Mezua: Curriculum Berria

2007-11-26

Permalink 11:00:28, Atalak: KM  

Curriculum Berria

Eusko Jaularitzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kaleratu du hurrengo ikasturtetik aurrera Euskal Autonomia Erkidego ikastetxe guztietan ezarriko den curriculamaren zirriborroa. 
Zirriborroan Soin Heziketako gutxienezko ordutegiari murrizketa nabarmena egingo zaio, Lehen hezkuntzan zein Bigarren hezkuntzan. Teknologia ikasgaiari ere ordu murrizketa datorkio DBHn.
Murrizketa guzti hauek Erlijioaren mesedetan datoz, hau da, Erlijioa edo bere ordezkoari ordu kopurua gehitzen zaio eta.

Zer deritzozu honetaz?

Erantzunak:

Bidaltzailea: Josean [Bisitaria]
DBHko 1., 2. eta 3. mailetan eman beharreko gutxieneko orduei erreparatzen badiegu, hau da gutxieneko ordu horien banaketa eta portzentaia:
9 ordu (%12,3) EUSKARA, GAZTELERA, INGELESA eta MATEMATIKA
7 ordu (%9,6) GIZARTE Z. eta NATUR Z.
5 ordu (%6,8) ERLIJIOA
4 ordu (%5,5) TEKNOLOGIA eta GORPUTZ H.
3 ordu (%4,1) MUSIKA, PLASTIKA eta TUTORETZA
ordu 1 (%1,4) HERRITARTASUNARAKO HEZIKETA
Atera zeuek ondorioak!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-27 @ 15:13
Bidaltzailea: Atezain_Berria [Bisitaria] · http://www.sinsalida.tk
Azkenean kontraesan ugari daude. Albisteetan eta horrelakoetan esaten digute gure herriko ehuneko 'X'-a sobrepesoa duela, eta portzentai hau igoko dela, eta hau konpondu nahi dugu gorputz heziketako orduak kentzen, ondo. Etikan, saltzen digute moral maila ona izan behar dugula eta horrez gain, kultura euki behar dugula, eta Bilbokoak bagina bezela, hau konpontzen dugu musika eta tutoretzako orduak murrizten, non lehenengoa kultura purua da, eta bigarrena ikaskideen artean mintzatzeko eta ideak trukatzeko ordu aproposena, oso ondo berriro. Azkenik, erlijioa ikasi nahi duenari...seguraski asko daudela, ez ahastu elizetan ostiraletan katekesiak daudela gure adineko jendearentzak, gure fedea handitzeko leku aproposena.

Ikusiko dugu nora eramaten gaituen hau.

Agur!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-29 @ 13:39
Bidaltzailea: lontxo [Bisitaria]
Lotsagarria da. Europear parlamentuak, gorputz heziketako hiru ordu eman behar direla astean esaten, eta hemen orduak kentzen.... eta zertarako, eta erlijioari minimoak gehitzeko....
Permalink-a mezu RSS 2007-11-29 @ 16:15
Bidaltzailea: KLD [Bisitaria]
oso ongi Santa!
Ongi arrazoitua. baina zu zara atezain berria?
Permalink-a mezu RSS 2007-12-03 @ 14:37
Bidaltzailea: DENOK G. H. ALDE BORROKATZERA!!! [Bisitaria] · http://ASAA
APA:
NIRE USTEZ HAU LOTSAGABEA DA NI ORDU GEHIAGO JARRI BEHAR DIZKIGUTELA PENTZATZEN DUT. GERO ESATEN DUTE JENDEA ¨OBESO¨DAGOELA!! NORMALA BA!!



GORPUTZ HEZIKETAKO ORDU GEHIAGO!!!!!!!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-12 @ 16:57
Bidaltzailea: Josean [Bisitaria]
Benetan tamalgarria da Gorputz Heziketakoa; baina Teknologiakoa ere oso larria iruditzen zait. Bi ikasgai hauetako gutxieneko ordutegia ez dirudi inola ere nahikoa.
Permalink-a mezu RSS 2007-12-13 @ 08:57
Bidaltzailea: solozabal [Kidea]
Eta hainbeste euskara ordu beharrezkoak al dira Josean???
Permalink-a mezu RSS 2007-12-21 @ 15:58
Bidaltzailea: solozabal [Kidea]
Idazten dut, jakin dezazuten nik hori ez dudala idatzi(aurreko erantzuna). Nire ustez, G.H.ko orduen murrizketa tamalgarria da. Ondo Segi
Permalink-a mezu RSS 2007-12-21 @ 16:01
Bidaltzailea: Josean [Bisitaria]
Euskarari buruzko ordutegiaz: 9 ordu hiru maila desberdinetan 3 ordu astean dira, ez dirudi gehiegi hizkuntza bat eta bere literatura ondo lantzeko. Orain arte eraman den plangintzarekin, 11 ordu izan dira, ez 9.
Permalink-a mezu RSS 2008-01-04 @ 12:07
Bidaltzailea: kld [Bisitaria]
Aurretik esan duten bezala GHri ez ezik Teknologiari ere ordu murrizketak datozkio. Harrigarria da hau benetan. Teknologia berrien garaian eta gizartean murgilduta gaude, hezkuntzari ikasleak gizarteratzeko eskatzen zaio, teknologia berriak irakaskuntzan txertatzeko proiektuak ikastetxe askotan martxan daude jada,irakasleak horretarako prestatzen ari dira ... eta Oinarrizko Teknologia ikasgaiari orduak murrizten zaizkio, eta Erligioari gehiago eskaintzen zaizkio. Honek ez du zentzurik, guztiok esaten dugu, eta ez ugu mogitu behar?
Permalink-a mezu RSS 2008-01-22 @ 13:12
Bidaltzailea: Gauerdiko Poeta [Bisitaria]
Erlijioa.... Zein erlijio? Katolikoa, Musumlana, Budista... Hori norbanakoaren bizitza pertsonala da, eta ezin da behartu ikasleria erlijioa ikastera. Estatu laiko batean al gaude? Soinketa eta teknologia orduen murrizketa lotsagarria da. Bizitzan guztiz beharrezkoak dira. Erlijioa, aldiz... bistan dago ezetz. Baliogarriagoa da pentsamendua, bizikidetza eta tolerantzia dogma baino.
Permalink-a mezu RSS 2008-01-31 @ 10:50

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

KM blog

KOLDO MITXELENA Institutuko topagunea izan nahi du blog honek, ea lortzen dugun.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

irakaslea

KM

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution