Oihenarten neurtitzetan irakurri dut esaldi pasivoak eratzeko modu bat biziki interesgarria. Hona adibide batzuk euskara batura egokituak:
1- Nitaz zerbitzatu zara.
2- Naiz maitatu.
3- Eta hargatik utzi banaiz ahaide-adiskideez.
4- Zeren bainaiz hartaz gabetu zeinaz sendatu eta hobetu uste bainuen zahartu ondoan.
Guztietan da deigarria eta are bitxia nola azaltzen diren konbinaturik aditz nagusi iragankor bat eta laguntzaile iragangaitz bat:
ZERBITZATU ZARA, MAITATU NAIZ, UTZI BANAIZ, GABETU BAINAIZ.
Gaur egun honela ematen genituzke:
(nik) zerbitzatua izan zara.
maitatua izan naiz.
utzia izan banaiz / utzi banaute.
gabetua izan bainaiz.
Bestalde, azpimarratzekoa da ere ezen agenta ematen dela instrumentalaren bidez:
niTAZ, ahaide-adiskideEZ, zeinAZ.
Laugarren esaldiaren egitura aski konplexua da, eta ezinezkoa gaurko euskara standardarentzat. Aldiz, adierazpen zehaztasun eta funtzionalitateari begira, aintzat hartzekoa da oso. Espainolez honelatsu emanten genuke:
Pues me he sido arrebatada aquella por quien esperaba ser fortalecido y mejorado en la vejez.
Ez da hontzaren gauerdiko eztula!
Pasivoaren orainaldi burutu honetatik atera daiteke indikativoko paradigma osoa:
Gutun bat idatzi dut --> Gutuna idatzi da (nitaz)
Gutun bat idazten ari naiz --> Gutuna idazten ari da
Gutun bat idazten dut --> Gutuna idazten da
Gutun bat idatziko dut --> Gutuna idatziko da
Gutun bat idatzi nuen --> Gutuna idatzi zen
Gutun bat idazten ari nintzen --> Gutuna idazten ari zen
Gutun bat idazten nuen --> Gutuna idazten zen
Gutun bat idatziko nuen --> Gutuna idatziko zen
Adibide berri batzuk:
- Amaren dirua lapurtu da ezezagun batez.
- Bulego nagusian jakin genuen ikerketa egingo zela talde espezializatu batez
[jarraitzeko...]
"Eta, azken batean, Euskaltzaindiaren Euskara Batua Euskañol Osotu moduko bat besterik ez da, euskañol 'txukun' bat. Eta ezin du bestela izan, Euskara Batuak gure egoera soziologikoari begiratzen baitio lehenik."
Ibon Sarasola in Erabili, 2006/03/03