2013-03-11
Euskarak aditza esaldiaren amaieran jartzeko joera du. Ahozkoan eta esaldi laburrak idaztean, ez; baina, esaldi luzeak idaztean arazoak sortzen dira, esaldia behin baino gehiagotan irakurri behar baita, ulertuko bada. Hori dela eta, hainbatetan esaldi bukatu arte ezin jakin informazio guztia nola prozesatu.
Aditza aurrera pasa
- Zuzendariaren sinadura izan arte ez dela eskaria izapidetuko adierazi digute.

- Programaren balio osoaren %80raino eskatzea zilegi da.

- Proiektua aurkezteko, eskatzaileek nahi beste agiri helaraztea libre izaten da.

- Adierazi digute eskaria ez dela izapidetuko zuzendariaren sinadura izan arte

- Zilegi da programaren balio osoaren %80raino eskatzea

- Sarritan libre izaten da eskatzaileek nahi beste agiri helaraztea proiektua aurkezteko

Subjektua eta aditza ahalik eta hurbilen jarri elkarrengandik
- Irabazi-asmorik gabeko elkarteek diru-laguntza hau jasotzeko eskubidea dute

- Irabazi-asmorik gabeko elkarteek eskubidea dute diru-laguntza hau jasotzeko

Kataforak * erabili
- Laguntza hori jasotzearen zioak langabezian denbora luze eta prestaziorik kobratu gabe egotea, adingabea edo ezgaitua den semea edo alaba ardurapean izatea, eta lana bilatzeko ikastaroetan parte hartzea izan daitezke.

- Laguntza hori jasotzearen zioak, honako hauek izan daitezke: langabezian denbora luze eta prestaziorik kobratu gabe egotea, adingabea edo ezgaitua den semea edo alaba ardurapean izatea, eta lana bilatzeko ikastaroetan parte hartzea.

* Katafora elementu linguistikoa da. Aurretik ordezkatzen du ondotik zehaztuko den informazioa.
Bertsolariak, ona izateko, baldintza hauek behar ditu: buru argia, bihotz zabala eta eztarri ona
Honako arlo hauek landuko ditugu mintegian: bioetika, zuzenbide biomedikoa eta bioteknologia.
2013-03-05
| OSAGAIAK
| ADIBIDEA |
| Gaia | Bilera atzeratzea |
| Hasierako agurra | Egun on, denoi:
|
| Mamia | Jakinarazi nahi dizuet gaur goizeko hamarretan egin behar genuen bilera bertan behera geratu dela. Izan ere, bertaratu behar ziren askok jakinarazi digute elurra dela-eta arazoak dituztela ordu horretarako iristeko. Ondorioz, bilera bihar egingo dugu, leku eta ordu berean.
|
| Amaierako agurra | Barkatu eragozpenak eta bihar arte.
|
| Igorlearen izena | Aitor Gomez
|
Mezuaren informazioa mamian eman behar da. Horretarako, ibilbide honi jarraitzen zaio normalean:
· Aurkezpena: nork idazten duen (beharrezkoa izanez gero) eta zertarako.
· Eman beharreko informazioa, iritzia.
· Ideia nagusia azpimarratzea.
Bestalde, mezu elektroniko formalek beti izan ohi dituzte agurrak, bai hasieran eta bai bukaeran ere. Garrantzitsua da agur horiek egokiak izatea.
Zenbait aholku
Kontuan hartu gehienetan jendeak ez duela denbora-pasa gisa hartzen mezu elektronikoak irakurtzea, batez ere lan-kontuak badira. Hortaz, garrantzitsua da mezua eraginkorra izatea. Hona hainbat aholku, han eta hemen jasotakoak, mezu elektroniko egokia idazteko.
Gaia: zehaztu beti gaia, eta adierazi argi edukia. Litekeena da hartzaileak hainbat mezu jasotzea egunean, eta haien artea garrantzitsuenak edo presazkoenak aukeratzea; zergatik irakurriko du zurea, hain zuzen?
Horrekin lotuta, saihestu Er:er:er[1]: asteleheneko bilera bezalakoak. Ez erabili mezu zaharrak erantzun bezala (ez da horrenbesteko lana igorlearen helbidea kopiatzea). Mezu-kate luzea bada, utzi er: bakarra eta mezuan ere ezabatu beharrezkoak ez diren zati zaharrak.
Zehaztasuna: argi izan behar duzu zer esan nahi duzun. Posta elektronikoen abantailetako bat azkartasuna da; baina horrek ez du esan nahi buruak eman ahala idatzi behar duzunik. Ez erabili ehun hitz hamarrean esan daitekeena azaltzeko.
Modu honetako mezuak askotan informazio-emari izan ohi dira, horrelakoetan, buletak (biñetak) edo numerazioa erabiltzea oso baliagarria gerta daiteke. Informazio garrantzitsuena letra lodiz jartzeak ere irakurketa errazten du.
Laburtasuna: presaka gabiltzanean, mezu luzeak aurrerago irakurtzeko uzten ditugu. Saiatu mezua ez puzten.
Argitasuna: ideiak argi adierazi eta txukun antolatu. Hartzaileak ez du zertan ibili aurrera eta atzera mezuan zehar. Ironia eta txantxak nekez antzematen dira mezu laburretan.
Argitasunarekin puntuazioa ere lotzen da. Punturik gabeko testuak edo gaizki puntuatutakoak lan handiagoa eskatzen dio irakurleari.
Zuzentasuna: azkar idazteak ez du gaizki idaztea esan nahi. Akatsek, irakurketa oztopatzeaz gain, igorlearen irudi txarra ematen du. Hemen berriro aipatu behar da puntuazioa. Hizki larriak ere ez erabili nolanahi. DENA HIZKI LARRIZ IDAZTEA OIHUKA HITZ EGITEA BEZALA INTERPRETATZEN DA!
Egitura garbia: saihestu hainbat ideia lerroalde berean pilatzea. Neurtu lerroaldearen luzera, eta sartu ideia nagusi bakarra lerroalde bakoitzean.
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2013-02-28
* AURREIKUSPENEI ERANTZUN
Gaztelaniazko “responder a las expectativas” esateko euskaraz ERANTZUN aditza erabili ohi dugu maiz. Baina ez da egokia, erdarakada bat baizik.
Diputatuaren ustez epaiak aurreikuspenei erantzun die.
Diputatuaren ustez epaiak espero zena eman du.
ESAN (*BAKARRIK ESAN...)>>
Esan, aipatu, adierazi eta horrelako aditzak laguntzailerik gabe erabiltzen ditugu batzuetan, aurretik BAKARRIK jarrita. Baina hori ez da egokia. Horrelakoetan aditz laguntzailea jarri behar da
Horrenbestez:
Amaitzeko, bakarrik esan, hamabost egun daudela errekurtsoa aurkezteko.
Amaitzeko, bakarrik esan nahi dut hamabost egun daudela errekurtsoa aurkezteko.
Egia esan egitura erabil daiteke, bai, nahiz eta beste modu batzuk ere badiren horretarako: egia esanda, egia esanik, egia esateko, egia esatearren...
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• 2013-02-27

Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967) misteriozko eleberrigilearen bosgarren nobela dugu Zer barkaturik ez.. Emazteak utzi ondoren, depresioan eroritako Mikel Izu da protagonista. Julen anaiaren etxean behatz moztu eta odoldua aurkitzen duen momentuan ezagutuko dugu, eta handik aurrera hasiko da nahasten hilketak eta misterioa batzen dituen nobela beltz hau. : justify">Bada bigarren protagonista bat ere: Almeriatik Iruñera iritsitako Lucia Baena gaztea. Luciaren aitonak Nafarroan egin zuen soldadutza, eta han izandako ezbehar batek ez dio lasai bizitzen uzten. Senarrarengandik banatu berria da Lucia eta Mikelek lagunduko dio aitonari gaztetatik buruhausteak sortu dizkion abentura hura argitzen.
Bien historiak elkartuz idatzi du nobela egileak. Bataren zein bestearen bizipenek osatuko dute narrazioa: Julenen atzetik dabiltzan ekialdeko droga trafikanteak, Luciaren senar bortitza, II. Munduko Gerra garaiko abentura, psikiatrari egindako bisitak... Mikelen emazte ohi Lidia ere bertan izango da, haren hitzak bueltaka baititu etengabe buruan.
Erritmo biziko nobela dugu, hasieratik bukaerara gustura irakurtzen dena. Istorio desberdinen nahasketak aberastu eta erakargarri egiten du irakurketa, eta bukaeraraino eusten dio interesari. Gainera, protagonista erakargarria osatu du idazleak, irakurlea erraz harrapatzen duten horietakoa.

Lagunen arteko istorioa da hau. Sei lagun dira protagonista. Unibertsitateko bizitza berriari ongi-etorria eman berri dio seiko lagun-talde bitxi honek. Adin berezi honek dituen bere ohiko gora-beherez gain, bizitzaren aro zirraragarri honi ezjakintasunez zein irrikaz helduko diote neska-mutil gazteek. Euren arteko harremanak aldatuz joango dira ekintza misteriotsu baten ondorioz. Gertakizun honek beste hainbat ekarriko ditu, zein baino zein harrigarriagoak. Ela, Danel, Jaitz, Garazi, Nikole eta Hodeiren bizitza betirako nola aldatzen den kontatzen digu nobelak.
