Zer egiten dugu, etxera iristean, liburuz kargatutako motxila lurrera bota ondoren?
Zapping? Sofing? Biak batera? Nork ez du ikusten telebista?
Eta zer da ikusten duguna? Dena al da zaborra? Manipulatzen al gaituzte?
Menpekotasunik sortzen al du? Hezitzaile ote, ala estereotipoak bultzatzen ditu? Berdintasunez jokatzen al du?
Hementxe daukazu aukera zure iritzia emateko, denon artean eztabaida dezagun.
KOLDO MITXELENA Institutuko topagunea izan nahi du blog honek, ea lortzen dugun.