PIZTIAK
(“El hombre y la tierra”-ren soinu banda entzuten da atzetik zehar)
Batzutan fresko, bestetan gordin; askotan ilun, behin edo behin argi, batzuentzat pop, besteentzat zarata hutsa, niretzat rocka, zentzu zabaleneko rocka; baina beti PIZTIAK.
1991tik hona 5 disko handi( Huts nazazu, Hasi orduko, Argia eta Itzala, Zero eta Euriaren zain) eta single bat ( Ez naiz ezer). Argi dago PIZTIAK hauek euren erritmoa daukatela, eta ez direla urtero kumeak ematen dituzten horietakoak. Hauek bakarrik beharrezkoa denean ( dutenean hobeto esanda) egiten dute orru.
Datorren Azaroaren 13an Bilboko Kafe Antzokian izango da espezie iheskor honen hurrengo agerraldia eta bertan lan berria izango denaren zipriztin batzuk bizitzeko aukera izango dugu.
Batzuentzat barri, besteentzat zahar, niretzat bakarrik PIZTIAK.
J. Urdanga
