Mezua: TOPAKETA ARRAKASTATSUA

TOPAKETA ARRAKASTATSUA

2007-05-05


Halakoxea izan da "Andoain Musika Topaketa" Santa Krutz egunean: arrakastatsua... eta emozio haundikoa.
Eguraldia gora behera, aterunea izan da arratsaldez eta gauzak aurrikusi bezala gauzatu dira: talde ezberdinek ibilbide ezberdinak eginez, Zumea plazan egin dute topo eta handik, Zumea eta Kale Nagusitik barena, Basteroraino joan dira kalejiran eta "Santa Krutz" martxa joaz.
Aste eguna izatea, batetik eta, bestetik, festa egitaraua dagoeneko bukatua izateak, agian, eragin du jendea biltzeko garaian. Baina aurtengo erronka, batez ere, musikoak biltzea izan da eta helburua ondo bete da halafede: 100 musiko inguru izan dira Joxemari Oiartzabalen zuzendaritzapean bildu direnak.
Azpimarragarriena agian: den-denek bukatu dutela pozik eta hurrengoa noiz egingo desiratzen.


Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)