Mezua: Euskara bihotzean, erdara ahoan

2006-07-06

Permalink 13:52:25, Atalak: euskaraz mesedez  

Euskara bihotzean, erdara ahoan

Zein da gure eguneroko errealitatea gure institutuan? Ba oso erraza da jakitea zein den gure egunerokoa, hau da, euskara erabiltzen dugu soil-soilik gelan gaudenean eta hortik kanpo oso zaila egiten zaigu entzutea hitz bakar bat euskaraz bederen gure ikasleen ahotan. Zer dela eta gertatzen da hau gurean? Seguruenik arrazoi bat baino gehiago egongo dira gauzak honela suertatzeko baina ikasleen iritziak jakin nahi nituzke eta gure arteko eztabaida sortu hainbesteko garrantzia duen gai honen inguruan. Anima zaitezte!

Erantzunak:

Bidaltzailea: koldokoa [Bisitaria]
BAi, egia da, Euskal herria gora eta behera, euskal selekzioko kamisetak, ... gero beti erderaz hitz egiteko.
Euskal Herria kamisetan, Erdal Herria ahoan.
Permalink-a mezu RSS 2006-09-06 @ 12:14
Bidaltzailea: txorimalo [Bisitaria]
ERDERAZ BERBETAN, EUSKALDUNA BENETAN???

Egia esan, ez naiz horrelako tokietan idazten duenetakoa, baina hanbat iritzi irakurri ondoren ezinbestekoa iruditu zait nirea ere hemen txertatzea.
Testu batetan baina gehiagotan ikusi dut ikasleren batek baina gehiagok aurpegira botatzen diola zuzendaritzari euskararen alde lan ez egitea. Ez dakit barre edo negar egin beharko genukeen txorakeri hauek irakurtzen. Nortzuk gara ikasleok zuzendaritzari ezer esateko gu garenean institutuan erderaz egiten dugun bakarrak?? D eredua izanda gaztelera dela ikastetxean nagusi? Benetan uste al duzue hori zuzendaritzaren errua dela??
Penagarria iruditzen zait gure ikastetxeak bizi duen egoera baina konturatzen naiz egoera hau guk, ikasleok, sortutako egoera dela. Egia da euskara ez erabiltzearen arrazoiak ez direla agian hain agerikoak, Gasteizen ez dugula giro aproposena euskaraz bizitzeko, baina, gauzak aldatzen saiatzen ez garen artean egoerak ez du onera egingo.
Bien bitartean, nahiko tristea iruditzen zait norberak bere errua ez onartzea eta zuzendaritzari erru guztia botatzea. Heldutasun falta ote?
Idatzitakoak irakurri eta milaka akats ikus daitezke, gramatikoak, ortografikoak, eta berdin gure ikastetxeko hormetan agertu izan diren hainbat karteletan...Normala al da hau euskararen maitale hain amorratu diren hauengan?
Borroka baino, hipokresia handia da nik ikusten dudana. Zergatik ez zarete zuen akatsak zuzentzeaz arduratzen besteei begira ibili beharrean?
Argi utzi nahi dut bestalde, honekin ez dudala esan nahi zuzendaritzak hartutako erabaki guztiekin edo jokabidearekin ados nagoenik, hori beste gai bat da. Era berean hainbat irakasleri ere euskaltegi on batetara joatea gomendatuko nioke. Nahiz eta ikaleok baino gehiago egiten duten (euskeraz hitzegiten dute) ez litzateke gaizki egongo hainbat "arazotxo" konpontzea.
Bukatzeko esan behar dut nire burua ere beste ikasleekin batera multzo berean sartzen dudala eta askotan nazkatu egiten nauela nire buruari begiratu eta egun osoa gazteleraz pasatzen dudala ikusteak. Horregatik ,ahal dudan heinean behintzat, gauzak aldatzen saiatzen ari naiz, gutxinaka eukeraz bizitzen hasi naiz. Suposatzen dut jende askori ez zaizkiola hemen aipatu ditudan gauzak gustatuko, baina hau da nire iritzia, eta mezu honen bidez nahi dudan bakarra zera da, Koldo Mitxelenako ikasleok gure jarrerari begiratzea eta gauzak aldatzen saiatzea. Besteei errua bota ordez bakoitza bere akatsetaz jabetzean eta hauek zuzentzen saiatzean hasiko da hainbestetan aipatzen den euskararen aldeko borroka hori.

Beraz gogoratu: ERDERAZ BERBETAN, EUSKALDUNA BENETAN??
Permalink-a mezu RSS 2006-12-02 @ 17:06
Bidaltzailea: aitziber [Bisitaria]
Guztiz ados txorimalorekin! Piskat sakonduz, galdera hauxe da: zer gertatzen da euskaraz hitz egin nahi dugunean, ze batzuk nahiko genuke gehiago hitz egin, ez al digute besteak erdara inposatzen? Gainera, kexatzeko eskubiderik ere ez dugu askotan, eta euskeraz hitz egiteagatik pelota deitzen dizute.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-04 @ 22:20
Bidaltzailea: Xelebre [Bisitaria] · http://Xelebre
Azkenaldi honetan, hainbeste entzuten dudanean ikasleen eskubideak gora eta behera beti burutazio berbera datorkit, hau da, eskubideak aldarrikatzen dituzte eta gure institutuan inolako trabarik erabili zezaketeen bat ez dute erabiltzen. Koldo Mitxelenak izango ditu gauza asko hobetu beharrekoak baina ezin dena ukatu da euskaraz hitz egiteko ez duela inolako trabarik jartzen, are eta gehiago, nonbait bultzatu eta animatu baldin bada gure eguneroko bizitza euskaraz izan dadin berau da. Orduan zergatik gure institutuko pasabideetan gora eta behera zabiltzanean ematen du Gaztelako edozein institutan zaudela. Hau da egun daukagun egoera tamalgarria.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-05 @ 10:18
Bidaltzailea: anonimoa [Bisitaria]
Euskeraz hitz egitea, niri gutxienez, asko kostatu egiten zait, txikitatik erderaz egon naizelako hizketan. Nire ustez horregaitik hitz egiten da gehiago erdaraz euskaraz baino, gure gurasoek txikitatik erderaz egin digutelako.
Permalink-a mezu RSS 2007-12-12 @ 16:48
Bidaltzailea: lara [Bisitaria] · http://www.fotolog.com/berri_7akbat
ba eztakit zegatik izango dan..baño institutoetan jendeak ez do egiten euskaraz...ni kalian lagun askokin iten dot euskaraz ta arro nau orretaz!!
baño saiatuko naz institutoan egiten... arraro begiratzen badidate ere...


SEGI BORROKAN!!!

HIZKUNTZA AHOAN KONTXOOO!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-02-17 @ 15:03

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

KM blog

KOLDO MITXELENA Institutuko topagunea izan nahi du blog honek, ea lortzen dugun.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

irakaslea

KM

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution