








Subjektua eta aditza ahalik eta hurbilen jarri elkarrengandik


Kataforak * erabili


Bertsolariak, ona izateko, baldintza hauek behar ditu: buru argia, bihotz zabala eta eztarri ona
Honako arlo hauek landuko ditugu mintegian: bioetika, zuzenbide biomedikoa eta bioteknologia.
| OSAGAIAK
| ADIBIDEA |
| Gaia | Bilera atzeratzea |
| Hasierako agurra | Egun on, denoi:
|
| Mamia | Jakinarazi nahi dizuet gaur goizeko hamarretan egin behar genuen bilera bertan behera geratu dela. Izan ere, bertaratu behar ziren askok jakinarazi digute elurra dela-eta arazoak dituztela ordu horretarako iristeko. Ondorioz, bilera bihar egingo dugu, leku eta ordu berean.
|
| Amaierako agurra | Barkatu eragozpenak eta bihar arte.
|
| Igorlearen izena | Aitor Gomez
|
Mezuaren informazioa mamian eman behar da. Horretarako, ibilbide honi jarraitzen zaio normalean:
· Aurkezpena: nork idazten duen (beharrezkoa izanez gero) eta zertarako.
· Eman beharreko informazioa, iritzia.
· Ideia nagusia azpimarratzea.
Bestalde, mezu elektroniko formalek beti izan ohi dituzte agurrak, bai hasieran eta bai bukaeran ere. Garrantzitsua da agur horiek egokiak izatea.
Zenbait aholku
Kontuan hartu gehienetan jendeak ez duela denbora-pasa gisa hartzen mezu elektronikoak irakurtzea, batez ere lan-kontuak badira. Hortaz, garrantzitsua da mezua eraginkorra izatea. Hona hainbat aholku, han eta hemen jasotakoak, mezu elektroniko egokia idazteko.
Gaia: zehaztu beti gaia, eta adierazi argi edukia. Litekeena da hartzaileak hainbat mezu jasotzea egunean, eta haien artea garrantzitsuenak edo presazkoenak aukeratzea; zergatik irakurriko du zurea, hain zuzen?
Horrekin lotuta, saihestu Er:er:er[1]: asteleheneko bilera bezalakoak. Ez erabili mezu zaharrak erantzun bezala (ez da horrenbesteko lana igorlearen helbidea kopiatzea). Mezu-kate luzea bada, utzi er: bakarra eta mezuan ere ezabatu beharrezkoak ez diren zati zaharrak.
Zehaztasuna: argi izan behar duzu zer esan nahi duzun. Posta elektronikoen abantailetako bat azkartasuna da; baina horrek ez du esan nahi buruak eman ahala idatzi behar duzunik. Ez erabili ehun hitz hamarrean esan daitekeena azaltzeko.
Modu honetako mezuak askotan informazio-emari izan ohi dira, horrelakoetan, buletak (biñetak) edo numerazioa erabiltzea oso baliagarria gerta daiteke. Informazio garrantzitsuena letra lodiz jartzeak ere irakurketa errazten du.
Laburtasuna: presaka gabiltzanean, mezu luzeak aurrerago irakurtzeko uzten ditugu. Saiatu mezua ez puzten.
Argitasuna: ideiak argi adierazi eta txukun antolatu. Hartzaileak ez du zertan ibili aurrera eta atzera mezuan zehar. Ironia eta txantxak nekez antzematen dira mezu laburretan.
Argitasunarekin puntuazioa ere lotzen da. Punturik gabeko testuak edo gaizki puntuatutakoak lan handiagoa eskatzen dio irakurleari.
Zuzentasuna: azkar idazteak ez du gaizki idaztea esan nahi. Akatsek, irakurketa oztopatzeaz gain, igorlearen irudi txarra ematen du. Hemen berriro aipatu behar da puntuazioa. Hizki larriak ere ez erabili nolanahi. DENA HIZKI LARRIZ IDAZTEA OIHUKA HITZ EGITEA BEZALA INTERPRETATZEN DA!
Egitura garbia: saihestu hainbat ideia lerroalde berean pilatzea. Neurtu lerroaldearen luzera, eta sartu ideia nagusi bakarra lerroalde bakoitzean.
Gaztelaniazko “responder a las expectativas” esateko euskaraz ERANTZUN aditza erabili ohi dugu maiz. Baina ez da egokia, erdarakada bat baizik.
Diputatuaren ustez epaiak aurreikuspenei erantzun die.
Diputatuaren ustez epaiak espero zena eman du.
ESAN (*BAKARRIK ESAN...)>>
Esan, aipatu, adierazi eta horrelako aditzak laguntzailerik gabe erabiltzen ditugu batzuetan, aurretik BAKARRIK jarrita. Baina hori ez da egokia. Horrelakoetan aditz laguntzailea jarri behar da
Horrenbestez:
Amaitzeko, bakarrik esan, hamabost egun daudela errekurtsoa aurkezteko.
Amaitzeko, bakarrik esan nahi dut hamabost egun daudela errekurtsoa aurkezteko.
Egia esan egitura erabil daiteke, bai, nahiz eta beste modu batzuk ere badiren horretarako: egia esanda, egia esanik, egia esateko, egia esatearren...

Bien historiak elkartuz idatzi du nobela egileak. Bataren zein bestearen bizipenek osatuko dute narrazioa: Julenen atzetik dabiltzan ekialdeko droga trafikanteak, Luciaren senar bortitza, II. Munduko Gerra garaiko abentura, psikiatrari egindako bisitak... Mikelen emazte ohi Lidia ere bertan izango da, haren hitzak bueltaka baititu etengabe buruan.
Erritmo biziko nobela dugu, hasieratik bukaerara gustura irakurtzen dena. Istorio desberdinen nahasketak aberastu eta erakargarri egiten du irakurketa, eta bukaeraraino eusten dio interesari. Gainera, protagonista erakargarria osatu du idazleak, irakurlea erraz harrapatzen duten horietakoa.
Hau blogaren deskribapen luzea da.
