2008-09-02

Permalink 12:33:53, Atalak: Laudio  

en castellano 

LAUDIOKO UDAL EUSKALTEGIA

Helbidea: Laudioko Udal Euskaltegia, Lamuza parkea, 13

Telefonoak: 946722838, 946722200

Posta elektronikoa: mailto:laudio.ue@euskalnet.net

AURKEZPENA

Laudioko Udal Euskaltegia 82-83 ikasturtean sortu zen, helburu

bikoitzarekin sortu ere: helduak euskalduntzeko eta normalizazioa eragiteko. Ordutik hona bide luzea egin dugu euskaldunak eta euskaltzaleak sortuz. Izan ere, eskolak emateaz gain, beti ahalegindu gara kultur ekintzak antolatzen eta herri mailan eratu diren egitasmoetan parte hartzen.

NORI ZUZENDUA?

             -16 urtetik gorakoei

ESKAINTZA ZABALA

Laudioko Udal euskaltegiak maila guztiak ematen ditu.

            -1. A maila:(1., 2. eta 3.urratsak)

            -1. B maila:(4., 5. eta 6. urratsak)

            -2. maila: (7., 8. eta 9. urratsak)

            -3. maila (10., 11. eta 12. urratsak)

Gure programa eta programazioak ohikoak diren tituluekin uztarturik daude:

            -EGA

            -Habeko 1., 2., 3, eta 4. urratsak

            -Hezkuntzako HE1 ETA 2HE2

            -Administrazioko HE1, HE2 eta HE3

            -Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko eta goi-zikloa

ERRITMOAK

            -Egunean 2 ordu (astean 10 ordu), urritik ekainera

            -Egunean 3 ordu (astean 15 ordu), 4 hilekoa

            -Egunean 5 ordu (astean 25 ordu), 4 hilekoa

            -Egunean 5 ordu (astean 25 ordu), hilabetekoa (udan)

IKASTURTEKO ORDUTEGIA

           -Goizez, arratsaldez zein gauez. Ikasleen beharretara egokitua.             -Txandaka aritzeko aukera.

BEKAK

Asistentzia ona izanez gero, Laudioko Udalak matrikularen %85 ematen du.

Bere mailetako bat gaindituta, HABEk matrikularen %100. Edonola ere, jasotako diru laguntza ez da izango matrikularen prezioa baino handiagoa.

METODOLOGIA

            -Metodologia komunikatiboa

            -Ahal den neurrian ikasleen beharretara egokitua

            -Txandaka ikasteko aukera

            -Ebaluazio jarraitua

            -Aholkularitza

            -Giro atsegina

MATRIKULAZIOA

            -Ikasturte osorako: irailean

            -Trinkoetarako bigarren matrikulazioa: otsailean

   -Udarako: ekainean

----------

Laudioko Udal Euskaltegia

Bilaketa

Azken erantzunak

  • (0)

Azken mezuak

Atalak

Artxiboak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution