Mezua: emakumeen aurkako erasoak

2008-03-01

Permalink 17:53:55, Atalak: KM  

emakumeen aurkako erasoak

Genero bortizkeria egunerokoa bihurtzen ari zaigu. Joan zen astean bost emakume hil zituzten, eta 'hamaika' izango ziren jipoituak eta bortxatuak.

2008. urtearen bi hilabete motz hauetan 25 emakume izan dira jada erailak. Gizartearen madarikazio hau gero eta ugariagoa eta larriagoa da? Gizonezkoak gero eta bortitzagoak dira emakumeekin? Edo gaur egun gertaera hauen berri errazago iristen da gureganaino? Zer deritzozu?

Eta arazoa areagotzen ari bada zergatik da?

Laster batean martxoak 8a dugu, eta eguneroko hausnarketaren premia badago ere, une aproposa da gogoetarako. Eman zure iritzia.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Iker [Bisitaria]
Oro har, uste dut gaurko gizartea biolentoagoa dela, eta emakumeenganako eraso hauek gero eta handiagoak direla. Gainera, gaur egun emakumea independienteagoa da eta gizonen eraso hauei gehiago erantzuten die, eta orduan hauek are eta gogorrago erantzuten dute.
Permalink-a mezu RSS 2008-03-03 @ 10:48
Bidaltzailea: Josean [Bisitaria]
Ikerrek dioen bezala, gizonezko batzuek ezin dute jasan emakumeek beren erabakiak hartzea. Horien jarrera eta portaerarekin batzuetan lotsa ematen du gizonezko ere izatea.
Mutilok: Elkar onartzea eta bestearen hautuak errespetatzea funtsezkoak dira.
Neskok: zuhurrak izan, ez hurbildu, ez tonteatu jarrera bortitzak, kontrolatzaileak, berekoiak dituztenekin, bereak zaretela pentsatzen duten horiekin ez ibili. Zerbait hobea merezi duzue.
Permalink-a mezu RSS 2008-03-04 @ 13:13
Bidaltzailea: KMko emakume bat [Bisitaria]
Kontuan hartzeko datu batzuk:
1. Munduan, indarkeria matxista 23 herriek bakarrik aztertzen dute. Hauetako 17 europarrak dira, haien artean ez daude Frantzia, Irlanda, Italia edo Grezia.
2. Puerto Ricok 15 hilketa milioika dauka, Luxenburgok 13 milioika, Hungriak 12 eta Finlandiak 10 milioika. Estatu espainolean 3,6 milioika.
Adituek diote arazo bat konpontzeko lehenengo neurria arazoa dagoela onartzea dela. Emakumearen kontrako indarkeriarekin bukatzeko oso urrun gaudela esango nuke nik.
Permalink-a mezu RSS 2008-03-06 @ 10:34
Bidaltzailea: Txo [Bisitaria]
Ez nekin non idatzi web orri hontan, beraz, txokotxo hontan egingo det nahiz eta leku aproposena ez izan. Sartu naz lehen aldiz web hontan kontsultatzeko zerrendak eta, hau da hau desastre hutsa. Web orri hau edozein modutan egina duela ematen du. Kriston itxura kaxkarra. Ea hobeto antolatzen duzuen, txukunago, jatorrago. Ez dezue ordainduko web orriagatik ezta?
Permalink-a mezu RSS 2008-05-12 @ 02:44
Bidaltzailea: KM [Kidea]
kaixo txotx:
kritika guztiak dira ongi etorriak, zurea ere noski.
Itxurarena, bakoitzak bere gustuak ditu eta hortan ez naiz sartuko. Antolamentuarena, txukunago eta jatorragoa zerengatik ari zaren jakin nahiko nuke (gehiago zehatu), horrela zuzenketak egiteko aukera izango nuke.
Eta ordaintzearen, ba ez, institutuko irakasle bat naiz eta ez naiz honetan profesionala, ez.
Dena den, zelan diren gauzak, orain arte kritika onak jaso izan ditu webgune honek, baina normala da denon gustokoa ez izatea. Baina lehen esan dizudan bezala beti hobetzeko eta zuzentzeko prest gaude.
Ondo izan.
Permalink-a mezu RSS 2008-05-12 @ 10:41

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

KM blog

KOLDO MITXELENA Institutuko topagunea izan nahi du blog honek, ea lortzen dugun.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

irakaslea

KM

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution