Artxiboak: 2006

2006-09-07

Permalink 11:46:58, Atalak: Pikuxar  

Epa,epa!!!

Zer, ez al du inork ezer esan behar? Ez al dago inor triste oporrak bukatu zaizkiolako edo agobiatua azterketak dituelako? Ez al dago inor horiei inbidia emateko prest bere oporrak orain hasten direlako? Ez esan inor ez dagoela... arratsaldez arratsalde pikun egoten diren horiek, behintzat, konta dezatela ze berri dagoen...

----------

2006-07-27

Permalink 15:56:09, Atalak: Pikuxar  

bukatu da, akabo!

Bukatu da, bukatu da, bukatu da, akabo, bukatu da, bukatu da, bukatu da akabo! tirarira tirarira... Ongi pasa ajea!

----------

2006-07-18

Permalink 14:08:09, Atalak: Pikuxar  

Irurtzungo jaiak!!!

Hemen ditugu ia, bai! Ostiralean, hilak 21, hasi eta asteazkenera arte gure herriko jaiak izango dira. Aurretik, ostegunean, gaueko 10: 30etan "Gauez gau" ikuskizuna izango da plazan; iazkoa bezain arrakastatsua izatea espero dugu!

Pikuxar euskal txokoak jai onak opa dizkizue, etor zaitezte bisitan!

----------

2006-06-28

Permalink 08:06:18, Atalak: Pikuxar  

Fanfarrea

Bagoaz pixkanaka-pixkanaka, baina oraindik ez gara zerrendako hogeita bostak agertu... neskak, hiru aste besterik ez direla falta! Astean bi entsaio egingo ditugu, hitzordua noiz dugun jakin nahi izanez gero badakizue nori galdetu ezta? Jarri esku horiek martxan!

----------

2006-06-19

Permalink 21:50:29, Atalak: Pikuxar  

Orritz fanfarrearen hitzordua

Atzo Orritz-fanfarrekide ohiek gure itzulerako lehen entsaioa izan genuen. Baziren zazpi bat urte kutxetatik atera gabekoak (Esatea ere, lotsarik ez dugu!). Beldur ginen geure buruak entzun ondoren ez ote ginen desanimatuko...eta ez zen hain gaizki atera, aizu! Ongi ikasitakoak ez omen dira inoiz ahazten... Dena dela, entsaiatzen jarraitu beharko dugu, beraz hurrengorako data zehaztu genuen:

EKAINAREN 27a, ASTEARTEA, ARRATSALDEKO 8etan gimnasioan.

Egun handian jotzeko asmoa duena azal dadila, ez gaitezen ohitura zahar txarrekin hasi...

----------

2006-06-11

Permalink 22:22:33, Atalak: Pikuxar  

Animatzeko

Igande gogorra izango zen gaurkoa batzuentzat... Une txarretan animatzeko eta uztaila berehala gainean dugula gogorarazteko azkenean fundamentuz aritu zen Trikikuadrilaren kantu bat entzungai duzu. Gora bihotzak!

----------

2006-06-06

Permalink 22:40:47, Atalak: Pikuxar  

PIKUXARREN 3. URTEURRENA

Guztia prest egun handirako? Trikitixa horiek berotzen hasita egongo dira honezkero...paellagatik ez dut galdetuko, iazkoa bezain gozoa izatea espero dut. Gure txokoa festa girotzeko jantzita dago, dotore -dotore lehiaketako argazkiekin apainduta. Larunbata iristea besterik ez da falta, baina lehenago, ostiralean, ez ahaztu Guaixeko azken orrialdea begiratzea, sorpresatxoa dago eta. EDERKI PASA!

----------

2006-05-24

Permalink 08:54:46, Atalak: Pikuxar  

Lehiaketaren azken txanpa

Gure argazki lehiaketaren azken txanpan gaude. Hala ere, oraindik garaiz zabiltza argazkiak bidali eta zure argazki gustukoenak begiratu eta komentatzeko. Aupa ba!

----------

2006-05-08

Permalink 14:32:30, Atalak: Pikuxar  

PIKUXAR ARGAZKI LEHIAKETA

Aste honetan hasi eta datorren maiatzak 28 arte
Web bidezko PIKU-ARGAZKI lehiaketa jarri dugu martxan!!
Animatu zaitezte parte hartzen edo hala ez bada
gutxienez kuxkuxeatzen!!
Helbidea honako hau da:
http://www.galbahe.com/pikuxar
Agurtxooo...
OHARRA: Holandan edo III urtemugan bazkaria jan ez
dezaketenentzat beste sariren bat pentsatuko dugu, ados??

----------

2006-04-22

Permalink 15:41:22, Atalak: Pikuxar  

Oporretako pasadizoak

Dagoeneko hainbat postal iritsi dira pikuxarrera, beste batzuk bidaiariak iritsi eta gero iritsiko dira, ziur. Baina iruditzen zait postaletan antzeko gauzak idazten ditugula beti, pasadizo edo xelebrekerientzako lekurik ez da izaten. Eta guztioi gertatzen zaizkigu, aitortu ezazue...

----------

2006-04-13

Permalink 18:36:47, Atalak: Pikuxar  

Kultur batzordearen bilera

Datorren ostegunean, apirilak 20, arratsaldeko 9etan kultur batzordearen bilera izango dugu. Trinitateko jaiak eta Pikuxarren 3. urtemuga gertu ditugu. Ordurako (edo beste edozein unerako, jakina) proposamen edo iradokizunen bat duzuela? Bota, ba!

----------

2006-04-04

Permalink 11:52:55, Atalak: Pikuxar  

Zeinena da errua???

"Ez dakit zer pasatzen den azken aldi hontan"...jendeak alaiago edo ematen duela.
Klasean alterazio puntu bat somatzen hasi nintzen lehengo astean...ez nuen egia esan arrazoi batetan pentsatu...baina nik neuk alterazio puntua antzeman nuen nigan...
Zer izango al da??? Berez udaberriaren etorrerak sortzen du hau?? Hala norbaitek behin "la primavera la sangre altera" esan zuen eta egun horretatik gizakiak automatikoki "auto-alteratzen" dira martxoaren bukaeran ???? Zuen ustez zeintzuk dira alterazio orokor honen arrazoiak?? Udaberria bera?? Gu geu??...
...eta ondorioak???

----------

2006-03-29

Permalink 22:06:41, Atalak: Pikuxar  

Jarriozu soinu-banda bizitzari

Askotan pentsatu dut: une honek kanta eder batek lagunduta ikusleak hunkituko lituzke. Ez al zaizue gertatu?
Egunsentia (edo iluntzea), giro ederra (edo euria barra-barra), kale luzean oinez, poliki edo azkar, baina ahal izatera bakarrik, edo, behintzat, jende gutxi inguruan. Pozez zoratzen edo triste, lur jota, tartekoak ez luke hain ongi funtzionatuko, muturreko sentipenak hobeki lagunduko dizute honetan. Proba egin, pentsa Golemetako pantaila erraldoi bateko protagonista nagusia zarela, egunsenti edo iluntzean, poliki edo azkar, pozik ala triste. Zein soinu-banda aukeratuko zenioke zure bizitzari?

----------

2006-03-27

Permalink 13:02:35, Atalak: Pikuxar  

Liga ezazu euskaraz

Ligatzeko betiko esaldiek ez dutela jada funtzionatzen? Zure bihotzeko azukre koxkorrari botatzeko losintxa edo piropo originalak agortu zaizkizula? Hona hemen Deustuko Berbaizu euskara elkarteak egindako piropo lehiaketako hamar onenak:

- "Han edo hemen ibili, ni zurekin Mari Pili!".
- "Zure kuleroak, nire ikurriña!" edo "Zure gaiunboak, nire ikurriña!" bertsioa.
- "Zeu zara nire pottoka. Polita, basatia eta euskalduna".
- "Elkarrekin gauden bakoitzean, planetaren beroketan laguntzen dugu".
- "Munduari buelta emango nioke helmuga zeu izango bazina".
- "Ni su, zu gar, ni ta zu, su ta gar".
- "Nor litzateke ilea zure gorputz atal intimoetan kili-kili egiteko!".
- "Ederra dozu azala, gorria masaila, eta leuna soa, txanda ostean nora hoa, Deustuko tomate bikaina?".
- "Zu zara maite dudan neskatxa bakarra, eragiten didana irri eta negarra, zeru oskarbiaren izar goiztiarra, zuk markatzen didazu bihotzean iparra".
- "Zuregatik balea bat txankletaz hilko nuke".

Zorte on, beraz!

----------

2006-03-23

Permalink 10:18:57, Atalak: Pikuxar  

Euskaraz hitz egiteagatik

Bilbon Ertzantzarekin euskaraz hitz egin nahi izateagatik neska bati gertatua. Hona hemen berak adierazitakoa:

"Isilik egon naiz hilabete osoan, gertaerak barneratzeko ahaleginetan, baina badaude irentsi ezin daitezkeen egoerak eta hona natorkizue. Pasadizoa luzea da eta zerrenda zoro bihurtzeko arriskua badut ere, labur kontatu nahi dut. Izan ere, hau bezain sinplea dena baino ez dut plazaratu nahi: Ertzaintzari euskaraz egiteko eskatu niolako atxilotu ninduten.

Otsailaren 18an Bilboko Zazpikaleetako metro geltokian bertako langilearekin tirabira izan ondoren honek Ertzaintza deitu zuen. Hauek erdaraz hasi zitzaizkidan, eta nik, mesedez, euskaraz egiteko esan nien. Orduan hasi zen kalbarioa! Agenteak «euskaraz badakit, baina zurekin ez dut hitz egingo», bota zigun... Kartera erakutsita, euskaraz eskatuz gero emango niola errepikatu nion, baina ez zidan begiratu ere egin. Orduan euskaraz hitz egin nahi zuen norbait bidal zezaten eskatu eta bost bat minutura uniforme beltzez jantzitako lau ertzain agertu ziren, eta euskara zekiten galdetu nienean inortxok ez zidan erantzun. Ez zetozen, antza, ni laguntzera... Pare bat minutura «Detenida!» esan, eta konturatu nintzenerako bultzaka ninderamaten eta euskaraz hitz egitea baino ez nuela nahi oihuka hasi nintzaienean, gorroto biziz, eskuburdinak jarri zizkidaten martxan gindoazela. Hori guztia sei ertzain handiren artean, ni metro eta erdi baino ez izanda... Gehiago nahasteko, ertzain euskaldunak belarrira «zu ez zara euskalduna» xuxurlatu zidan irribarretsu. Esaldia ulertzen dut, baina zentzua eta asmoa ez...

Bitartean, argazkiak atera zituen lekukoa lurrera bota zuten, argazki kamera (mugikorra) kendu eta nahi zutena ezabatu zioten.

Behin polizia-etxera helduta, biluzarazi ninduten, argazkiak egin zizkidaten, hatz markak artxibatu eta ziega batean sartu. Abokatuari deitzeko telefono zenbakia eman nien, eta denbora aurrera zihoanez zaintzaileari deitu nion. Ea zer gertatzen zen, ea zergatik nengoen han, ea non nengoen, ea abokatua non zegoen... galdetuta, medikua ikusi nahi nuela ulertu zuen berak. Izan ere, ez zuen euskaraz hitz bakarra ulertzen, bertan egon ziren beste gehienak bezala. Salbuespena fitxa bete zuen sasieuskalduna eta ziegatik medikuarengana eraman nahi ninduena izan ziren. Gau hartan 18 bat ertzainekin izan nuen tratua.

Pare bat ordura goiko bulegoetara eraman ninduten, nire gauzak bueltatu zizkidaten eta sinatzeko paperak eman. Lehenengo dokumentua nire eskubideena zen. Erdaraz zegoen paper hark erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan deklara nezakeela esaten zuen... Hara! Nire eskubidea nire delitua... Nork ulertu! Hurrengo egunean epaitegira joan behar nuela esan zidaten, eta itzultzailerik beharko nuen galdetu zidatenean, ea zein hizkuntzatarako(!), bota zidan... Adarra jotzeko gogoarekin, zu!

Hurrengo egunean epaitegira etorri ez zirenak ertzainak izan ziren, eta martxoaren 8ra atzeratu zen epaiketa. Han entzundakoak ez ziren makalak izan: euskara pa' marear la perdiz erabiltzen nuela eta en mis trece jarraitzen omen nuen gainera (tematia izan ere banaiz)... Batek airean ninderamatela eta besteak, ordea, lasai asko lagundu nindutela atxiloketan, ez zuten gogoratzen eskuburdinak jarri zizkidaten... eskubideak bi hizkuntzetan irakurri omen zizkidaten, ni erdaraz ibili omen nintzen...

Beraz, salatu beharrekoak asko dira eta Behatokira, Arartekora, Sailburuordetzara eta hedabideetara igorri ditut jada nire kexa-idatziak. Orain arduradun politikoek eta epaileak diotenaren zain nago, ni bainaiz akusatua! Ertzainek beren jarrera lotsabakoa erakutsi zuten, eta neuk ere eskertu behar diedan bakarra botijo gabe etorri izana da.

(OLATZ BERROJALBIZ INTXAURBE zornotzarra eta euskalduna da)

----------

2006-03-14

Permalink 10:50:51, Atalak: Pikuxar  

Interpretazio okerra

"Mundua oker irakurtzen dugu, eta, gero, engainatu gaituela esaten dugu".

Rabindranaz Tagore

----------

2006-03-07

Permalink 23:48:52, Atalak: Pikuxar  

Batzar Orokorra

Nik, larunbatean Batzar Orokorra dagoela gogorarazi nahi nizuen, eta Zuzendaritzako
batzuk bagoazenez jende berria behar dela ere bai. Beraz ea animatzen zareten
Zuzendaritza Batzordean sartzen. Bilera 15:30 tan izango da, orduko hasten bagara
lehenago bukatuko dugu. Etor zaitezte!! Nerea Murillo

----------

2006-03-03

Permalink 19:46:49, Atalak: Pikuxar  

Esaeren modak

Zer pentsatuko zenuke lagun bati deitu eta "digamelon" erantzungo balizu, duela ez asko iragarki batean azaltzen zen bezala? Barre egin eta krestozenoko esaera hori nola bururatu zaion esango zenioke, ziuraski. Aldiz, ke pasa Neng! batekin agurtuko bazintu ez zintuzke harrituko, gehienez, nire iritzi berekoa bazara, "zein originala=astuna" pentsatuko zenuke.
Moda hauek, guztiak bezala, zaleak eta gaitzesleak dituzte. Zaleek etengabe errepikatzen dituzte eta gaitzesleok, irri bortxatu bat eskaintzen dugu konfiantzarik ez badago edo nazka aurpegia jarri lagunen artean bada. Konturatuko zineten ni bigarren taldean sartzen naizela, salbuespenak salbuespen, jakina; onartu behar dut noizean behin grazia egiten didala, baina zenbaiten ahotan guztia izaten delako barregarri.
Nahiko jasangaitz zaizkidan batzuk ditut buruan, baina, zalantzarik gabe, guztietan gorrotagarrienak Comorrr? eta horiek egiten zaizkit; benetan, horiekin No puedorrr!
Zuek baduzue gorroto edo gustuko duzuen esamolderen bat?

Oharra: barka gaurkoan ez identifikatu izana, horrelako aitorpena neure onetik ateratzeko erabil lezake gaizkileren batek...

----------

2006-02-27

Permalink 19:29:24, Atalak: Pikuxar  

Ihauterien ondoren...

Bueno...mozorroa aukeratzeko hainbeste zalantza izan ondoren zein da ihauteriak utzi duen sentsazioa??
Gauza bat proposatzen dizuet...zein izan da mozorrorik guapoena???
Orijinaltasunagatik,oso landua egoteagatik...edozein gauzarengatik...Zein izan da zure ustez aurtengo mozorrorik hoberena???
Mikel.
P.D:Neri argazki batzuk iritsi zaizkit eta nahiko ondo daude guztiak!

----------

2006-02-23

Permalink 18:40:13, Atalak: Pikuxar  

Pikurockaren ospea

Urrezko danborra jaso beharko luke Pikurockak (Sansebastian egunean Donostiaren izena ezagutarazten dutenei ematen zaien bezala) herriaren izena zabaltzeagatik. Kontzertuen arrakastari buruzko zalantzarik ez dugu, baina atzo bertan gazteen erreferente bihurtu dela baieztatu nuen egiten ari naizen irrati ikastaro batean.
Irakasleak ikuskizunen balizko agenda egiteko eskatu die 16 urteko mutil-neskei gelan prestatuko duten irratsaio baterako. Espero bezala Berri Txarrak eta Ken 7 taldeen kontzertuak ez dira falta, baina non izango kontzertu hori eta Irurtzunen! Egia da ikasleak Iruñeakoak direla eta ez dagoela urruti, baina Anaitasuna, Berriozar edo Burlata gertuago dituzte eta ez zituzten haien gustoko kontzerturako aukeratu. Anekdota txiki bat besterik ez da, baina uste dut adierazgarria dela, ez duzue uste?
IRURTZUNGO URREZKO DANBORRA PIKUROCKENTZAT!;)
Nerea

----------

2006-02-21

Permalink 22:47:37, Atalak: Pikuxar  

Rip

Dirudienez pikuxarren bloga...game over...bazkide hain animatuei esker...

----------

2006-02-14

Permalink 19:05:37, Atalak: Pikuxar  

Publizitatea

Aizue,uste dut blog honi publizitate gehio egin beharko geniokela...aurreko guztia ez da oso arrakastatsua izan ezta???

----------

2006-02-07

Permalink 20:38:43, Atalak: Pikuxar  

Kronika

Ep! Ea, hemendik pilota txapelketako finalen kronikaren zain gaude batzuk. Alde batetik, partiduak eta abar... eta, batez ere, afariaren kronika, "ligoteo moment" 88|posibleak, eta abar...

----------

2006-02-01

Permalink 14:19:31, Atalak: Pikuxar  

"Pupurri"

Ihauteri independienteari ez diot zentzurik hartzen.Inork ez dio inori ezer inposatzen.Taberna mozorratzea ondo egon da azkenengoetan.Gero bazkideak (pikuxar elkarte bat izanda) tabernaren mozorroarekin bat egingo duen zeozer aukeratu dezakete edo ez.Ez dut uste orain arte horretarako arazorik egon denik.Ziur nago "ihauteri independiente pupurri" bat proposatzen dutenak,hain independiente direnak, taldeka mozorratzen direla bere kuadrilakoekin.Nire ustez elkarteari bizia ematen dio elkartekoak motibo bat aukeratu eta horren inguruan mozorratzeak.(Gogoratu erromatar eta galoen arteko liskarrak,pirata eta besteen arteko pikeak).Elkartekoekin,kuadrilarekin,gurasoekin,bizilagunarekin...
Bakoitzak bere taldea aukeratuko du ihauteri hauetan "independizatzeko".

----------

2006-01-31

Permalink 19:13:22, Atalak: Pikuxar  

Oraindik ez ditut kontrolatzen mezuak erantzuteko pausuak, hainbeste kode, pasahitza eta ez dakit zer.Mezu berri bat idatzi beharra azkenean!
Oso ideia on airuditzen zait pupurri ihauteriak.Horrela ez da bilerarik egin beharrik.
GORA IHAUTERI INDEPENDIENTEAK!

----------
Permalink 18:52:45, Atalak: Pikuxar  

Ihauteriak

Aupa blogariak!
Hemen gabiltza mezu bat bidaltzen saiatzen, ez baikara ondo eramaten teknologi berri hauekin.
Ez gaude batere ados pikukide gehienekin: zinea ihauterietako gaia bezala EZ!!!Gure proposamena mozorro independientea, pupurri.

----------
Permalink 12:53:38, Atalak: Pikuxar  

Asteburu honetan ITXONDO-ren txapelketaren Finalak!!

Kaixo blogariak!!
Asteburu honetan ITXONDO txapelketaren
finala daukagu, larunbatea frontoian 4-etan!!
Ea beste urtetako anbiente berdina dagoen eta
agian PikuTelebista han egonen da ere, denaden
nahiko justu gabiltza instalazioekin!! Gustatu
zaizkizue kartelak?? antzematen al da noren
aurpegiak diren? jur jur
Kurk

----------

2006-01-26

Permalink 12:09:41, Atalak: Pikuxar  

Ihauteriak

Bilera dago eta jende gutxi dago hemen!!! Erabaki? Zer baina?

----------

2006-01-25

Permalink 19:50:07, Atalak: Pikuxar  

Ba al dago norbait??

Ikusleek Maria Teresa Campos deitzen dutenean erabiltzen duten formato bera erabiliko dut hasteko...Ezer baino lehen...:oops:...barkatu...urduri nago,blog batean :oops:idazten dudan lehenbiziko aldia ta:oops::ta askotan saiatu naiz eh...baina ezin...ezer baino lehen...eh..zorionak blog honengatik,egunero irakurtzen dut...hoberena da...etc etc...:crazy:
Joe,lehengo astean enteratu nintzen blog honen existentziaz. Pasalo moduko emaila ikusi nuenean blogari orrian sartu nintzen, baina aitortu behar dut ez niola atentzio handirik jarri momentu horretan eta berehala itxi nuela soilik mezuen tituluak irakurrita.
Gaur emaila bidali zidanak blogean sartu al nintzen galdetu dit. -Bai,noski.Baina ez du inork ezer esaten,ez dauka interes handirik.
-Baietz ba,badaude gauzak idatzita...erantzunak irakurri behar dituzu...
- :idea:(ah...klaro...) Ah...!! Irakurriko ditut ba...ta agian zerbait idatzi ere!!(aitorpenekin jarraituz...ez banion puto kasorik egin blogari uste dut funtzionamenduaz ez nintzelako enteratu izan zen ta ez nintzelako aklaratzen|-||-|...gauza askorekin gertatzen den bezala)
Jendeak idazten dituenak irakurtzen egon naiz (dakizuenez nahiko lanpetuta nabil beti baina momentutxo bat atera dut:P),ta joder,nik ere nire aportazioa egin nahi diot blogari,ez mezu honekin,hau introdukzio bat besterik ez da!!!
Hori,agur bero bat,animatu zaitezte hemen idazten!!!!
P.D: orain okerrena dator...izena non jartzen den asmatu...XX(
P.D2: izena eta beste pila gauza...probatzen probatzen...
P.D3:...badaezpada...
P.D4: Mikel B.
P.D5: Agurtu al dezaket?? Nire familia agurtu nahi dut...ta herriko lagunak...ta beste hori...ta bestea...ta beste hau ze bestela hilko nau...ta muxu bat ez dakit noren partez...asko gustatzen zaio blog hau...
etc etc...

----------

2006-01-22

Permalink 16:04:58, Atalak: Pikuxar  

Mozorroa aukeratu beharko dugu ez?

Hilabete bat besterik ez da falta ihauterietarako eta mozorroa oraindik erabakitzeke dago. Ostegunean bilera izango dela entzun dut. Zer ordutan?
Pentsatu eta ideiak ekarri!!!

----------

2006-01-11

Permalink 22:01:18, Atalak: Pikuxar  

eta blogosferan zer?

Telebistak aspaldi naukanez aspertuta beste pantaila honetara jotzen dut askotan. Gaur euskal blogei egin diet bisita, jendeak zertaz aritzen den ikusteko. Batek gabonetako erosketak kontatzen zituen, beste serioago bat beldurrezko literaturaz ari zen, euskara ikasle bat idazmena lantzen... espero bezala, nor bere zoroak bizi du. Nik opor goxoen lanera itzultzeak eragin didan sentimenduaz hitz egin nezake edota erretzearen legeaz edo mena tenientearen esaldiez, baina mezu laburrak errazago irakurtzen direla ere konturatu naiz nire ziberbidaian; beraz, beste baterako utziko dugu.

----------

Pikuxar blog

Gure hitza ez dadin gure txokoan gera.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution