2006-03-16

Permalink 08:44:16, Atalak: Teknologiak, Teknologiak  

Bilaketak egiteko beste metodo bat

IKTeroak blogean hau ikusi eta nonbaiten irakurritako trukua gogoratu dut:

Bilaketan ftp zerbitzarietan agertzen diren “testuak” jarriko ditugu, “index of” “Last Modified” eta horrelakoak. Beste era bateko fitxategiak ez direla ziurtatzeko hau gehitzen da:
-htm -html -php -asp
Eta bukatzeko bilatu nahi duzuna:
“mp3″ “bob marley”
beraz bilatzailean guztira idatzi behar dozuna horrelako zeozer izango da:
“index of” “Last Modified” -htm -html -php -asp “mp3″ “bob marley”
edo idazleren baten liburuak bilatzeko:
“index of” “Last Modified” -htm -html -php -asp “pdf” “George Orwell”
edo … irudimena!!

----------

2006-03-08

Permalink 16:19:06, Atalak: Teknologiak, Teknologiak  

Software patenteen inguruan

Europear (?) Batasunak (?) software lizentzien inguruko inkesta bat egiten ari da, web gune honetan informazio gehiago eta inkestaren inguruko ausnarketa potente batzuk dituzue (gehiena ingelesez dago).
Animatu eta inkesta bete eta bidali.
Software patenten inguruan hitz egin deigun

----------

2006-02-22

Permalink 18:28:22, Atalak: Teknologiak, Teknologiak  

Foxylicious

Gehigarri honekin zeure del.icio.us-en esteka denak laster-markaketan izango dituzu. Firefoxen, noski.

----------

2006-02-02

Permalink 10:47:38, Atalak: IKASDAT  

Excellera esportatu

Taula bateko datuak esportatu nahi baditugu, taulan nahi dugun iragazketa egin ondoren excell softwarearen ikonoan klikatu behar dugu.
Taula orokor eta behean agertzen diren taulen esportazioa egin nahi dugunean (ohar esaldien taula eta ohar esaldi hauen deskripzioa adibidez, edo ikasleen taula eta ikasle hauen senidekoena), iragazketa egin ondoren beheko taula aukeratu eta orduan egin behar dugu esportazioa.

----------

2006-01-18

Permalink 12:37:32, Atalak: IKASDAT, HEZKUNTZA  

Azkeneko hobekuntzak

Hemen azkeneko hobekuntzen laburpen bat daukazue, batzuk probatu barik ditut, beraz ...

Hobekuntzak 01.15-01.21.02

• Fitxategiak:
o Iragazketa aurreratua
o Sailkapena eremu bat baino gehiago erabiliz.
Horretarako zutabeak erabili nahi dugun ordenaren arabera jarriko ditugu ezkerretik eskumara eta ondoren erabiliko ditugunak Alt + clik eginez aukeratuz. Adibide bat hemen: http://www.blogari.net/IKET/2006/01/12/title_141

• Ikasleak:
o Batxilergo liburu zenbakia eta Zona/auzo kodea eta izena eremuak gehitu dira.
Azkeneko hauek definitzea sistema menuan dago.

• Perfil linguistikoa:
o Perfila zein ikasturteari dagokion adierazteko eremua gehitu da.

• Ikasturte itxiera:
o Ikasturtea ixtean erabiltzaileak hurrengo urtera pasatzeko aukera.
Orain arte lan hau erabiltzaile bakoitzak egin behar zuen, gehienetan horrela izango denez, ikasturtea ixteko laguntzailean erabiltzaile denak pasatzeko txek bat gehitu da.

• Segurtasuna:
o Txostenen inguruko segurtasuna txertatu da.
Orain txostenak editatzeko edo/eta inprimatzeko baimenak behar dira, horrek gainera zera esan nahi du, orain arte egon ez direnez, eman behar direla. Segurtasun hau kudeatzeko Konfigurazioa / taldeak/segurtasuna / Informeen gaineko segurtasuna atalera joan behar zarete
o Bisten araberako segurtasuna
Konfigurazioa / taldeak/segurtasuna ataleko azkeneko “pestainara” joan behar zarete
o Erabiltzaileen taldeak.
Erabiltzaileen izena duten taldeak automatikoki sortzen dira erabiltzaileen araberako segurtasuna txertatu ahal izateko, konfigurazioa menuan oraingoz mlactAsignarUsuarios izena duen aukeran laguntzaile bat daukazue. Lotura hau egin ondoren, irakasle bakoitzak bere gaietan notak sartzeko baimena edukiko du. Aurretik beste baimenen bat eman badiogu (partaide den talde bati eman diogulako adibidez) mantendu egingo du.

• Segurtasun bistak:
o Segurtasun bistak definitzea.
Talde bakoitzari artxibo bakoitzaren araberako bista lehenetsi bat eta honen gaineko baimenak definitzea dago (Taldeak/segurtasuna atalean).
Artxiboen gaineko baimenak (irakurri/idatzi/ezabatu)

• Erabiltzaileak:
o Erabiltzaileak eta langileak lotzeko aukera.
Lotura egin ondoren langile bat gela bateko tutore izendatzen dugunean, automatikoki gela horretan notak sartzeko baimena dauka.

• Notak:
o Noten hamarrenen kopurua definitzeko aukera.
Ebaluazio eta bukaerako noten hamarrenen kopurua (bakoitza bere aldetik) eta erabiliko dugun biribiltze mota Konfigurazio/aukerak/kudeaketa adakemikoa menuan definitu dezakegu. Balio lehenetsiak hamarren 2 eta biribiltze normala dira.
o Gainditu gabeko notak
Deialdia eremua gehitu da, deialdia ekaina edo azkena izan daiteke.

• Irakasgaien/eremuen kudeaketa:
o Talde bati irakasgai bat baino gehiago gehitzeko aukera.
o Irakasgai bati eremu bat baino gehiago gehitzeko aukera.
o Ikasle baten egitura beste ebaluaketetara kopiatzeko aukera
Irakasgaiak eremuak kudeatu ikasleka laguntzailean orain ikasleen egitura beste ebaluaketetara kopiatzea posible da.

• Txostenak
o Txostenak inprimatzeko laguntzailetik irteeraren aldaketa.
Ez du galdetzen, irten nahi dugunean irteteko botoia sakatzerakoan baino ez gara irtengo.

• Posta:
o Ikasle, irakasle eta senidekoen artxiboetan oinarritutako posta elektroniko bidalketak
Artxibo horietako datuetan eta ereduetan oinarritutako posta elektroniko mezuak bidaltzea dago.
o Word ereduak erabiltzeko aukera.
Word dokumentuak erabili daitezke bidalketaren eredu bezala, dokumentu hauetan konbinazio eremuak txertatu daitezke.
o Zerbitzu honen historikoa eta bidalketak berriz inprimatzeko aukera

• Bidalketak
o C19 denak batera sortzeko aukera

• Kobrantza aldiak
o Kobrantza aldi talde gehiago definitzeko aukera
Denak eta ikasturtea taldeen moduko beste batzuk definitzeko aukera

----------

2006-01-12

Permalink 11:27:38, Atalak: IKASDAT  

Sailkapena egiteko adibidea

Ikasleak gelaka antolatu nahi ditut, gela bakoitzean jaiotze dataren arabera eta egun berdinean jaiotako ikasleak alfabetikoki.
Horretarako, lehenengo pausua zutabeak sailkapenaren orden berdinean jartzea da, hau da, lehenengo irizpidea gela denez, lehenengo zutabea gelarena. Hurrengoa jaiotze data eta bukatzeko ikasleak:
Sailkatu barik dagoen taula
Antolaketa eginda dagoenean, sailkapena egiteko lehenengo zutabearen izenean klik egingo dugu eta bigarren eta hirugarren zutabeen araberako sailkapena gehitzeko "alt" sakatuta daukagula beste bi horien izenean:
Sailkapena eginda
Ikusten den bezala laukian dauden ikasleen sailkapena esandako moduan egin da.

----------

2006-01-11

Permalink 11:28:00, Atalak: Teknologiak, Teknologiak  

Kanon berria eskaner eta inpresoratan

Kopia pribatua dela eta ordainketa konpentsatorio kanon berria ezarri behar dute, hori dela eta eskanerrak 11,60€ eta inpresorak 19,34€ garestituko dira. Hau da, zeure inpresoran zeure idatziak inprimitzeagatik pagatu beharko duzu.
Denok errudun ote kontrakoa egiaztatu arte?

----------

2006-01-09

Permalink 10:52:23, Atalak: Teknologiak, Teknologiak  

Google Pack

Dagoeneko googlek bere "google pack" software bilduma kaleratu du, hontan programa hauek biltzen dira: Google earth, Google Desktop, Picasa, Google Toolbar for Internet Explorer, Google Pack Screensaver, Mozilla Firefox with Google Toolbar, Ad-Aware SE Personal, 6 hilabeterako Norton Antivirus 2005 Special Edition.
Deskargatzeko http://pack.google.com/ helbidera jo behar duzue eta bertan bilduman dauden programen deskripzioa eta deskargatu nahi dituzuenak aukeratzea daukazu. Ondoren, instaladore bat deskargatzen da, eta honen bidez egiten dira deskargak eta, garrantsitsuena, horitk aurrerako eguneraketa guztiak.

----------

2005-12-21

Permalink 10:47:25, Atalak: HEZKUNTZA, Hezkuntza  

Diseinu "inteligentearen" porrota Filadelfian

Gezurra badirudi ere, horrelako gauzak albiste dira oraindik. Eta ez hori bakarrik, epaitegietan kontuan hartzen dira…
Izugarria (benetan, izutzeko modukoa).
Filadelfiako epaile batek horko eskola publikoetan “diseinu inteligentearen” teoria irakastea galarazi du.

Hemen duzue sententzia osorik. Beste gauza batzuen artean, epaile honek zera esan du, “diseinu inteligentea”, teoria kreazionista bera izenez aldatuta baino ez dela eta ez teoria zientifiko berri bat. Beraz, epailearen hitzetan, erlijioa dela, eta Filadelfian eskola publikoetan erlijioa irakastea galarazita dagoenez ezin dela irakatsi.

Gudu bat irabazita, baina…

Baina okerrena hori da. Epaile batek erabaki behar du elektroirik dagoen edo ez?, edo agian hauteskundeak antolatu behar ditugu Ptolomeo eta Galileoren ereduen arteak zuzena zein den erabakitzeko?

XXI. mendean gaude. Ez da hau Estatu Batuetan honen inguruko epaiketa bakarra, orain dela gutxi Auzitegi Gorenaren Edwars erabakiak Lousiana estatuaren honen inguruko lege bat atzera bota zuen. Lege horren arabera, eta berdintasunaren izenean, eskolak eboluzioa irakatsi ezkero, beste “teoria” hau ere irakastera derrigortuta zeuden…

XXI. mendean gaude. Zientziari %100 ziurtasuna eskatzen diogu, baina edozer gauza sinisteko prest gaude, emaitzak, frogak, ondorioak neurtu barik…

XXI. mendean gaude. Baina argi dago gizarteak zientzia eta “espiritu kritiko”aren (zelan euskaratu?) zabalkundean kale egin duela.

----------

2005-12-15

Permalink 09:21:20, Atalak: HEZKUNTZA  

IKTeroak

Oraindik ez dut oso ondo sindikazioarena kontrolatzen, baina gueno, Jokinek LH 5. eta 6. mailako ikasleekin egindako lana eta emaitza ikustea merezi du, benetan:
http://ikteroak.blogsome.com/2005/12/14/ereindako-hazia/

----------

IKET

Azken erantzunak

Bilaketa

Atalak

Blogak :

powered by
b2evolution