Etxean erabiltzen dugun hizkuntza eredua egokia al da? Etxean egiten dugun euskara eta ikastolakoa ezberdina izanik gure seme-alabekin hitz egitea onerako edo txarrerako izango da? Nire bikoteak euskaraz ez jakitean zein izan behar du etxeko hizkuntza? Nahikoa al da eskolan ikasitakoa hizkuntza baten transmisioa ziurtatzeko?
Holako eta bestelako galderak guztion ahotan izan ditugula jakinda, datozen lerrotan horrelako galderei emandako erantzun batzuk aurkituko dituzue, egoera horietan ziurtasun handixeagoz jarduteko aholku batzuk.
Datorrena, Xabier Elorzak eta Alex Mungia idatzitako eta Buruntzaldeko udalak 2006ko otsailan argitaraturiko "EUSKARA ERE EMAN, ZEUK DUZU GILTZA" liburuaren laburpentxo bat da.
Haurraren garapena eta hizkuntza
Bizitzan erabakigarriak dira umearen lehendabiziko sei edo zazpi urteak. Haurra hazi eta hezi egiten da jolasaren bitartez. Hizkuntza, erabileraren erabileraz, berez osatzen da giza taldetan. Jolasean eta kantuan ari den bitartean, ohartu gabe ikasiko du umeak.
Familiaren eta eskolaren egitekoa
Familia da euskara ikasteko modurik errazena, merkeena eta eraginkorrena. Horrek huts egiten duenean eskolak bete behar du egiteko hori, baina eskola ez da nahikoa bera bakarrik hizkuntza baten transmisioa ziurtatzeko. Eskolaren zeregin nagusia ezagutzan sakontzea da, baina eskolan ikasitakoa beste esparru batzuetan erabili egin behar da.
Helburu nagusia da umearen inguruan ahalik eta euskal girorik aberatsena eta ugariena eskaintzea berak egingo dituen eskolaz kanpoko jardueretan , edo lagunekin eta ingurukoekin izango dituen harremanetan, edo telebista, pelikulak, antzerkiak eta bestelakoak ikustean…
GURASO EUSKALDUNAK ZER?
Gainerako guraso euskaldunekin euskaraz egin eta, bereziki, gutxiago dakitenei euskaraz aritzeko aukera eman.
ETA BIKOTE MISTOETAN NOLA?
ETA BIKOTE MISTOETAN NOLA?
Irizpide orokorra: guraso euskaldunak erabil dezala euskara etxean seme-alabekin.
Ezingo dugu ahaztu bi hizkuntzen egoera ez dela simetrikoa eta, beraz, haurra benetan elebiduna izan dadin, ahalegin handiagoa egin beharko dugula haurrak, familiaz gain, euskara erabiltzeko esparru gehiago izan ditzan: eskolaz kanpoko jardunean, lagunartean…
Ez daude Erantzunak mezu honetan...