Oihenarten neurtitzetan irakurri dut esaldi pasivoak eratzeko modu bat biziki interesgarria. Hona adibide batzuk euskara batura egokituak:
1- Nitaz zerbitzatu zara.
2- Naiz maitatu.
3- Eta hargatik utzi banaiz ahaide-adiskideez.
4- Zeren bainaiz hartaz gabetu zeinaz sendatu eta hobetu uste bainuen zahartu ondoan.
Guztietan da deigarria eta are bitxia nola azaltzen diren konbinaturik aditz nagusi iragankor bat eta laguntzaile iragangaitz bat:
ZERBITZATU ZARA, MAITATU NAIZ, UTZI BANAIZ, GABETU BAINAIZ.
Gaur egun honela ematen genituzke:
(nik) zerbitzatua izan zara.
maitatua izan naiz.
utzia izan banaiz / utzi banaute.
gabetua izan bainaiz.
Bestalde, azpimarratzekoa da ere ezen agenta ematen dela instrumentalaren bidez:
niTAZ, ahaide-adiskideEZ, zeinAZ.
Laugarren esaldiaren egitura aski konplexua da, eta ezinezkoa gaurko euskara standardarentzat. Aldiz, adierazpen zehaztasun eta funtzionalitateari begira, aintzat hartzekoa da oso. Espainolez honelatsu emanten genuke:
Pues me he sido arrebatada aquella por quien esperaba ser fortalecido y mejorado en la vejez.
Ez da hontzaren gauerdiko eztula!
Pasivoaren orainaldi burutu honetatik atera daiteke indikativoko paradigma osoa:
Gutun bat idatzi dut --> Gutuna idatzi da (nitaz)
Gutun bat idazten ari naiz --> Gutuna idazten ari da
Gutun bat idazten dut --> Gutuna idazten da
Gutun bat idatziko dut --> Gutuna idatziko da
Gutun bat idatzi nuen --> Gutuna idatzi zen
Gutun bat idazten ari nintzen --> Gutuna idazten ari zen
Gutun bat idazten nuen --> Gutuna idazten zen
Gutun bat idatziko nuen --> Gutuna idatziko zen
Adibide berri batzuk:
- Amaren dirua lapurtu da ezezagun batez.
- Bulego nagusian jakin genuen ikerketa egingo zela talde espezializatu batez
[jarraitzeko...]
Ez daude Erantzunak mezu honetan...