2008-05-12

Permalink 14:35:41, Atalak: Nire artikuluak  

GURASOAK ETA EUSKARA

Etxean erabiltzen dugun hizkuntza eredua egokia al da? Etxean egiten dugun euskara eta ikastolakoa ezberdina izanik gure seme-alabekin hitz egitea onerako edo txarrerako izango da? Nire bikoteak euskaraz ez jakitean zein izan behar du etxeko hizkuntza? Nahikoa al da eskolan ikasitakoa hizkuntza baten transmisioa ziurtatzeko?

Holako eta bestelako galderak guztion ahotan izan ditugula jakinda, datozen lerrotan horrelako galderei emandako erantzun batzuk aurkituko dituzue, egoera horietan ziurtasun handixeagoz jarduteko aholku batzuk.

Datorrena, Xabier Elorzak eta Alex Mungia idatzitako eta Buruntzaldeko udalak 2006ko otsailan argitaraturiko "EUSKARA ERE EMAN, ZEUK DUZU GILTZA" liburuaren laburpentxo bat da.

 

Haurraren garapena eta hizkuntza

Bizitzan erabakigarriak dira umearen lehendabiziko sei edo zazpi urteak. Haurra hazi eta hezi egiten da jolasaren bitartez. Hizkuntza, erabileraren erabileraz, berez osatzen da giza taldetan. Jolasean eta kantuan ari den bitartean, ohartu gabe ikasiko du umeak.

Familiaren eta eskolaren egitekoa

Familia da euskara ikasteko modurik errazena, merkeena eta eraginkorrena. Horrek huts egiten duenean eskolak bete behar du egiteko hori, baina eskola ez da nahikoa bera bakarrik hizkuntza baten transmisioa ziurtatzeko. Eskolaren zeregin nagusia ezagutzan sakontzea da, baina eskolan ikasitakoa beste esparru batzuetan erabili egin behar da.

  • Zer egin gure seme-alabak benetan elebidunak izan daitezen?

Helburu nagusia da umearen inguruan ahalik eta euskal girorik aberatsena eta ugariena eskaintzea berak egingo dituen eskolaz kanpoko jardueretan , edo lagunekin eta ingurukoekin izango dituen harremanetan, edo telebista, pelikulak, antzerkiak eta bestelakoak ikustean…

GURASO EUSKALDUNAK ZER?

  1. Euskara egin bikotekidearekin.
  2. Seme-alabekin euskaraz hitz egin beti. Ahal dela, senitartekoekin eta zaintzaileen arloa ere zaindu.
  3. Euskara etxetik jaso eta eskolan lantzeko aukerarik izan ez baduzu, hitz egin lasai zure etxeko euskeran, hortxe sentitzen zara eta seguruen.
  4. Ahal den neurrian, zeure hizkuntza gaitasuna zaindu eta hobetu. Horretarako, aukera dagoenean, eguneroko eginkizunetan euskaraz jardun edota euskara bera ere landu. Ondorioz, hobea izango da seme-alabei eskainiko diegun euskara- eredua, eta, gainera, gaia garrantzitsua dela erakutsiko diegu.
  5. Seme-alaben eskolaz kanpoko ekintzak euskaraz izan daitezen arduratu (aisialdia, ipuinak, jokoak, filmak…), eta, ahal den neurrian, beraiekin batera parte hartu zenbait ekintzatan.
  6. Gainerako guraso euskaldunekin euskaraz egin eta, bereziki, gutxiago dakitenei euskaraz aritzeko aukera eman.

ETA BIKOTE MISTOETAN NOLA?

ETA BIKOTE MISTOETAN NOLA?

Irizpide orokorra: guraso euskaldunak erabil dezala euskara etxean seme-alabekin.

  1. Zenbat eta euskara egokiagoa transmititu, orduan eta hobeto. Beraz, guraso euskaldunak, ahal den neurrian, zaindu egin beharko luke bere hizkuntza-gaitasuna. Nolanahi ere, euskara etxetik jaso eta eskolan lantzeko aukerarik izan ez baduzu, hitz egin lasai zure etxeko euskaran.
  2. Bestalde, guraso erdaldunak gaztelania erabiliko du. "Pertsona bakoitzak hizkuntza bat" printzipioak ez dio inolako eragozpenik eragiten haurrari.
  3. Horrekin batera, komeni da guraso erdaldunak ere euskara ikastea, hurbil dadila, besterik ezean, erdi-maila batera, familiako hartu-eman arruntetako komunikazioak jarraitu ahal izateko bada ere.
  4. Ezingo dugu ahaztu bi hizkuntzen egoera ez dela simetrikoa eta, beraz, haurra benetan elebiduna izan dadin, ahalegin handiagoa egin beharko dugula haurrak, familiaz gain, euskara erabiltzeko esparru gehiago izan ditzan: eskolaz kanpoko jardunean, lagunartean…

 

----------
Permalink 12:57:29, Atalak: Inurtxo  

ONGI ETORRIAK INURTXOREN TXOKORA!

Kaixo lagunok! Hemen duzue nire blog berria! Bertan ikastolako aldizkarian agertzen diren esaldiak eta esamoldeak ikus ahalko dituzue. Zuen zalantzak argitzeko euskararekin erlazionatutako web orrien helbideak ere jakinaraziko dizkizuet. Beraz, hemendik aurrera nire bloga lagungarri izan dakizuen zspero dut.

Besterik gabe, hurrengorarte.

----------

INURTXOREN TXOKOA

Bilaketa

Artxiboak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution