2007-06-01

Permalink 12:48:33, Atalak: Langile, 169 hitz  

Zuhaitz misteriotsua. Leire Garmendia. 5 B

Bazen behin , baso misteriotsu bat.Han inguruan , herri txiki bat zegoen.Hango jendeak beldur asko pasatzen zuen . Baso horretan zuhaitz misteriotsu bat zegoen , eta urtean behin edo bitan txori eta animali mordoa joaten ziren hara. Bi umek misterio hori argitu nahi zuten. Ume horiek Mattin eta MªCarmen izena zuten . Gau batean bi umeak herriko plazan gelditu ziren misterioa  argitzeko . Motxila hartu eta basoan sartu ziren . Basoan ez zuten zuhaitz hori aurkitzen , orduan pixka bat gelditu ziren . Mattinek esan zion MªCarmeni:

-Zuk uste baso hau sorgindua hau sorgindua dagoela ?

-Ez , ez dut uste .

Bat-batean , zuhaitz zahar bat ikusi zuen eta esan zuen MªCarmenek

-Hori al da zuhaitza ?

-Bai hori da .

Orduan itxaroten geratu ziren bi aste . Bat-batean zuhaitza mugitzen hasi eta pastelak , txuletak ,gulak , langostinoak eta horrelako janariak ateratzen zitzaizkion . Orduan Mattin eta MªCarmen janaria artzen hasi ziren . Etxera iritsi zirenean misterioa argituta zegoela esan zuten . Azkenean denak basora joan  ziren . Handik aurrera , ez zuten inoiz gehiago beldur gehiago pasa .

Permalink 12:47:34, Atalak: Langile, 307 hitz  

Zortedun neska. Aizpea

Bazen  behin  zorte  asko  zuen  neska  bat   Ane  izena  zuena  eta  baita  ere  zorte  txarra  zuen  bat  Joxe  izena  zuena. Ane kalera atera eta euria barra-barra ari zuen eta taxilari batek esan zion:

-aterkia  uztea  nahi  al  duzu?

Eta  berak  erantzun  zion:

-behar  dudala  uzte  al  duzu?

Eta  bat-batean  eguraldi  ona  jarri  zuen. Gero Lotería  tokatu  zitzaion  eta  kartetan  ere  1.000  euro  irabazi  zituen  Anek  eta  dena  horrela.Bitartean  Joxek  zorte  txarrarekin, lokatzetara  erori  zen  baita  udaltzainak  eraman  ezerengatik. Hurrengo  egunean Aneri  bere  lanean  bere  jabeak  maskaren festa  bat  egiteko  eskatu  zion.Festa  antolatu  eta  denak  dantzan  hasi  ziren,denak  maskarekin  zeuden  eta  Ane eta  Joxe  dantzan  hasi  ziren  baina  ez zekiten behin   zen behin eta muxu  eman  zuten  orduan  zorte txarra eman zion eta Anek Joxeri zorte ona. Anek oso zorte txarra zuen. Adibidez: etxea bota zioten eta Joxek berriz oso zorte ona zuen denean. Ane  enteratu  zenean  maskarako  mutilak  suerte  ona  kendu  ziola,internetetik  mutilen  argazkiak  ateratzen  hasi  zen  berak  uzten  zituen mutilenak, gero mutil horien bila  hasi  zen  eta  ez  zuen  aurkitu.

3 egunetara konturatu zen zein zen eta hala bazan eta ez bazan, Ane berriz ere surtearekin egon zen

Permalink 11:52:43, Atalak: Langile, 111 hitz  

Lori. Leire Villaverde. 5 B

Bazen behin Lori izeneko txori bat , hitz egiten zekiena. 

Egun batean, Greta izeneko sorgina etxean sartu eta ahotsa kendu zion.

Hurrengo goizean bere jabea iritxi zen etxera eta galdetu zuen:

-Kaixo, norbait al dago etxe honetan?-jabeak

-Pio-Lori

-Zer gertatu zaizu?-jabeak.

-Zer gertatu da etxe honetan? galdetu  zion bere buruari eta bizilagunak dena kontatu zion, bere lehiotik ikusi zuelako.

Jabeak bazekien Greta non bizi zen eta gauean bere etxera sartu eta liburu magikoa lapurtu zion.

Hurrengo goizean Loriri ahotsa itzuli  zion bere  jabeak eta sorgina hil  egin zuen.

Eta handik aurrera  betiko bizimodu normala izan zuten. 

1,2,3eta 4 bukatu da  ipun hau. 

Permalink 11:50:30, Atalak: Langile, 205 hitz  

Katua eta hari bola. Larraitz Larrea. 5 A

Behin batean, baserri txiki  batean ba omen  zen  katu txiki bat. 

Beti hari-bola batekin  ibiltzen zena. Ez  zeukan    janaririk , ezta  esnerik ere. 

Egun  batean,  kalera joan zen lapurreta  egitera. Polizia  ikusi  zuen eta katuak  hari-bola   batekin   lotu  zuen  polizia.  Polizia  laguntza  eskatzen   hasi  zen,  baina  iñork  ez  zion  kasurik  egiten.  Eta  neska-mutilek  katuari  lagundu  egin  zioten.  Hurrengo  egunean,  lapur  bat  joan  zen  katuaren  baserrira.  Katua  lo  zegoen,  eta  lapurra  katua  hiltzera  joan zen.  Eta  hiltzera  zijoanean  katua  esnatu  egin  zen.  Katua  esnatu  eta  borrokan  hasi  ziren.  Katuak  irabazi  egin  zuen  eta  lapurrak  esan  zuen :

-mekatxis ...!

  Hemendik   aurrera  lapurren  bat   joaten  bada  katuaren  baserrira,  argi  ibili  beharko   du.   

Permalink 11:44:23, Atalak: Langile, 263 hitz  

Jonen Supergaztelua. Jon Murua. 5 A

   Aitzina – aitzinean  bazen Jon izeneko ume bat eta oso aberatsak ziren eta gaztelu handi bat zuten eta oso zoriontsu bizi zen bere anaia Haritz, Xabier eta Patxirekin, egurrezko ezpatekin borroka eginez, zaldi lasterketak egiten, arkuekin jolasten.

Baina egun batean, Jonen aita  hil egin zen eta Jon egin zen gazteluko errege . Orduan Jonen anaiak inbidiarekin zeudenez ondoko gaztelura joan ziren. Baina Jonek ez zuen bere anaiak gaztelutik joatea nahi.

Halako batean jakinarazi zioten bahitu egin zituztela.           

-Zer egin behar dut orain ? Nola atera behar ditut hortik? Oso urruti gelditzen zait!

Halako batean, bere anaiak askatzera joatea bururatu zitzaion. Zaldia hartu eta abiatu egin zen. 1000 kilometro egin behar zituen eta ez zuen denbora asko.  Egunero 40 kilometro egiten zituen. 3 aste eta 4 egun behar izan zituen gaztelu zahar eta abandonatu batera iristeko, Pariseko mendi baten gainean zegoen eta oso militarizatuta zegoen baina berdin zion : berak erabiltzen zuen ondoen ezpata eta berak zuen punteri onena, beraz ez zuen arazorik eduki behar. Orduan lehenengo hamar soldaduen aurka borrokatu zuen eta erraz gainditu zituen eta barrura sartu zen eta beste 15 soldaduen aurka hasi zen eta segituan irabazi zien. Gero, gazteluko  ziegetaraino eskalatu zuen . Anaiak aurkitu zituenean laurak gaztelura joan ziren.

Gazteluan agintea banatu zuen. Patxi soldaduen agintaria da, Xabier lurren jabea,  Haritzek nekazariei agintzen die eta Jon da gazteluko jabea.

Handik aurrera gaztelua oso seguru dago Patxiri esker, jende gehiago dago Xabierri esker, Haritzi esker janari ona lortzen da eta Jonek gazteluari zutik eusten dio eta oso zoriontsu bizi izan ziren.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

Langile ikastolako ipuinbloga

Langile Ikastola osatzen dugunon bloga

| Hurrengoak >

Iraila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Bilaketa

Atalak


Artxiboak

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution