Mezua: TELEBISTA EZBAIAN

2006-05-15

Permalink 11:38:42, Atalak: KM2: DBH  

TELEBISTA EZBAIAN

Zer egiten dugu, etxera iristean, liburuz kargatutako motxila lurrera bota ondoren?
Zapping? Sofing? Biak batera? Nork ez du ikusten telebista?
Eta zer da ikusten duguna? Dena al da zaborra? Manipulatzen al gaituzte?
Menpekotasunik sortzen al du? Hezitzaile ote, ala estereotipoak bultzatzen ditu? Berdintasunez jokatzen al du?
Hementxe daukazu aukera zure iritzia emateko, denon artean eztabaida dezagun.

Erantzunak:

Bidaltzailea: okno [Bisitaria]
Ezer baino lehen esan behar dut niri kate desberdinek jartzen dituzten pelikulak eta ematen dituzten kirol emanaldiak gustatzen zaizkidala.
Baina nire gustorako txutxumutxu saio gehiegi daude (A tu lado). Nire ustez, familia osoak edo lagunek bakarrik daudenean eztabaidatu beharko lukete euren arazoei buruz, eta ez jendaurrean. Are gehiago, famatuak ez diren pertsonek famatuei buruzko informazioa lortzen dute.Ondoren, ezagunak telebistan salatzen dituzte diru kopuru baten truke.
Hala eta guztiz ere, nik onartzen dut audientzia handiko programak direla eta ikusleek atsegin dituztelako daudela programa arrosak. Baina ukaezina da telebista ikusleen zati batek beste saio mota batzuk ikusiz pasa nahi duela arratsaldea (dokumentalak, kirolak edota pelikulak).
Beraz, eskertuko nuke telebista kateetako zuzendariek audientziari gutxiago begiratuko baliote eta ikusle guztien gustoko programak txandakatuko balituzte.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-17 @ 16:24
Bidaltzailea: Bodipo [Bisitaria]
Ni,4.DBH-ko ikasle bat naiz,eta albistegiei buruz nire iritzia eman nahi nuke.Lehenengo aipatu behar da albistegi bakoitzak 3 ordu laurden irauten duela eta egunean 2 edo 4 botatzen dituztela,eta gainera goizean eman dutenaren antzekoa.Egia da albisteak oso garrantzitsuak direla munduan zer gertatzen den jakiteko,baina egunean 2 albistegi ezberdin eta laburragoak botata nahikoa da.
Aipatzeko beste gauza bat da albistegirik ez duen kate bakarra La Sexta berria dela eta gure adineko pertsonen artean audientzia asko lortzen ari da.
Azkenik esan behar da kate bakoitzak bere albistegi propioa duela eta notiziak nahi duten modura ematen dituztela.Nahiz eta iritzi politiko ezberdinak izan ,albistea gertatu den bezala kontatu behar da eta ez zaio ikusleari informazioa ezkutatu behar.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-17 @ 18:47
Bidaltzailea: Jörg Michael [Bisitaria]
Gasteizko 15 urteko ikasle bat naiz eta honako honi erantzuna bilatu nahi diot. Zergatik aguantatu behar ditugu"pertsona famatuen"tontakeriak?, normala iruditzen al zaizue ezer ez egiteagatik pailazo bat ospera bidaltzea? Beste alde batetik zera esan nahi dut: programa kulturalak eta benetan interesa dutenak ordu desegokietan ematen dituztela, audientzia ordu altuenak txutxumutxu saioez beteta daudelako. Nire ustez programa hauek legalitatearen beste aldean egon beharko lirateke. Posiblea da programazioaren arduradunek zera esatea: txutxumutxu programek audientzia asko lortzen dutela , baina ezin gara kexatu jendea lelotuta dabilelaz eta gero guk lelotzen jarraitzen segitu. Egoera honi buelta emango dieten ustearekin agurtzen zaituztet.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-17 @ 21:02
Bidaltzailea: Joxean Tolosa [Bisitaria]
Etb-en Maria Luixak eta Olaizola II-ak bakarrik lan egin dezakete? ETB 1 en jarreraren aurka dagoen euskaldunetariko bat nahiz. Gure telebista ikusi nahi dudan bakoitzean pilota partidu bat ikusi behar dut, 10-etatik 12 etara, 3 kategori dezberdinetatik igaroz; nire ustez ondo dago maila baxuko pilotariak sustatzea, baina programazio guztia honekin betetzea? Gero baita Goenkale maitea dugu, noiz erretiratuko dute aintzinako telesail hau?;zenbat gehiago aguantatu beharko dugu Leonorren azentu faltsu hori? Gainera duela pare bat urte, ETB-k araba osoan Baskoniaren partidu bat emititzen zegoen bitartean, Euskal Herriko beste tokietan GOENKALE emititu zuten. Kriston txorakeria iruditzen zait euskal herriko jende gehienari europako saskibaloirik hoberena kentzea, telesail zaharkitu bat jartzeko. Eta guzti hau zergaitik ote?
Permalink-a mezu RSS 2006-05-21 @ 11:54
Bidaltzailea: Eskupi [Bisitaria]
Nire ustez, egunero telebista jartzerakoan iragarki gehiegi jartzen dituzte. Egoera hau nahiko kezkagarria da botatzen duten kopurua handia delako eta gainera egun osoan etengabe botatzen dituztelako. Beti antzekoak edo errepikatuak jartzen dituzte eta nazkatuta bukatzen duzu. Normalean telebista pelikulak, kirolak eta hainbat programa ikusteko jartzen da eta ez gehienetan bezala botatzen dituzten iragarki eta tontokeri batzuk ikusteko. Horregatik pelikulak gehiago irauten dute eta beranduago bukatzen dira. Jendeak "zapping"a egitera ohituta daudenez, denbora osoa kanal guztietan zer dagoen begiratzen pasatzen dute eta azkenean iragarkien aurrean pasientzia gabe agertzen dira. Eta zergatik jasan behar ditugu hainbeste iragarkiak? Azkenean gizakiarentzat ohitura bat egin da telebista jartzean agertzen diren tontokerietaz eguna pasatzea.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-21 @ 15:59
Bidaltzailea: pijiborro [Bisitaria]
Telebistan,programa asko daude,mota askotakoak, baina niretzat benetan pena ematen dutenak bihotzekoak dira,hau da, prentsa arrosakoak!!!!
Ez zait batere ondo iruditzen jendearen bizitza horrela kritikatzea. Askotan ikusten dugu Jesulin De Ubrique, Belen Esteban edo Duquesa de Alba erreporteroekin ezatabaidatzen bakean usteko.Gainera edukazio falta ikusten dut programa hauetan, Dinio, Aida eta Coto Matamoros elkar iraintzen dira dirua lortu nahian, eta hori ote da umeei erakutsi nahi dieguna? Ez daukate lotsarik hauetako programak aurkezteko!!!!
Goiz osoak pasatzen dituzte gauza hauek botatzen kanal guztietan, alde batetik "por la mañana", bestetik "el programa de ana rosa"...eta arratsaldez "aqui hay tomate", "a tu lado"... Niretzat interesgarriagoak dira beste gauza batzuk serieak bezala.Bukatzeko, bakarrik esatea jendea bakean usteko!!!!
Permalink-a mezu RSS 2006-05-21 @ 19:44
Bidaltzailea: ametsa [Bisitaria]
Erlaxatzeko edo dibertitzeko, telebista pizten dudanean, zer ikusten dut? Txutxumutxuka ari diren pertsonak, bata besteari oihukatzen eta iraintzen. Eta neri zer inporta zaizkit horien arazoak? Nik neureak ditut eta horregatik ez naiz telebistan ateratzen hauek kontatzeko.
“Salsa rosa”, “¿Donde estas corazón?”, “Aquí hay tomate”… eta horrelako telesailak kate guztietan daude, ordu guztietan, telebista pizten dugunei aspertzen. Hala ere, badago jende asko hauek ikusten dituena eta ez dut ulertzen hainbeste audientzia izatea. Gainera, diru pila bat irabazten dute eta askok edozer asmatzeko gai dira horra joateko eta dirua irabazteko. Esate baterako, askok esaten dute ospetsu batekin oheratu direla, eta bestea hori ezeztatzeko, telebistan agertzen da ere. Eta horrela egoten dira egun osoan, platoz plato. Gaur egun umeak ez dute esaten medikuak edo erizainak izango direnik, horren ordez: ama!, ni famatu eta dirudun batekin ezkonduko naiz eta gero telebistan agertuko naiz hau kritikatzera.
Nire ustez programa arrosak gogaikarriak dira eta espero dut egoera hau aldatzea eta telebistak era guztietako programak ipintzea.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-21 @ 20:43
Bidaltzailea: itziar [Bisitaria] · http://nineu
TELEBISTA, ZURE LAGUNA EDO ETSAIA??????


Telebista gustoko duzu? Galdera honen erantzuna erreza da, jende gehienak erantzun berbera izango luke, baina; ba al da ona zuretzat? Galdera honi erantzutea zailagoa egiten zaigu. Egia al da esaten digutena? Hainbat aldarazten digu gaur egun ia etxe guztietan aurkitzen den makina zaratatsu horrek? Denek ez dugu berdin pentsatzen.
Etxeetan hainbeste denbora piztuta dagoen aparailu horrek gauza onak zein txarrak dakarkigu. Denbora-pasatzeko da ematen diogu gehiengo erabilera. Askotan piztu eta lelokeri hutsak ikusten ditugu, baino batzutan ikasteko balio zaizkigu gauzak daude: dokumentalak, teleberriak eta kopuru gutxiago batean telesail batzuk ere.
Ikasi ditugun gauzen oinarrizko jatorria ia egoera gehienetan etxea eta ikastola izaten da. Askok diote telebista ez duela ezer irakasten. Izan behar al dute gauza guztiak ikasteko?
Egia esan telebista gure bizitzako momentu asko lapurtzen dizkigu; lagunekin irteteko, jolasteko, irakurtzeko. Baina batzutan ere jendea elkartzeko balio du.
Beraz, zein da guzti honen ondorioa? Telebista beharrezkoa da gure bizitzetan? Gaur egun badago norbait telebista barik bizi daitekeena? Eztabaidaketa gaien artean zabalduena.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-21 @ 21:10
Bidaltzailea: itziar [Bisitaria] · http://nineu
TELEBISTA, ZURE LAGUNA EDO ETSAIA??????


Telebista gustoko duzu? Galdera honen erantzuna erreza da, jende gehienak erantzun berbera izango luke, baina; ba al da ona zuretzat? Galdera honi erantzutea zailagoa egiten zaigu. Egia al da esaten digutena? Hainbat aldarazten digu gaur egun ia etxe guztietan aurkitzen den makina zaratatsu horrek? Denek ez dugu berdin pentsatzen.
Etxeetan hainbeste denbora piztuta dagoen aparailu horrek gauza onak zein txarrak dakarkigu. Denbora-pasatzeko da ematen diogu gehiengo erabilera. Askotan piztu eta lelokeri hutsak ikusten ditugu, baino batzutan ikasteko balio zaizkigu gauzak daude: dokumentalak, teleberriak eta kopuru gutxiago batean telesail batzuk ere.
Ikasi ditugun gauzen oinarrizko jatorria ia egoera gehienetan etxea eta ikastola izaten da. Askok diote telebista ez duela ezer irakasten. Izan behar al dute gauza guztiak ikasteko?
Egia esan telebista gure bizitzako momentu asko lapurtzen dizkigu; lagunekin irteteko, jolasteko, irakurtzeko. Baina batzutan ere jendea elkartzeko balio du.
Beraz, zein da guzti honen ondorioa? Telebista beharrezkoa da gure bizitzetan? Gaur egun badago norbait telebista barik bizi daitekeena? Eztabaidaketa gaien artean zabalduena.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-21 @ 21:15
Bidaltzailea: tribal [Bisitaria]
Zergatik bi orduko programa bat ikusteko denbora bikoitza eman behar dugu?
Galdera hau askotan egiten diot neuri buruari erantzunik aurkitu gabe. Adibidez, asteburuetan denbora gehiago dago telebista ikusteko eta hainbat filme edo programa jartzen dituzte, eta askotan erdizka utzi behar izaten ditut iragarki kopuru handia dela eta.
Programa on bat ematen dutenean gustoko dut ikustea, baina hau ikusten ematen dudan denboraren erdia iragarkiek hartzen dute. Nik ez dut esaten iragarki batzuk gaizki daudenik, izan ere, batzuk programak berak baino hobeagoak dira. Hala ere, nire ustez gehiegi jartzen dituzte eta honekin ikusten ari zarenaren hari galtzen da.
Hau esanda iragarki kopuruarekin nire desadostasuna adierazi nahi dut, baina honekin ez dut esan nahi iragarki guztien aurka nagoenik.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-21 @ 23:16
Bidaltzailea: Garazi [Bisitaria]
BARBIE-ak ETA KEN-ak AL GARA GUZTIAK?
Kaixo, 15 urteko gazte bat naiz eta noski, edonor bezala, telebistan "zapping" egitea gustatzen zaion horietakoa.
Eskutitz honen bidez adierazi nahi nuke nire erabateko desadoztasuna, telebista saio guztietan agertzen diren pertsonekin. Hain zuzen esan nahi dudana da, telebistan agertzen diren neskak: lirainak, politak eta irribarretsuak agertzen direla. Eta mutilak: gihartsuak, altuak eta ausartak.

Estereotipo horrek, anorexia eta boulimia eragiten du, bai neska eta baita mutilengan. Nire ustetan eta baita besteenetan ere, telebistan agertzen diren neska-mutil hauek, ez dira egun arrunt batean kaletik ikusten dituzun horietakoak. Jende arrunta ez da holakoa, eta seguruenik, kaletik ehunka pertsona daude telebistan lan egiteko gaitasuna dituztenak; agian ez hain lirainak, eta ezta hain politak ere, baina haien kanpoko itsuragatik hainbat zigor jasaten dituztenak.

Ez al da hola? Mesedez, jarri gaitezen errealitateari begira behingoz! Benetako pertsonek kurbak dituzte. Beraz, ez gaitezen gehiago engainatu eta etorkizunean, utz ditzagun lanbide mota desberdin guztiak, pertsona mota guztien esku.

Berdinatsunaren alde.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-22 @ 19:20
Bidaltzailea: Beltz [Bisitaria]
TELEBISTA KUXKUXEROA

Arratsaldero telebista piztean gauza bera aurkitzen dut; programa arrosak. Ez kirol, ez albistegi eta ez serierik, bakarrik problema izugarriak dituzten pertsonak euren esperientziak kontatze: semea etxetik joan da, horrek ez nau maite… Eta zer? Problemak dituen jende asko dago eta ez du telebistara bere penak kontatzera joan beharrik.
Gainera, besteek ez dugu zertan esaten dutena entzun behar, nahikoa dugu gure arazoekin besteenetaz arduratzeko. Orduan zergatik ez katez aldatu? Ba kate guztietan daudelako programa antzekoak!
Nire ustez programa hauek ikusten dituzten pertsonek euren arazoetatik ihes egiteko egiten dute, besteenetan fijatzen. Eta bertara hitz egitera doazenak oso bakarrik sentitzen direlako edo atentzioa deitu nahi dutelako.
Amaitzeko esan beharra daukat niri ez zaizkidala programa hauek gustatzen, bertan agertzen den jendea benetan pena ematen duelako eta euren burua mesprezatzen dutelako.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-22 @ 21:35
Bidaltzailea: Nortasun txuriurdina [Bisitaria]
Arabatar guztiak Piterman al gara?
Hori da nire galdera D. Alaves lehenengo mailan dagoenetik talde txuriurdina ,nire ustez, ez delako izarren ligako partaidetzat hartzen. Denboraldi osoan ez da Alavesaren partidu bat ere ez erretrasmititu.
ETB-ren politika Erreala eta Athletic-i bakarrik minutuak ematea bada ba ,aurrera eta segi !!, horrela egingo dugu Euskal Herri batu bat!
Albistegietan bakarrik euskadiko kostaldeko taldeei buruz hitz egiten dute eta barnealdekoen txanda denean "ateak itxirik entrenatu dute Alaves eta Osasunak" haintzakotzat hartu gabe jokalarien prentsaurrekoak. Osasunari Alavesari Athleticek jokalariak kentzen dizkio, hori dela eta nola nahi duzue bi talde hauek euskaldunak izatea?.
Talde Gasteiztarrarekin berriro, bakagiku % 51-k botere handia ematen diola Dimitri jaunari, baina hori ez da arrazoia Alaves ETB-k talde txiro eta zokoratua bezala tratatzeko.
Batzuen eta besteen artean ez duzue lortuko Deportivo Alavesek dauzkan 81 urteak pikutara bidaltzea.
Ez al da izango ETB-ko txoria Bilbo edo Donostiako kalatxoria?
Alaves ez da Dimitri Piterman , Alaves nortasun txuriurdin bat da.
Beti Alaves nahiz eta ETB-k nahi ez
Permalink-a mezu RSS 2006-05-23 @ 20:09
Bidaltzailea: Jolo [Bisitaria]
EZER EGITEKO EZ DUGUNEAN, ZERGAITIK JOTZEN DUGU TELEBISTARA??

Gaur egun, ohitura bat baino ez da bihurtu, eta ohitura kaskar bat. Telebista pistean,telenobelak, debatezko mahaiak,reality show-ak eta zanbait gauza gutxi batzuk gehiago agertzen dira,gure bizitzan garrantzi eza dutenak.Ala eta guztiz ere, orduak pasatzen ditugu hara begira.
Telebistan,beti,gehiago atsegin ditugun saioak,filmak,programak daude.Eta hauek, gehienetan, ordutegi txar batean botatzen dituzte.Gainera, beti konpetentzia nagusi!Ez zaizu inoiz gertatu,ordu berean,egun berean,bi kate desberdinetan atsegin dituzun bi programa botatzea?Eta agian,aste osoan zehar ezer gehiago ez ikustea? Hori bai amorrua!!Aipatzekoa da,filmetan zehar batez ere, iragarkiak duten garrantzia.Batzuetan Iragarkietan denbora gehiago ematen dute programan zehar baino.Erantzi behar dudan azken atala,kirolari ematen zaion garrantzia da. Batzutan,partidu bera,bi kate desberdinetan dago, ez al dute nahikoa batekin!!
Laburbilduz,esan behar dut, telebistan amurru ematen digun gauza gehiago daudela,atsegin ditugunak baino.Ala eta guztiz ere, eguneko denbora asko pasatzen dugula hari begira.Eta batzuetan, gure bizitzan graantzi gehiago duten gauzak alde batera usten ditugula kutxa huts harengatik.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-23 @ 20:13
Bidaltzailea: imperioso [Bisitaria]
Gaur egungo telebista estereotipoz beteta dagoela guztiok konturatu gara noizbait.Badirudi, telebistan agertzen diren pertsona guztiak, halanola, aurkezleak, aktoreak, berri emaileak,..denak itxura ona izan behar dutela.Hori dela eta, kontu batzuk aipatu nahi nituzke.
Lehenik eta behin, telebistako jendeak gure arreta lortzeko indarra izaten du, telebista gaur egungo objeturik indartsuena baita gure gizartean.Horrek, eredutzat hartzea eta beren jansteko,hitz egiteko modua,... imitatzea ekar ditzake eta horrekin norbanakoaren fustrazioa.
Modu horretan, estereotipo horien eragina arazo bihurtu daiteke gazte askorentzat.Eta telebistako pertsonekin konparatu eta gero bulimia,anorexia edota depresioekin hastea.
Telebistako zuzendariek esango dute hori ez dela beren arazoa dirua sortaraztea baizik.Eta egia bada ere,bulimiaz edota anorexiaz urtero hiltzen diren gazteengan pentsatzea eskatzen diet.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-23 @ 20:52
Bidaltzailea: Gora Euskadi askatuta! [Bisitaria]
KANAL PERTSONAL BAT GAZTEENTZAKO?
Nik salsako programak ez ditut batere gogoko, besteen bizitzan sartzen dira eta ez dira konturatzen mina egin ahal dutela. Gainera, ez nago batere ados hauen ordutegiekin, nahiago nuke goizetan edo gaueko 12tik aurrera jartzea, eta geratzen diren ordu libre hauetan teleserien kapitulu gehiago jartzea, hala nola, C.S.I, Aqui no hay quien viva... eta horrelakoak.
Beste alde batetik, teleserieak ez dauden egunetan, hau da, pelikula bat jartzen dutenean, gustatuko litzaidake gazteentzako pelikula gehiago botatzea, jartzen duten gehienak muermo bat dira eta orokorrean helduentzako. Azkenik, ez ditut gustoko arratsaldero jartzen duten programa motak, nahiko aspergarriak dira eta gazteek zer egin gabe gelditzen gara.
Laburbilduz, nire proposamena gazteentzako kanal bat sortzea da mota askotako teleseriekin, gazteoi gustatzen zaizkigun pelikulekin, musikako programekin...
Nirekin zaudete edo ez? Zuen erantzuna eman
Permalink-a mezu RSS 2006-05-23 @ 21:28
Bidaltzailea: ikusle haserrea [Bisitaria]
Orain etxean guztiz instalatuta daukadala,behin eta berriz damutzen ari naiz joan den egunean erositako 36" telebistaz.Pantaila handia dauka eta soinu aukera desberdinak ere,baina bakarrik baliogarria gertatzen zait kanal guztietan ematen duten pelmada berdina ikusteko:IRAGARKIAK.

Ziur nago nitaz aparte,ikusle asko nire iritzikoak direla.Hau pentsatzeko pisuzko arrazoi bat baino gehiago dagoelako.
Aspergarriak eta bukaezinak diren irudi eta soinua dituzten iragarki hauei esker,bai pelikularen, bai telesaioaren edota lehiaketaren haria mozten dute.Badakit,noizean behin atseden hauek komenigarriak direla ikuslearentzat;baina ez 5 minutu pelikula ikusi eta gero 15 minutu iragarkiak ikusarazi.
Gainera, aipatzeko beharra daukat publizitate mota honek gizarteari min handia egiten diola estereotipoak behin eta berriz erakusten:neska lirana eta alaia,gizona auto zoragarria eskuen artean...Baina hau guzti honek batzuengan eragina dauka.Adibidez,jende anorexiko eta bulimikoengan;baino beno agian zuzendariei ondo datorkie, honi buruzko dokumentalak egiteko, nork daki?

Laburbilduz, hainbeste iragarki bakarrik baliogarriak dira lau poteretsuk poltsikoak gehiago betetzeko,guri pelikula ona izorratzen diguten bitartean gure denbora baliotsua galduz.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-23 @ 22:45
Bidaltzailea: akrata [Bisitaria]
Egia ezanda, nire ustez, telebistan ematen dituzten ia programa guztiak ez dute ezertarako balio. Gainera, lehen baten bat aipatu duen bezala, esteriotipoen kontua oso zabalduta dago...
Albisteen kontuearekin jarraituz, lehen batek esan du ez zaiola iruditzen, hinbeste albiste ateratzea etab.
Beno, nire ustez, futbola-ren denbora (edo bartzelona-Madril) murriztu beharko lukete. Albisteak garrantzitsuak baitira, eta behintzat niri, guzatatzen zait munduan zer gertazten den jakitea( noski, beti buruan izanda, albisteak manipulatuak izaten direla etab.)Eta kirol saioetan, ba hori, beti futbola ateratzen dutela. Adibidez, saskibaloi ia ez dute ezer ateratzen... Izan ere, baskoniak eta bartzelonak FINAL4-era ailegatu zirenean ia ez zuten horretaz ezer hitzegin, ezer ez ezatearren.
Beno ba... beste batean jarraituko dut
AGUR BERO BAT
Permalink-a mezu RSS 2006-05-24 @ 09:09
Bidaltzailea: Gaueder [Bisitaria]
Atzo telebista ikusten nuen bitartean, iragarkietan futbolari ugariak agertzen direla ikusi nuen eta kirolezko programetan arreta jartzen hasi nintzen. Bost programetan begira jarri eta gero berrietako kirolak ikusten hasi nintzen eta konklusio orokor batera ailegatu nintzen. Kirolaz hitzegiterakoan, beti futbolarekin erlazionatzen dugu gaia. Kirolezko arropei eta zapatilei publizitatea egireko futbolariak erabiltzen dira, berrietako kiroletako 10 minutuetatik 6 futbolaz hitzegiten dute, eta berdina gertatzen da kirolezko programetan. Zorionez egoera honek pixkanaka-pixkanaka aldatzen ari da, formula bateko, teniseko eta abarreko pertsonaiak gero eta gehiagotan telebistan agertzen. Baina ez da nahikoa, oraindik futbola oso indartsu dagoelako. Neuk, adibidez, saskibaloia dot gustoko eta telebistan kirol honetaz pixkat gehio hitzegitea gustatuko litzaidake. Zergaitik kirolaz hitzegiterakoan ez dute saskibaloiaz, atletismoz edo igeriketaz hitzegiten? Ez al dira kirolak ba?
Permalink-a mezu RSS 2006-05-24 @ 20:56
Bidaltzailea: Willy (Hijos de Losilla peña kinielistaren fundatzaile) [Bisitaria]
Denok dakigu gaur egun telebistan agertzen diren telesaio gehienak zaborra bat baino ez direla, baina hala ere, egunero telebista ikusten dugu. Gainera, gero eta gehiago. Telebista droga bat dela esango nuke, oso indartsua gainera. Esaidazu beztela, zergatik ume bati telebista ikusi gabe zigortzen dutenean, kristosko haserrea hartzen duen?, edo, zergatik gauean telebista ikusten geratzen garen? eta hurrengo goizean, nekatuak gaude, lo gutxi egin dugulako?

Droga hau ez da hilgarria, baina, denborarekin jendea atontatzen du. Egunero, gutxi gora-behera telebista bi ordu eta erdi ikusten badugu, ordu bat iragarkiak ikusten egoten gara. Iragarkien bidez gure burmuina manipulatzen dute, , erosi hau, erosi bestea, etxe guztietan honelako bat egon behar da, hau ez baduzu erosten...
Argi dago iragarki bat ikusten duten pertsona guztiek ez dutela produktu hori erosiko, baina, ehuneko biak agian bai eta milio askoren ehuneko bia asko da. Ez da arrarua, pertsonai famatuak iragarkiak egiten ikustea, jendeak bere idoloa gauza bat erosten ikusten dutenean, bere idoloa imitatzen dute, beraz, iragarkian aurkezten den produktua erosten dute. Adibide bat ematearren, pertsona arrunt bat, supermerkatuan dagoenean ez dauka argi ze produktua erosi, A edo B. Pertsona horrek, A produktua erosiko du, telebistan produktu hori Puyolek, Rafael Nadalek edo Fernando Alonsok iragartzen dutelako.
Hitz batean, telebista gutxiago ikusi behar dugu eta irakurtzen denbora gehiago eman behar dugu, liburuek ezin dute gure burua manipulatu eta ez dugu hainbeste denbora galduko iragarkiak ikusten.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-24 @ 21:43
Bidaltzailea: CASPER [Bisitaria]
Zenbat aldiz ikusi duzu “Solo en casa”? Zenbat aldiz ireki duzu egunkaria eta ikusi dituzun filmeak ageri dira programazioan? Aski da! Nire ustez beti film berberak botatzen dituzte telebistan eta normalean iragarki asko tartekatuta. “El peliculon”-en adibidez, pelikula berriak agertu beharko lirateke, baina azken asteetan ikusi ditudan pelikulak agertu dira. Gainera, ez dira filmeak bakarrik. Telesaiak ere errepikatuta ematen dituzte, esate baterako “kamera kafe”. Bestalde, iragarki asko ateratzen dituzte. Gainera iragarki hauek, ikusleen arteko kontsumoa handitzen dute eta ez dute beti egia esaten. Bukatzeko eskatuko nieke telebista kateei pelikula berriak ateratzeko, eta iragarki gutxiago jartzeko.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-26 @ 23:29
Bidaltzailea: maxi rodrigez [Bisitaria]
Telebistako progamazioa gaizki banatuta dago,badaude egunak telesai interesgarri asko daudela eta beste egun batzuetan ez dute ezer botatzen. Berdin gertatzen egunean zehar ordu jakin batzuekin,adibidez, gaueko progamazioa, jan osteko programazioa baina askoz hobea da nire iritziz. Astean zehar pelikulak eta telesaiak nahiokoak dira, baina orduan larunbata heltzen daeta ez dute probetzuzko ezer ematen, batez ere gauetan. Eguneko orduei begiratuta,afal osteko telesai,progama eta pelikulak modu batean onak dira,baina eguerdietako programak, aspergarriak eta kalitate gutxikoakdira salbuespen gutxi batzuekin.Badakit gaueko audientzia handiago dela, baina ez legoke gaizkibalantza pixkat berdintzea.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-30 @ 20:50
Bidaltzailea: ni neu! [Bisitaria]
ZEIN OSPETSUREKIN OHERATU ZARA ZU?

Telebista. Zer da telebista? Gai zabala da hitz gutxitan deskribatu ahal izateko. Baditu alde onak eta alde txarrak, gauza guztiak bezala. Hala ere, badago zerbait benetan gogaikatzen nauena, zera da:
Telebista piztu eta..

- “Orain dela pare bat hilabete Diniorekin pasa nuen asteburua eta bere neskalagunak oraindik ez daki ezer..”

Milaka eta milaka ezezagun agertzen dira egunero pantailan, ospetsuren batekin pasa dituzten abentiratxoak kontatzen. Noraino ote dira istorio guzti hauek errealak?
Astelehenean esperientzia kontatu, asteartean mutila doa dena gezurra dela esatera, asteazkenean biak “plato”-an eztabaidan, ostegunean bikotearen lagunak agertzen dira, ostiralean gurasoak... Konturatu gabe, aste osoa daramagu bikote ospetsuaren bizitza pertsonala miatzen.

Gidoilarien imaginario ezak titiek betetzen dute askotan, eta hori erabat nabaritzen da eguneroko programazioetan, horrelako programak jartzen.
Txarrena kobratzen duten diru mordía da, gero eta gehiago ordaintzen zaie holako gauzak kontatzeagatik. Ordainduko ez bagenio? Horrelako espektakulorik ez genuke jasan beharko arratsaldero.
Nor agertuko da bihar esanez, Jesulin de Ubrikerekin oheratu zela atzo? Edo Gran Hermanoko norbaitekin, edo batek daki norekin...

Permalink-a mezu RSS 2006-05-30 @ 21:51
Bidaltzailea: Golden [Bisitaria]
Nonahi entzun ditzazkegu edozein kateetako kexak eta horrek, jadanik, ikusleen desadostasuna erakusten du irekian. Gehien entzun dudan kexa programazioan dagoen originaltasun faltari buruzkoa izan da; “serie guztiak berdinak dira”-esanez.
Azken urte hauetan famili handien edo bizilagun askoren arteko tira-birak modan jarri direla dirudi; “Los Serrano” eta “Aquí no hay quien viva”-rekin hasi ziren eta orain, originaltasun ezaren adibide izan daitezkeen “Mis adorables vecinos” edo “Ana y los siete”-rekin jarraitu dute.
Teleserie hauek barregarriak izanda hasten dira, baina, bigarren denboraldirako gidoian ere aipa daitekeen originaltasun falta nabaria izaten da. Askotan amodio kontu tonto eta gaizkiulertu tontoagoetan oinarritzen dira mamigabeko serie hauek eta kapitulu berria hasi eta minutura nola amaituko den erraz igarri dezakegu.
Hala izanda, hasieran izan zezaketen misterio eta olgura guztiz galtzen dute.
Ondorioz, originaltasun eta beraz, dibertumendu eskasia honen aurka egiteko, lehenik telebista kateek onartu beharko lukete hauen eskaintza pentsatzen duten bezain ona ez dela eta bigarrenik, ikusleok kritikoak eta kontzienteak izan behar gara ikusten ari garenarekin. multinazional hauek gu ez menperatzeko bere azaleko mezu erakargarriekin.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-30 @ 23:09
Bidaltzailea: PoKi [Bisitaria]

Egia esan, nahiko azpertuta nauka telebistaren kontu honek. Beti edukiak egokiak diren gora eta behera, “telebasura” alde batera eta bestera, eta hain larria ez dela uste dut nik.

Gaur egun telebistaren edukiak nahiko eskasak direla esaten dutenekin ados nago, baina ba al dago dokumental eta eztabaidak besterik ikusten ez duen jenderik? Nik ezagutzen dudanik gutxienez ez. Gainera baietz esaten duten sasijakintsu asko egongo dira, “reality show”-ak eta “talk show”-ak ezkutuan ikusten dituzten horietakoak. Era berean, gai jakin bati buruz interes handia dutenek aukera ugari dituzte: interneten bilatu hain gutoko duten arloa, liburu edo aldizkari espezializatuak kontsultatu… eskaintza ez da eskasa.

Beste batzuek telebistako zuzendari eta arduranek audientziei besterik ez dietela begiratzen esango dute, harrituko balira bezala, kexuka, baina aurrekoan bezala, guztiok egiten dugun gauza da hau: norberak bere zilborrera begiratu, esku artean ahalik eta diru gehien bildu ahal izateko.

Beraz, telebista entretenitzeko dela uste dut, gehiegi ez garela larritu behar dokumentalak bezalako telesairik ez egotean eta are gutxiago hauek audientzia lortzeko eginak badaude.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-31 @ 18:00
Bidaltzailea: aitor [Bisitaria]
Lehenengo zoriontzet dut kateari oso ona eta dibertigarria delako, bestetik esan nahi nuke "The Simpsons" telesaioa asko gustatzen zaidala, hala ere ematen du beti berdina ikusten hari garela, kapitulo bera hamar aldiz gutxienez ikustea nahikoa da, ez? berriak egin beharko lituzkete, bestela beste telesaio berri bat jarri beharko lukete, "Futurama" adibidez, baina ikusle asko galduko lituzke kateak, zeren Homer oso maitatua da mundu guztien artean.
Beraz esan nahi dudana hau da da, aspertuta gaudela esaldi berberak eta grazia berak mila aldiz ikusteaz; espero dut artikulu hau irakurtzen dutenek beraien iritsia idaztea, katea mugiarazteko.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-31 @ 18:50
Bidaltzailea: ni ez naiz Beñat!! (gora Kai Hansen!) [Bisitaria]
Sofan etzanda egoteko gogoa joaten zait telebistan dauden programetan pentsatzen dudanean. Izan ere, aspalditik ezagutzen ez dudan arren, azken urteotan gure bizitzako telebista asko europeatu da, baita zabor bihurtu ere. Aparatua pizten duzunean etxe batean liskarretan dabiltzan ergel batzuekin egiten duzu topo, edo famatu baten bizitzaz eztabaidatzen duten inozo batzuekin.
Nire ustez “Gran Hermano”, “Operacion Triunfo”, “A Tu Lado” eta horrelako PROGRAMA-ZABORREKIN gehiegi pasatzen dira, eta telebista hitza, horiek guztiak izendatzeko erabiliko da martxa honetan. Baina txarrena da, programa horiek direla audientzia gehien ematen dutenak, denek ikusten ez dituztela esaten duten arren.
Pelikulak jartzen ere ez dira oso fin ibiltzen, bakoitza ehundaka aldiz errepikatzen dute eta; horretaz aparte filmak ikusteko gura desagertu egiten da iragarki mordoa dela eta.
Nolanahi ere gauza onak ere baditu, teleberriak esate batzerako, horien bidez munduko egoeraz jabetzen baitzara. Hala ere Euskal Herriaren aurkako kontu gehiegi esaten dituzte bertan.
Amaitzeko esan nahi dut, gauden mendean telebistarik gabe bizitzea ia ezinezkoa den arren, telezaborra ikusi gabe dibertitzeko milaka forma gehiago daudela. Dena dela oso zaila da “mando a distantzia” gainetik kentzea.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-31 @ 23:07
Bidaltzailea: pepu [Bisitaria]
Zergatik gehien gustatzen zaizkidan saioak ordu desegokian jartzen dituzte?
Ze goxoak diren Buenafuenteren monologoak eta ze barregarriak Argiñanoren janariak.
Gustoko dut humorea eta baita sukaldaritza ere, baina noiz botatzen dituzte gustoko ditudan saioak? Hain zuzen ere egun osoa ematen dut ikasten eta etxera bazkaltzera ailegatzen naizenean Argiñanoren programa pasatu da, eta zer ikusten dut orain? Bakarrik albisteak daude, eta Hilario Pino eta Matías Pratsen artean aukeratu behar dut. A ze panorama!!!
Arratsaldean kirola egitera noa eta gero gauean iristen naiz oso nekatuta, eta Buenafuenteren humorea gustoko izango nuke, baina ez, hamabi t''erdietan hasten da. Ni goiz jaiki behar naiz, beraz, ezin dut ikusi eta eguna pasatzen dut nire telebistako saio gustokoenak ikusi gabe.
Permalink-a mezu RSS 2006-06-01 @ 19:33
Bidaltzailea: txufy [Bisitaria]
Telebistan, albiztegiko kirol saioa hasten denean, haserre bizian jartzen naiz. Kirol tarte hau, futbol tartea deitu beharko litzateke, futbolaren inguruko albisterik bakarrik agertzen direlako. Futbola ote da munduko kirol bakarra? Ez dut uste.
Egunero gauza berdina agertzen da kirol sailean, futbola, futbola eta futbola. Nazkatuta nago, telebistan futbolaz hitz egiteaz bakarrik. Egia da kirol honek jarraitzaile asko dituela leku guztietan, baina jende askori ez zaigu gustatzen, baina dirudienez ez gaituzte kontuan hartzen. Urteak pasa ahala, kirol desberdin asko asmatzen dira, baina gehiago egon arren futbola bakarrik agertzen da, eta askotan hiru egun gai berdinari buruz hitz egiten dute kirol honen inguruan.
Laburtuz, futbolaz nazkatuta dauden pertsona asko daude, munduko kirol bakarra dela dirudielako.
Permalink-a mezu RSS 2006-06-04 @ 21:29
Bidaltzailea: Euskarako irakasle aspergarria [Bisitaria]
“Te lo dije u no te lo dije”, “no me calientes la cabeza”
Zenbat aldiz entzun ditugu esaldi hauek, balio du ia!
oraindik zer telesailez hitz egiten hari naizen ez dakizuenontzat “Los Serrano” delakoa da.

Nik dudan kexa hau da, beti berdin, zenbat aldiz ikusi dugu “Fiti” eta “Santi” Diegori burua berotzen.
Normalean seriea eta jendea, hau da, audientzia mantentzeko neska edo mutil guapoak sartzen dituzte.

Gainera argumentua erraz antzeman daiteke, gauza bat ondo doanean, adibidez Diego eta Lucía
ondo eramaten direnean beti dago arazoren bat eta hau bukatutakoan berriro hasi eta bueltak eta bueltak ematen diote gai berberei.

Hala ere ez da dena txarrerako, baditu bere gauza inak, adibidez, repartoan aktore oso onak daude adibidez Antonio Resines (Diego), Jesús Bonilla (Santi) edo Antonio Molero (fiti). Beraien interpretazioak oso onak dira eta erraz barrez hasten zara beraiekin.

Azkenik esateko gidoilariei, gidoia egiten dutenei pixka bat gehiago esmeratzeko bestela audientzia galduko dutelakoan nago.
Permalink-a mezu RSS 2006-06-05 @ 00:51
Bidaltzailea: saskizalea [Bisitaria]
Ni D.B.H.-ko 4.mailako ikasle bat naiz eta telebistako prentsa arrosari buruz nire iritzia eman nahi dizuet.

Prentsa arrosaren helburua ez da informatzea bezte prentsa moduak bezala. Prentsa arrosa pertsona famatuen bizitzetan sartzeko egiten dute.

Hori argitzeko bakarrik ikusi beharra daukagu famatu batzuei galderak egiterakoan nola jartzen diren. Badakit batzuetan asko pasatzen direla famatu horiek eta kazetariak minduta bukatzen dutela, baina esaten badiete gauza batzuk ez galdetzeko, zergatik galdetzen diete? Ia kasu guztietan kasetariek bilatzen dituzte gatazkak, gero famatu horietatik gaizki hitz egiteko prentsa arrosa programa guztietan eta momentu batzuetan famatuak izateko.
Famosilio batzuk daude benetazko famatuen bizitzetan zartzen direnak eta gero telebistara joaten direnak dena kontatzera. Egia esanda famosilio horiek besteen bizitzetaz bizi dira. Egia da famatu batzuek bere bizitza kontatzen dutela iniongo arazorik gabe, baina kontatzen ez dutena zergatik jakin behar dute?

Ondorioz prentsa arrosa egiten duten kasetariek pixkat hobetuko behar luketen bakarrik nahi dutenei galdetuz eta ez galdera mota horiek eginez gendea azerratzeko eta mintzeko.

Hitz batean nire ustez kasetari batzuk plasta batzuk dira eta famatuak mintzen dituzte. Pertsona hoiei ez zieten Utzi beharko kasetari lanak egiten eta gutxienez titulua kendubehar lieten.

Espero dut egoera hauek aldatzea edo ta ekiditzea.


Permalink-a mezu RSS 2006-06-05 @ 20:16
Bidaltzailea: peke [Bisitaria]
Zer ikusi behar dugu gaur, filma edo iragarkiak???
Nire iritziz telebistan iragarki geihegi ematen dituzte. Gogaikarria iruditzen zait, egun batzuetan bi ordu irauten duen pelikula bat ikusteko hiru ordu ematea telebista aurrean iragarkiak direla eta. Zalantzarik ez dago iragarki gutxiago jarri behar dituztela eta pelikula on geihago. Gainera iragarkiak pertsonak kontsumismoaren menpe egotearen errudunak direla pentsatzen dut. Ondorioz, nik uste dut iragarki gutxiago egongo balira kontsumismoa gutxitzeaz aparte guztiok erosoago ikusiko genukeela telebista. Amaitzeko, bizpahiru iragarki jartzearekin nahikoa dela argi utzi nahi dut.
Permalink-a mezu RSS 2006-06-05 @ 21:34
Bidaltzailea: Chewbacca [Bisitaria]
Herri bateko , 15 urteko mutikoa naiz eta nire iritzia emango dut telebistako iragarkiei buruz . Nire ustez mundu guztiari ez zaizkiola iragarki luzeak gustatzen , hala ere nahiz eta iragarki interesgarriak egon , Luzeegiak dira ! Pelikula bat ikusten ari zarenean eta bost minutu geratzen direnean … IRAGARKIAK ! Eta honela ordu erdi gehiago egon behar zara telebistaren aurrean . Iragarkiak , gainera gu maneiatzeko erabiltzen dituzte , adibidez emakumeentzako kosmetiko eta kremak ( inkontzienteki esaten digute estereotipoak eratzen , esateko emakume guztiak argalak eta makillatuak egon behar direla )edo gizonentzako Axe ( gizonak erakargarriak izan behar direlako )eta abar . Ez dudana ulertzen da zergatik ez dituzten aldatzen iragarkien denbora eta pelikularen erdian jarri ordez , hasi baino lehen ematea iragarki guztiak , ondoren pelikula etenik gabe ikusteko . Honela guztiak kontent aterako ginateke . Besterik gabe : Agur
Permalink-a mezu RSS 2006-06-05 @ 21:58
Bidaltzailea: Adrian [Bisitaria]
Nazkatuta nago beti filma berbera ikusteaz. Telebista pistu eta gustoko ez dudan filma ikusteaz, gainera, lau hilabetera errepikatzen dute. Horretaz gain iragarkiak jasateaz. Behin eta berriro beti berdina da, inoiz ez da aldatzen. Zergatik jartzen dituzte pelikula txarrak?
Pelikulak ematen dituzte egun batean eta gero denbora batera errepikatzen dituzte. Pelikula ona bada, berriro ikustean aspergarria egiten da eta txarra bada, telebista hitzaltzen ez baduzu, bestearekin baino askos gehiago aspertuko zara. Gainera iragarkiak daudenean luzeagoa eta ikustezina egiten da. Esate baterako "Regreso al futuro" pelikula, telebistan, askotan eman dute.
Nire ustez, telebistakoek, pelikula onak programatu beharko lituzkete herrialde guztiko jendeak telebista publikoa ordaintzen dugulako. Eta txarrak baldin badira, ez errepikatu gutxienez. Gainera, iragarkiek askoz gutxiago iraun beharko lukete. Orduan, horrela egingo balute, audientzia eta diru gehiago irabaziko lukete telebistakoek.
Permalink-a mezu RSS 2006-06-06 @ 08:28
Bidaltzailea: h2so4 [Bisitaria]
Telebista piztu bezain pronto, pantaila kolore arrosaz jartzen da.
"Teknikariari deitu behar genioke!" oihukatzen diot nere amari, ondoko
gelan dagoela. Baina segundo batzuk pasa ondoren, pantaila ez dagoela
hondatuta baizik eta prentsa arrosako beste programa gogaikarria dela
ikusten dut. Kateaz aldatzean estilo bereko beste programa bat dagoela
jakin ondoren, beste kate batera pasa, eta horrela kate gustietatik pasa
arte. Denak aspergarriak dena gauza berdinez hitz egiten, pertsona ospetsu
baten bizitzaz. "Baina ze demontre?" Niri ze inporta zaizkit besteen
arazoak. Nik nire buruari eutsi behar diot aurre eramateko eta famatuak
programa batera joaten dira beraien penaz hitz eitera, eta gainera a
zelako dirutza irabazten dute.

Prentsa arrosa modan dagoela esaten dute, normal, etxera heltzen
gara eskolatik marrazki bizidunak eta programa interegarriak ikustekotan
eta prentsa arrosaren programak daude, eta eserlekutik ez mugitzeko hor
gelditzen gara, edozer ikusten... Hori da benetako errealitatea, eta
zergatia prentsa arrosaren ikusle kopuru hain altua.

Hori dela eta uste dut nik eta nire adin berekoak eskolatik
ateratzeko orduetan beste programazio bat jartzea, horrela ikusiko zen
prentsa eta programa arrosaren benetako ikusle kopurua...
Permalink-a mezu RSS 2006-06-06 @ 13:27
Bidaltzailea: Radio Malibu [Bisitaria]
Nik uste dut, ikusle askok telebista denborapasa bezala erabiltzen dutela:
-Ez daukat ezer ez egiteko...ea zer dagoen telebistan begiratuko dut.
Hau da jende askok egiten dutena. Beste batzuk aldiz, gizartean gertatzen diren alderdietaz gehieago jakiteko pizten dute telbista.
Egoera hau aprobetzatzen dute adibidez 5.kateko nagusiek. Haien programazioa marujeoak kontatzen oinarritzen da. Goizean altzatzean AR programa dago, hau bukatzerakoan albistegi labur bat sartzen dute, hau bukatzerakoan “Aquí hay tomate” programa sartzen dute, honen ondoren “A tu lado”. Gaueko bederatziretan 2. albistegia emititu eta serie zatar batek segitzen dio, hau gutxi balitz eguna bukatzeko “TNT” programa ere jasan behar dute batzuek. Nire ustez ez dago inor programazio hau normala ikusten duenik, hala ere, kate honek audientzia izugarria dauka. Momentu hoietan non daude 2.kateko dokumentalak ikusten dituzten ikusleak?
Honengatik deialde bat egiten diet 5. kateko arduradunei, programazioa interesgararriago bat egin dezaten.
Permalink-a mezu RSS 2006-06-06 @ 17:26
Bidaltzailea: ibrahim [Bisitaria]
Ni, DBH4-ko ikaslea izanik, lehendik eta behin, telebistaren jarraitzaile ez naizela aitortu beharko nuke. Hala ere, institutoaren bueltan berriak ikustea gustoko dut.
Antena3-eko teleberritik hasita, ETB2-ko teleberritik pasatuz, kate guztietako informatiboei erreparatzen diet. Telebista kate bakoitzaren iritsi politikoaren arabera aldatzen dituzte berri bakoitza eta harrigarria iruditzen bazait ere, berri berdinak dira!!!!
Sinistezina iruditzen zait gertaera bat hain manipulatua egon daitekeenik baina hala da; eta txarrena da, seguruenik, kate batean ere ez, ez dutela kontatuko benetan gertatutakoa.
Gainera, nik uste dut, guzti honen ondorioz, telebistek gure partez pentsatzea lortuko dutela guzti hau ez bada aldatzen.
Permalink-a mezu RSS 2006-06-07 @ 00:35
Bidaltzailea: turutas [Bisitaria]
Beti berdin!! Egunero telebista pizterakoan, betiko saio aspergarriak nire begietatik sartzerakoan, automatikoki telebista aldatu edo itzaltzen dut.

Arratsaldean telebistan ikus daitezken saio bakarrak txutxumutxuak eta lehiaketa zentzugabeak dira, benetan aspergarriak direnak. Guri zer inporta zaigu besteen bizitzak, norekin ezkondu diren edo norekin egon diren. Gainera lehiaketak okerragoak dira, zeren egunero beti berdinak dira eta ez dute emoziorik. Edo esango didazu 24 kaxa irekitzea emozio handia daukala?
Permalink-a mezu RSS 2006-06-08 @ 17:57
Bidaltzailea: m.i.c.b [Bisitaria]
ITSUSIOK ERE BIHOTZA DAUKAGU!!

Nazkatuta nago telebista piztu eta gorputz politak eta aurpegi perfektuak ikusteaz. Hau da, telesaio baten aurkezlea perfektua izan berrietako aurkezleak ere izateko perfektua izan behar da. Agian inor ez da horretaz konturatzen guztioi, ni barne, gustatzen zaigulako gorputz ederrak ikustea baina hala ere hain perfektuak ez garenen pertsonengan pentsatu beharko lukete. Nire ustez, anorexia eta bulimia duten pertsona kopuruaren gorakada telebistagatik izan da. Ez da erraza gaixotasun hauek sendatzea beti zu baino argalagoak diren pertsonak ikusten badituzu. Gorputz perfektuak hain ugariak ez direla erakutsi beharko lukete telebistan. Esate baterako telebistan modu guztietako gorputzank eta aurpegiak agertu beharko lirateke argalak,lodiak,altuak,baxuak,politak,itsusiak...era guztietakoak!!!
Permalink-a mezu RSS 2006-06-10 @ 13:00
Bidaltzailea: kirolzale amorratua [Bisitaria]
BA AL DAGO BIZITZARIK FUTBOLA ETA SASKIBALOIAZ KANPO??

Aspertuta nago beti telebista piztu bezain pronto, eguneroko kirolak agertzea. Esate baterako; futbola,saskibaloia,eskupilota... Zenbat aldiz ikusi ditugu telebistan horietako partiduak?? Kontuan hartu gabe beste kirol batzuek garrantzi gutxiago dauzkatenak ere existitzen direla.Galdera hori erantzutean,aldi askotan ikusi ditugula esan beharko genuke eta gainera,askotan errepikatuta agertzen dira. Horrekin lortuko dute jendea gero eta gutxiago telebista ikustea. Baina horietaz aparte, atletismoari buruz zerbait ateratzen denean, krossak ala saltoak agertzen dira soilik kiroletako programazioaren aurrean. Kontuan hartu gabe jaurtiketak eta bestelakoak badaudela. Jarraitzeko, pertsona horiengan diskriminazioa sentitzea lortzen dutelarik. Ez dudana ulertzen zera da: jokalari batek bi ostikada baloiari jotzeagatik hainbeste diru irabaztea eta beste horiek berriz, esfortzu gehiago egin beharrez, ez dute ezta 1/4 bat ere ez irabazten, profesionalak direla kontuan hartuta. Gainera azken hauek harroagoak daude beraien eginagatik nahiz eta diru gutxiago irabazi. Telebistan fama handienetako kirolak agertzen dira kontuan hartu gabe beste kirol batzuk existitzen direla!!
Permalink-a mezu RSS 2006-06-10 @ 13:15
Bidaltzailea: Jok [Bisitaria]
Zergatik rz du inork ikusten "Gran Hermano" eta izugarrizko audientzia dauka?
Gaur egungo gizartea oso faltsua da, onkesta bat egingo bagenu, zihur naiz, %90-rra tipo horietako programak ez dituztela ikusten esango luketela, baina horietako erdia baino gehiago ikusten dituzte, bestela begiratu audientziei. Badirudi gaizki ikusita dagoela jendea tipo horietako really-tiak ikustea, zargatik ote?
Nik uste dut hipokresia handia dagoela arlo honen inguruan, telesai hauek ikustea "pijo"-tzat hartzen da eta jende gehiena nahiz eta ikusi ez dute nahi pijotzat tratatzea.
Permalink-a mezu RSS 2006-06-11 @ 21:02
Bidaltzailea: m.c.e.t.c. [Bisitaria]
Nik 4 mailako ikasle bat naiz eta telesbistan agertzen den programazioari bururus eta iragarkiei burus hitzegin nahi nuke.
Lehendabiziko keza prentsa arroseko programak dira goiz osoan ikus ditzaskezun programa bakarrak direla esan nahi nuke eta beste alde batetik iragarki asko jartzen dituztela.1 eta erdi irauten duen pelicula bat 3 ordu irautera iritzi daiteke iragarkiekin.
Orokorrean telebista goizean ikustea nahi baduzu eta prentsa arrosa ez den telesaio bat ikusi nahi baduzu jai daukazu!
Permalink-a mezu RSS 2006-06-12 @ 08:39
Bidaltzailea: Mikel Izaga Olalde [Bisitaria]
Grrr "eitb txuri eta gorria...".San Mamesen elkartzen diren zaleek,eitb-ko jarrera ikusita, beraien taldeko doinu edo kanta aldatu behar izango dute.Are gehiago San Mamesen atletiken ezkutua eitb-rengatik aldatu behar izango du laister, euskal telebistaren jarrera ezin hobea dela eta.Ematen duenez telebista honetako antenak nahiko bereziak omen dira atletiki buruzko informazioa, espionajekoa izan daitekelako.
Beste aldetik jakin nahiko nuke zergatik,Josu Loroñok teleberrian ez duen trajea atletiken kamisetagatik aldatzen, bere pasioa azalduz denon aurrean, ez zaiolako batere igertzen.
Ideia hauek plazaratzearen arrazoia eitb-rekin dudan kexa adieraztea da.Astean zehar, astelehenetik ostiraleraino, eitb-ek ez du atletiki buruz baino hitz egiten eta beste talde euskalduneiburuz ezer gutxi. Hau pentsaa ezina denean, guztiak kategoria edo maila berean baldin badaude:Erreala, Osasuna eta azken momenturarte Alavesa.
Ni Alavesen jarraitzaile eta abonatu modura esan nahi dudana da, urte guztian zehar, "euskaldunen" telebistak Piterman gora eta behera izan du Alavesa futbolarekin zerikusia duten egoeretaz urrunduz. Horretarako nahikoa da larunbat gaua iristea Atletiken partiduak ikusteko, 15 egunero San Mamesen futbol zelaia ikusiz.
Gainera, aurtengo denboraldian eitb-ek Alavesen azken partidua eman du soilik,ligako garrantzi handienetarikoa zelarik. Anekdota modura esan nahi dudana da, eitb-ko kamarak Mendizorrotzan ikustean, ezagutzea kostatu egin zitzaidala eta imaginatzen hari nintzela pentsatzera iritsi nintzen.
Mikel Izaga Olalde Alaveseko 7902. bazkidea.
Permalink-a mezu RSS 2006-06-12 @ 22:50
Bidaltzailea: pocahontas [Bisitaria]
Gaur egun telebista indarkeria, irainak eta sexua neurririk gabe azaltzen den erakusleiho handiena da, baina horretaz gu gara errudun, telebistak kuntzumitzaileok nahi duguna ematen digu, edozein ordutan, nahiz eta umeak telebista ikusten duten orduak diren. Lehen telebista umeetako programa honak zeuzkan, “campeones” delakorik, edota “El chavo del ocho” barre egitekoak edo “barrio sesamo” ikasteko.

Umeak indarkeriaz hezitzen hari gara, eta hori gero eta gehiago nabarmentzen da, kaleetan gero eta biolentzia gehiago dago.

Gero beste kexka handi bat hauxe da: zergatik irabazten dute diru mordoa, “ospetsu” batekin eskua emateagatik? Izugarrizkoa da, badirudi ospea gaixotasun bat bezala dela, famatu batek pertsona arrunt bat ikutzen badu, pertsona horrek telebistako programa guztietan agertuko da beste bost putre bere bizitzari buruzko galdeketa egiten duten bitartean, bai, esan dut putre ez daukate beste izenik besteengan bizi bai dira, eta zehozer asmatu behar badute dirua irabasteko, zihur egon asmatuko dutela.

Pena bat da baina horrela da, telebistak burmuina xurgatzen gaitu eta azkenean berak nahi duena pentsatzen dugu.
Permalink-a mezu RSS 2006-06-14 @ 17:01
Bidaltzailea: ferminita [Bisitaria] · http://motolog www forfight
pos ez da au billatzen nuna...zergatio ez deu neskan futboleko diskriminaziotaz itziten zeatio, neskai ez diete ezer ordaintzen mutillakin konparatuz!!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-02-14 @ 18:21

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

KM blog

KOLDO MITXELENA Institutuko topagunea izan nahi du blog honek, ea lortzen dugun.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

irakaslea

KM

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution