Artxiboak: 2006

2006-07-06

Permalink 13:52:25, Atalak: euskaraz mesedez  

Euskara bihotzean, erdara ahoan

Zein da gure eguneroko errealitatea gure institutuan? Ba oso erraza da jakitea zein den gure egunerokoa, hau da, euskara erabiltzen dugu soil-soilik gelan gaudenean eta hortik kanpo oso zaila egiten zaigu entzutea hitz bakar bat euskaraz bederen gure ikasleen ahotan. Zer dela eta gertatzen da hau gurean? Seguruenik arrazoi bat baino gehiago egongo dira gauzak honela suertatzeko baina ikasleen iritziak jakin nahi nituzke eta gure arteko eztabaida sortu hainbesteko garrantzia duen gai honen inguruan. Anima zaitezte!

----------

2006-05-15

Permalink 11:38:42, Atalak: KM2: DBH  

TELEBISTA EZBAIAN

Zer egiten dugu, etxera iristean, liburuz kargatutako motxila lurrera bota ondoren?
Zapping? Sofing? Biak batera? Nork ez du ikusten telebista?
Eta zer da ikusten duguna? Dena al da zaborra? Manipulatzen al gaituzte?
Menpekotasunik sortzen al du? Hezitzaile ote, ala estereotipoak bultzatzen ditu? Berdintasunez jokatzen al du?
Hementxe daukazu aukera zure iritzia emateko, denon artean eztabaida dezagun.

----------

2006-02-17

Permalink 17:12:30, Atalak: KM  

CRASH filmea ikusteko gomendioa

CRASH izeneko filmea: IKUSI !
Nik proposamen bat egin nahi dizuet: CRASH izeneko filma ikustera joan zaitezte: filme desberdina ikusiko duzue, pentsaraziko dizue eta ondo pasatuko duzue, sorpresa bat baino gehiago izango duzue eta... Ea zer diozuen ... Zuen iritzien zain nago

----------

KM blog

KOLDO MITXELENA Institutuko topagunea izan nahi du blog honek, ea lortzen dugun.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

irakaslea

KM

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution