Mezua: PapaJan.com; gurasoentzako orria
2009-04-17
plantilla Nago
Hizkuntza: Inglesa
Beraien aurkezpena:
"Welcome to PapaJan.com ....We strive to provide parents with the knowledge and tools necessary to help making learning fun!." Oharrak: Gurasoentzako orri bat bezala agertzen da. Seme alabei ikasketa dibertigarriagoa egiteko errekurtsoak aurkeztu nahi dira.
PapaJam.com orria atal desberdinetan banatua dago, goikaldean dauden pestañekin irteengunekin banatuta.
Atal nagusiak:
- Home: Aurkezpena eta orriaren portada da, hau da, aldizkari baten lehen orriak bezala funtzionatzen du, zer dagoen berri, gauza interesgarrienak eta abar aurkeztua.
- Parents: Irakurketa-idazketan, matematikan, historian, geografian eta eskolako etxerako lanetan lagundu ahal diguten zenbait "tip" edo ideia ematen dizkigute. Egia esan nahiko interesgarriak eta baliagarriak iruditu zaizkit. Astiro irakurtzeko eta kontuan izanteko modukoak.
- Activity Pad: Inprimatzeko jarduera ugari agertzen dira atalka sailkatuta.
- Preschool: Letra eta zenbakien inguruko fitxak agertzen dira. Irudi batzuk bere hasierako hizkiekin lotzea (inglesez), zenbakiak margotzea eta animali batzuk beraien hanken arabera sailkatzea.
- Connect Dots: Argi dago, ezta!... puntuak bata bestearekin lotu eta azkenean irudi bat osatzeko jarduerak. Nik 44 desberdin kontatu ditut, batzuk errazak (1etik 10ra) beste batzuk zailak (1etik 60ra ere batenbat).
- Maze: Betiko laberintoak. Aurrekoan bezala batzuk errazak eta beste batzuk zailagoak. Uste dut 56 edo, daudela... Ez daude zailtasun ordenean kokatuta, beraz bilatu gehien gustatzen zaizuena.
- Cut and Paste: Ebagi, margotu eta kolatu... Teknika hauek erabiliaz aukera desberdinak daude. Animalia batzuen zatiak ebagi, beste orri baten puzle bat bezala osatu, kolatu eta margotu. Untxi baten mobila egin (atalak margotu, moztu eta adierazten den puntuetatik lotuta), paisaiak margotu, moztu eta montatu...
- Word Puzles: Letrazopak. Arazo bakarra inglesez daudela da. Baina, beno, gure txikiek (eta guk, jejeje) derrigorrez ikasi eta erabili beharreko hizkuntza izango dugunez, ez dago txarto hiztegia ikasten joateko.
- Color by Number: Zenbakiak "giltza"lez erabilita irudiak margotzea. 4 irudi desberdin ditugu aukeran eta guztietan 1etik 5erarteko zenbakiak agertzen dira.
- Coloring Pages: Pilo bat marrazki daude margotzeko prest, ataletan ondo sailkatuta... Ondo bilatu eta mugitu orrian zehar, ez gelditu lehengo lau aukeretan. Ezkerreko albobarran aukera anitz daude... ikertzea merezi du.
- Games: Online jolasteko umeentzeko jolasak daude. Ugari dira, larregi hemen denak zerrendatzeko, beraz batenbatzuk bakarrik idatziko ditut, eta aurrekoan bezala, joan eta ikertu... behar duzuna agian bertan dago eta.
Games atal hau ere sub-ataletan banatua dago - Learning games: Word game ("aorcado), Math games, tic-tac-toe, memory game, coloring book, solitarie...
- Puzzles: JigSaw puzzle, word puzzle...
- Just for fun: oGoo (emandako argazki batzuk modu b arregarrian moldatzeko aukera), Speed test, Laser eyes..
Beno, hemen nik begirada arin batean ikusi dudana aurkeztu dut, baina gehiago ibili ezkero, gauza berri ugari aurki daitezke orri honetan, errekurtso erabilgarriz beteta dago. Animatu eta ikertu!

Erantzunak:
Erantzun: