2008-01-23
50
Gaurtik aurrera beste zenbaki bat nere gainean, zenbaki biribila, 50, ez dakit zergatik baina berezixa da edo sinbolikua.
Ondo dixe eguna, maite ditxudan eta maitenauenen zorionak jasoz: esnatu orduko nere gizonak, kurioso ze ni goizian ez naiz umoretsu egoten, gero seme alabak bakoitza punta batetik, ilobak, anai-arrebak, lagunak eta nola ez Amak, burua txoratuta dakala esaten daban arren danokin akordatzen da, ama beti ama.
Orain arteko urteen balantzea positibotzat joten dot, poza tristura baino gehiago, barrea negarra baino gehiago, egun onak txarrak baino gehiago, bizitzak ondo tratatu nau orokorrean, agian meta haundiegirik ere ez dot jarri eta horrela iristia errexagoa da, bete ezindako amets ikaragarririk ere ez dakat.
Ala ere batzuetan Ana Belenek kantu baten diona bururatzen jata: "Solo le pido a Dios que la vida no me sea indiferente, que la fria muerte no me encuentre vacia y triste sin haber hecho lo suficiente"
Hori ez nuke nahi.

2008-01-02
Hasi da urte berria!
Han geunden gu urtero bezala, afal ostean, urte zaharra amaitxu eta berrixa hasteko zain. Telebista pixtu, mandarina atalak zatitxu itto pasararik ez izateko, ze gurean mahatsik ez da izaten mandarinak baizik, bakoitzak 12 zati hartu eta itxaron.
Urtero bezala kanpaikadak ikusteko ze kate ipiniko gendun galdera, batzuk zuzenian TVEk bakarrik eskeintzen zitula, besteak, gu famili euskalduna izanik ETB ikusi behar gendula, tita, tira, Madrilko kanpaiak ez ditugu ba entzungo.
Beno, ETBko aukerak irabazi eta Alkain eta konpainiakin urte berria hasteko prest.
Ordua hurreratu zanian, koetia bota behar balute bezala hasi ziran: 8,7,6,....1,0..mandarina ahora eta kanpairik ez, ze pasatzen da? inork ez daki,...aldatu, aldatu Madrilera, dagoeneko zortzigarren kanpaikada eta guk 12 mandarina zati eskuan, jan beharran beharrarekin ixa itto ginen.
Zeinen anka sartzea izen ete da ETBren kanpaikadena? Gu kalte-ordainak eskatzekoan gaude, ze gauza arraroak pasau ziran, Oihane ez zegola ondo eta ohera; Sare herriko San Silvestre korrituta nekatuta zegoela eta ohera; Asier bixamonian oilagorretara jun behar zabala eta ohera.....
Urte berri egunean okerrera egin eta gure neskia kalenturarekin, aitxita atarira urten eta jausi, eskerrak Asierrek oilagorra ekarri zabala baintzet.
Garbi dago urtea behar bezala ez gendula hasi.
"ETB ERRUDUN"
Urte Berri On danori

2007-11-27
Nere konfidentea
Azaroak 27, 27 urte nerekin zaudela, nere umea jaio zanean hospitalean monja baten eskutik etorri zinen, "para que te cuide el niño" esan zidan.
Ez nekien asko hain bizkor zure biharra eukiko nabanik, hiru egunera umea gaixotu zan eta ebakuntza egin zioten.
Hilabete pasatu zan berriz umea eskuetan hartu naban arte. Zenbat negar, zenbat erregu miraria eskatzen. Eta miraria gertatu zan, urtian askenengo egunian umia etxera ekarri genduan.
Geroztik gauzak okertzen dianian zu zara nere konfindentea, egunero eskatzen dizut maite ditxutenen alde, eguneroko bizitza baita miraria, eta gaur zure eguna denez nere eskerrik beroena eskeintzen dizut.
2007-11-24
Eskerrikasko Mikel
Hummm! zapatua, despertadorerik ez, jaiki, lehiotik begiratu eta, ze egualdi dago? negu negukua, eurixa, iluna, hotza, etxe barruan egoteko girua.
Zukaldeko sua piztu biko da, kalefaziuan aldian berotasun goxoa dauka honek.
Etxea txukuntzeko ere aproposa gaurko egualdixa, eguzki edarrakin ez da gogo asko eukitzen hautsak kentzeko, gure etxia neguan garbixaua egoten da udan baino.
Babak odolostiakin su gainian egosten ipini, errege sagarrak laban sartu, janari honentzat ere aproposa eguna, eta ekin etxeko lanekin.
Musika aparatua ere zaharkitu jaku baina han jun naiz disko bat ipintzera, Mikel Urdangarin aukeratu dot, gustoko dot Mikel , beno bere kantuak, eta hasi naiz lanean, bakar bakarrik etxean, Mikelen ahots xuabe eta goxoaren konpainian, batsuetan entzunez eta beste batsutan kantuan lagunduz, koruak egiten, ba askoz errexago egin ditxut lanak.
Sarritxan holako gauza txikixak arintzen ditxue gustoko ez diran lanak edo hobeto esan beharrak.
Jakingo balu Mikekek bere kantuekin errexago egiten dirala etxeko beharrak, agian kanturen bat dedikauko lieke etxeko andreri.
P.D. Mikelek disko berrixa atara dau, bateronbat ze oparitu pentsatzen badabil ba.....

2007-11-23
ZORIONAK BIKOTE
SORPRESA!
Ez zenduen uste gai izango nintzenik?
Zuek zoriontzeko modu espeziala nahi naban eta gaurko egun berezi honetan sorpresatxo bat ematia pentsau dot.
Aspaldiko urtietan, bata edo bestea falta zerate ospakizunerako, (zuek bai ume panderuak) eta aurten bixok, baina hala ere pozik nago alkarrekin egongo zeratelako aspaldiko partez.
Patxo birtual haundi batekin konformau bikou gaurkuan, baina zuek alkarri emango diozuenaren argazki bat bialdu neri.
ZORIONAK, asko maitxe zaitxuztegu.
Guztiok gaurko eguna
ospatu ezina
gure neska mutilak
urtiak egina
pena pixkat badaukat
baina nahiko arina
bion artean prestau
afari bikaina
eta ondo pasatzen
egin ahalegina.
Azpaldi zabiltzate
aldatuta herriz
bata Zamora aldian
ingurauta harriz
bestea Errioxan
ardo beltz eta gorriz
bete zuen biotzak
ilusio berriz
ta etor zaitezte pozik
gure etxera berriz.
Zuhaitz beti zabiltza
ara eta ona
Sare zu Venezuelan
udaran izana
teknologi berria
egin dut laguna
bera baita askotan
hurbiltzen gaituna
hartu zazue biok
besarkada bana.

:: Hurrengo orrialdea >>