2008. urtearen bi hilabete motz hauetan 25 emakume izan dira jada erailak. Gizartearen madarikazio hau gero eta ugariagoa eta larriagoa da? Gizonezkoak gero eta bortitzagoak dira emakumeekin? Edo gaur egun gertaera hauen berri errazago iristen da gureganaino? Zer deritzozu?
Eta arazoa areagotzen ari bada zergatik da?
Laster batean martxoak 8a dugu, eta eguneroko hausnarketaren premia badago ere, une aproposa da gogoetarako. Eman zure iritzia.
KOLDO MITXELENA Institutuko topagunea izan nahi du blog honek, ea lortzen dugun.