu?



----------

2008-01-24

Permalink 18:15:07, Atalak: SnOiD  

ZiBeR BaNdERoLA

Internet kalea da...monitorea balkoia...ta honako hau nire banderola!! Espainiar demokrazia osasuntsu horrek EAE alderdi historikoaren webgunea itxi bitartean, hemen edukiko dut kolore gorri gehixio emanez txoko blogikoari. Ah...ta ixten baldin badute ere, jakin bezate moko okerreko demokratek beste banderola berri ta gorriago bat jarriko dudala beste link bati gogor helduta...ta deskuidoan baita lorontzi erraldoi batzuk ere...nire balkoia da!! :p

PD: TFT bat erosteko garaia...balkoi zahar honek badauzka jada 12 urtetxo...





Bamderola
----------

2007-12-19

Permalink 20:08:36, Atalak: SnOiD  

AtZeRa zoAz aLa AuRrErA GoAz?!

Atzo Telesforok Arrano Beltza berreskuratu zigun, ikurriña frankismopeko debekutik ateratzekotan zela. Nafartasunak eskaintzen digun ikur politikoa, batasuna lurraldetasuna abiapuntu izanik eta ukandako estatuaren lekukotza gogoraraziz, nola ez. Gaur, Azkuna eta Elorza espainiartasunaren alde bereko kide izanik, ikurriñarekin jolasean dabiltza oraindik...Haien esku.

Gaur ordea, antzeko beste iraultza bat heldu zaigu...Atzerrian "Basque XI" bezala ezautzen duten talde horrek izena aldatu baitu: "Euzkadi" sabiniarretik "Euskal Herria" geurera. Kontzeptu aldaketa nabarmena; baina oraingo honetan ere kontzeptu/ikur "berria" zaharraren meneko geratu da pregresisten pozerako, paradoxikoki.

Beste behin ere, ezker abertzaleak zaharkitua utzi du bere burua PNV deitzen duen talde berroci-berezi hori, bere neo-hitz lodi eta antzu horiekin...Partido atzerakoia hitz/ikur berriak asmatzen...badirudi interesatzen ez zaien errealitate batean daudela, ezin egonean bezala, ala? Ezeroso-edo...

Hurrengo urterako ereserkia aldatu degu, Urkullu!!! Nafar Korteak hire garuna astintzen has bitez.






----------

2007-10-08

Permalink 13:48:58, Atalak: SnOiD  

Hipertesi Surrealistaren Unea

Garai latzaguak etortzekoak direlakoan nao...oraingoak ere ez dira xamurrak, nahiz ta batzuek stand by egoera batean egon zerbaiten zai-edo...honekin lotuta eta hipotesi baten ordez hipertesi bat botatzen (astakirtenkeria galanta izan baitatieke), badago positiboa izan litekeen ondorio bat edo nire ustez.

Hipertesi surrealista honen arabera, garai berri honek euskal kulturgintzaren boom berri bat ekarriko du, batez ere musikaren esparruan. Abesti zirikatzaileak, zentsurak, artelan are zorrotzagoak,...dinamika "interesgarri" bat. Catalunyan torturatzaileen nagusiaren argazkiekin gertatzen ari denaren moduan...hekatonbe kulturala!

PD: blog hau ez da PNVzale batena...gorroto dut azpiespezie hori...ardi-beltz efektua-edo...beraz, blogak kategorizatzen ari bahaiz, nirea terroristen alboan, arren.Ez dut sendabiderik.


Klokwork
----------

2007-10-05

Permalink 22:19:11, Atalak: SnOiD  

FreeBatasuna

FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna FreeBatasuna
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

SnOiDen BloGiKa

▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀ Blogzkatu nire bloga ▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀▄▀

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

SnOiD jAuNa

SnOiD

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution