ECOEMBES: Consulta de envases; Non botatzen dut hau?

2009-10-17
plantilla Nago
Ecomes logo

CONSULTA DE ENVASES

Hizkuntza:    Gaztelera

Beraien aurkezpena:
 (Wikipediatik hartua): "...
Ecoembalajes España, S.A. (Ecoembes) es una sociedad sin ánimo de lucro, cuyo objeto social es el diseño y organización de un Sistema Integrado de Gestión (SIG), encaminado a la recogida selectiva y recuperación de residuos de envases y embalajes, para su posterior tratamiento, reciclaje y valorización..."

Oharrak:
Orri honetako atal konkretu bat aurkeztu nahi dut, ontzi diferenteak non bota jakiteko kontsulta orria hain zuzen ere.

Badauzka orri honek gauza gehiago, baina konkretuki hau oso erabilgarria iruditu zait birziklatu nahi dugunentzat. Askotan aurkitzen gara zerbait non bota ez dakigula (horian, berdean, urdinean...?)...eta honekin behintzat duda batzuk argitzeko aukera izango dugu.
Egia da ez duela balio gauza guztientzat. Gainera, lekuaren arabera, kontenedoreak ere apur bat aldatu daitezkeenez, agian erantzuten duena ez zaigu komeni. Adibidez, Bizkaiko herri batzuetan badaude kontenedore laranja batzuk olio erabilia botatzeko (plastikozko ontzi baten ondo itxita), eta beste kontenedore karratu berde batzuk arropa, zapata eta horrelakoak izteko.


PapaJan.com; gurasoentzako orria

2009-04-17
plantilla Nago
papajan logo

Hizkuntza:
 
  Inglesa

Beraien aurkezpena:
"
Welcome to PapaJan.com ....We strive to provide parents with the knowledge and tools necessary to help making learning fun!."

Oharrak: Gurasoentzako orri bat bezala agertzen da. Seme alabei ikasketa dibertigarriagoa egiteko errekurtsoak aurkeztu nahi dira.
PapaJam.com orria atal desberdinetan banatua dago, goikaldean dauden  pestañekin irteengunekin banatuta.
Atal nagusiak:
  • Home: Aurkezpena eta orriaren portada da, hau da, aldizkari baten lehen orriak bezala funtzionatzen du, zer dagoen berri, gauza interesgarrienak eta abar aurkeztua.
  • Parents: Irakurketa-idazketan, matematikan, historian, geografian eta eskolako etxerako lanetan lagundu ahal diguten zenbait "tip" edo ideia ematen dizkigute. Egia esan nahiko interesgarriak eta baliagarriak iruditu zaizkit. Astiro irakurtzeko eta kontuan izanteko modukoak.
  • Activity Pad: Inprimatzeko jarduera ugari agertzen dira atalka sailkatuta.
    • Preschool: Letra eta zenbakien inguruko fitxak agertzen dira. Irudi batzuk bere hasierako hizkiekin lotzea (inglesez), zenbakiak margotzea eta animali batzuk beraien hanken arabera sailkatzea.
    • Connect Dots: Argi dago, ezta!... puntuak bata bestearekin lotu eta azkenean irudi bat osatzeko jarduerak. Nik 44 desberdin kontatu ditut, batzuk errazak (1etik 10ra) beste batzuk zailak (1etik 60ra ere batenbat).
    •  Maze: Betiko laberintoak. Aurrekoan bezala batzuk errazak eta beste batzuk zailagoak. Uste dut 56 edo, daudela... Ez daude zailtasun ordenean kokatuta, beraz bilatu gehien gustatzen zaizuena.
    • Cut and Paste: Ebagi, margotu eta kolatu... Teknika hauek erabiliaz aukera desberdinak daude. Animalia batzuen zatiak ebagi, beste orri baten puzle bat bezala osatu, kolatu eta margotu. Untxi baten mobila egin (atalak margotu, moztu eta adierazten den puntuetatik lotuta), paisaiak margotu, moztu eta montatu...
    • Word Puzles: Letrazopak. Arazo bakarra inglesez daudela da. Baina, beno, gure txikiek (eta guk, jejeje) derrigorrez ikasi eta erabili beharreko hizkuntza izango dugunez, ez dago txarto hiztegia ikasten joateko.
    • Color by Number: Zenbakiak "giltza"lez erabilita irudiak margotzea. 4 irudi desberdin ditugu aukeran eta guztietan 1etik 5erarteko zenbakiak agertzen dira.
  • Coloring Pages: Pilo bat marrazki daude margotzeko prest, ataletan ondo sailkatuta... Ondo bilatu eta mugitu orrian zehar, ez gelditu lehengo  lau aukeretan. Ezkerreko albobarran aukera anitz daude... ikertzea merezi du.
  • Games: Online jolasteko umeentzeko jolasak daude.  Ugari dira, larregi hemen denak zerrendatzeko, beraz batenbatzuk bakarrik idatziko ditut, eta aurrekoan bezala, joan eta ikertu... behar duzuna agian bertan dago eta.
    Games atal hau ere sub-ataletan banatua dago
    • Learning games: Word game ("aorcado), Math games, tic-tac-toe, memory game, coloring book, solitarie...
    • Puzzles: JigSaw puzzle, word puzzle...
    • Just for fun: oGoo (emandako argazki batzuk modu b arregarrian moldatzeko aukera), Speed test, Laser eyes..


Beno, hemen nik begirada arin batean ikusi dudana aurkeztu dut, baina gehiago ibili ezkero, gauza berri ugari aurki daitezke orri honetan, errekurtso erabilgarriz beteta dago. Animatu eta ikertu!


papajan logo

Euskal testuen gordailua

2009-01-21
plantilla Nago

Hizkuntza:
 
  Euskara

Beraien aurkezpena:
"Gordailu honek euskal testu klasikoak eskaini nahi dizkio sare-ibiltari euskaldunari.
Apala den arren, xede honek baditu  atzean hainbat jenderen lan-orduak eta buruhausteak ezkutaturik. Gure eskerrik beroenak guztiei!
Eta sare-ibiltarioi gure gonbitea hemen argitaratu gabe dauden testu klasikoak posta elektronikoaren bitartez bidal diezazkiguten eta, horrela, gordailuan guztion begiradapean izan ditzagun."


Oharrak: Ikusten duzuenez testu klasikoen "gordailu" bat da. Formato oso xumea du, baina nire ustez bertan "gordetzen" dena oso baliogarria izan daiteke. Bertan hiru atal nagusi ikusi ditut:
- Eresiak, bertsoak eta kantak
- Idazleak eta idazlanak.
- Kutxatila

Orain aurkeztutako orri honi buruz, edo aurretiaz agertu direnei buruz zerbait komentatu nahi baduzue, hor behean dago "erantzun" jartzen duen web-lotura...

ZERNOLA

2009-01-21
plantilla Nago
ZERNOLA ELHUYAR

Hizkuntza:
 
  Euskara

Beraien aurkezpena: 
"
Zernola.net Elhuyar Fundazioak egindako produktua da; 10 urte ingurutik gorako gaztetxoentzako ataria, hain zuzen ere. Zernolak hezkuntza-sistemarekiko paraleloa eta haren osagarria izan nahi du. Ikasleak gustura sartzeko tokia; jolastu, irakurri, eta zientziaren inguruko zaletasuna hartzeko tokia.

Lankidetza, sormena, ikaskuntza eraikitzaile eta esanahiduna. Horiek guztiak hartzen ditugu kontuan edukiak, ZN Olinpiadako probak eta beste diseinatzeko orduan.

Zernolaren egitekoa, baina, ez da Elhuyarretik bakarrik egiteko lana. Gaztexoei begira egiten dugun zerbait denez, bai gaztetxoekin eta bai irakasleekin harremanetan egon nahi genuke, atari bizi eta erabilgarri bat egiteko."



Oharrak:
Begibistan ikusten diren atalak:

-
zernola lapikoa Lapikoa borobor: Azken berria agertzen dira. Berri edo, hobe esanda artikulu hauek horrelako izenburuak izan ditzazkete:
"nola egiten dira bibolinak?", "pozoi lapurrak".

-
zernola olinpiadakZN Olinpiadak: "DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzako olinpiada da; zientziaren inguruko olinpiada. Helburua da zientzia era atseginean jorratzea eta teknologia berrietan trebatzea. Horrez gain, gazteek parte hartzea eta gelakideek elkarri laguntzea sustatu nahi dugu. VII. Zernola Olinpiada izango da 2008/2009 ikasturtekoa, eta berrikuntza ugari dakartzagu aurten."
Zelan parte hartu, zein sari dauden, nolako probak diren eta abar ikusi nahi baldin baduzue bertara sartzea onena.   

-zernola postalak Postalak: e-mailez bidaltzeko postalak ere erabili ditzazkegu, animaliei buruzkoak, koloreei buruzkoak, astronomiari buruzkoak.. eta nola ez, zorionak eta horrelako gauza tipikoei buruzkoak ere...

-
zernola jokuakJokoak: Bertan, on-line, jolasteko jokoak. Ez dira joko oso landuak... baina denbora pasatzeko nahikoa...






LIGUE PONTOS

2009-01-21
plantilla Nago


Hizkuntza:
 
  Gallegoa (edo portugesa??)... baina ez da beharrezkoa ulertzea erabili ahal izateko.


Oharrak: Puntuk (zenbakiak) lotuta irudiak lortzeko jarduerak. Inglesez "dot2dot" deitzen dena.




Ligue pONTOS

:: Hurrengo orrialdea >>

"Atalak" erabilita errazago aurkituko duzu behar duzuna.... bertan orriak sailkatuta agertzen baitira.

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Nagore Otxandio

Nago

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution