Mezua: ANDOAIN MUSIKA TOPAKETA (1)

ANDOAIN MUSIKA TOPAKETA (1)

2007-03-22
Santakrutz festetan musika egiteko aukerarik gabe geratzeko arriskua ikusten genuela eta, aurten "Andoain Musika Topaketa" antolatu dugu lehen aldiz Joxemari Oihartzabal Beloki andoaindar musiko, konposatzaile eta irakaslearen zuzendaritzapean.

Gonbidatuta daude ekimen honetara nahi duten musikari guztiak.

Ekitaldia maiatzaren 3an izango da, arratsaldeko 7tan, Zumea plazatik abiatu eta Basteroraino kalejira egingo delarik.

Kalejira, "Goiburu" (Pepe Andoain) eta "Larramendi" (Eulogio Saldias) pieza ezagunekin burutuko da, tartean hiru geldialdi egingo direlarik "Santa Krutz Martxa" (E. Saldias) jotzeko.

Edozein adin eta instrumentutako musikoak gonbidatzeaz gain, Andoaingo elkarteetako danborraden ordezkariek ere jardungo dute egun horretan, musikaren inguruko festa erraldoia antolatu nahi delarik... Ondo ateratzen bada, izan dadila urte askotarako... Eta baita beste zenbait okasiotarako ere.

Entsaioak martxoaren 30 eta apirilaren 27an egingo dira, arratsaldeko 7,30-8,30tara Andoaingo BASTERO kulturguneko ekitaldi aretoan.

Musikak mugarik ez duen bezala, ez diogu ekimen honi ere mugarik jarri nahi:

GONBIDATUTA ZAUDE!!!!


Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)