Atalak: B2, Banketxeari kexa, Bidaia-agentziari kexa, Energia nuklearra, Eskuko telefonoa, Non gelditu dira garai bateko manera onak, Publizitatea azalean, Tabakoaren kontrako lege berria

Energia nuklearra

2011-06-29


Gaur egun, gero eta jende gehiago dago energia nuklearraren kontra. Baina, egia esan, honekin ez dut ezer berririk esaten. Gainera, aurten, 2011ean alegia, Japonian gertatutako hondamendi nuklearrarekin are gehiago. Gertatutako ondorioak anitzak izan dira eta agerian daude. Energia nuklearra 1897an aurkitu zuen ikerlari talde batek. Urteen poderioz hobetuz joan da, baina berriro ere, energia nuklearraren auzia kalean dago.


Energia nuklearrak alde onak ere baditu. Esaterako, energia mota oso merkea da eta kopuru handietan sortzen da. Energia nuklearraren “adituek” esaten dute energia berriztagarrien teknologia ez dagoela oso garatuta eta ez dela posible behar den hainbeste energia ekoiztea gizartearen beharrak asetzeko. Gainera, adituek azpimarratu dute, aldaketa klimatikoa dela medio, energia nuklearra ezinbestekoa dela karbono dioxidoa (CO2) gutxitzeko eta Kioto-ko helburuak betetzeko.

 

Energia nuklearraren alde txarrak ugariak dira ere, segidan batzuk aipatuko ditugu. Arazo nagusiena, inongo zalantzarik gabe, hondakinak dira. Horiek erradiaktiboak dira oso, eta beraz, oso kutsakorrak ere. Edukiontziak bereziak behar dira hondakinak gordetzeko, hala nola, horiek garraiatzeko eta gordetzeko ere (eraikuntza bereziak). Duela urte gutxiraino itsas azpian gorde ohi ziren hondakinak. Egun, hondakin nuklearrak, eraikuntza berezietan gordetzen dira. Ez dago esan beharrik, urteen poderioz, edukiontziak herdoildu eta hondatzen direla, horrek dakarren kutsadura arriskuarekin. Nahiz eta hondakinak eraikuntza berezitan gordeta egon, kutsadurak lasai asko igarotzen du eraikin horien hormak. Bestalde, energia sortzeko erabiltzen diren makinek ura erabili ohi dute hozteko, eta, ondoren, ur hori ibaira botatzen da.

 

Hori guztia esan eta gero, argi geratzen da energia mota honek zoritxar asko dakarrela. Gainera, hondamendi nuklear bat gertatzen denean jasaten diren ondorioak oso latzak izaten dira. Beste alde batetik, gaur egungo gizartea kontsumista da oso, eta horrek duen inportantzia izugarria da. Adibidez, Japonian, Tokio-ko kaleak kartel argitsuez josita daude, eta noski, horrek dakarren energia beharra izugarria da. Honekin esan nahi dudana zera, gutxi batzuen diru gosearen erruz hondamendi bat gertatzen denean ondorioak denok jasan behar ditugula.



Nola erabiltzen dugu eskuko telefonoa?

2010-09-09


Gaur egun ohikoa da denok lokalizatuta egotea gure eskuko telefonoaren bidez: edonon eta non-nahi, koberturaren baimenarekin, automatikoki erantzungo diogu gure beharra daukanari , berdin da hil ala biziko beharra edo etxeko gatzaren beharra izatea, gauza momentuan lokalizatuta egotea da.

Lehenbiziko telefonoak pisu handikoak ziren, bateria astunak eta berehala gastatzen zirenak zituztenak. Eramateko aukera bakarra autoa zen. Dei bat jasotakoan autoaren bozina jotzen hasten zen gu iritsi arte. Orain, ordea, gauzak erabat aldatu dira, telefonorik handienak ere edozein poltsikotan eraman daitezke eta bateriek egunak irauten dituzte berriro kargatzeko beharra eduki arte.

Telefonoaren zentzua ere aldatu da paretean zegoenetik: hitz eta entzuteko sortua zenak, hau da , bi funtziotarako, hainbat eta hainbat funtzio eskaintzen dizkigu orain. Trebeenak ere ez dira gai guztiak menperatzeko. Ia-ia mundua gure eskuetan jartzen digun tresna txiki honek, hitz egiteaz gain, beste mila aukera eskaintzen dizkigu, internet, argazkiak, sarrerak erosi……..e.a.

Beste milaka gauza onen artean txarrak ere baditu, gehienak erabilerarekin lotutakoak. Adibidez, txateatzea aukera ona da, dei bat egitea baino merkeagoa, bainan egun guztia txateatzen egotea ez da ona. Ohitura hoiek gazteen artean sortu dira eta lotuta daude telefonoaren fakturarekin. Hauek oraindik ez daukate ekonomiaren kontzientziarik eta epe motzean ikusten dute bizimodua. Onartuta daukate soldatako kopuru garrantzitsu bat telefonoan eta multimedian joango zaiela

Interes ekonomikoak ere badaude. Enpresa asko daude diru kopuru zati baten bila, eta hau diru asko da. Izugarrizko eskaintzak jasoko ditugu zein baino zein hobeak,, bainan denak telefonoa ahal den gehiena erabiltzeko.

Hori dela eta, gure esku dago zertarako eta zenbat erabiltzen dugun gure altxor teknologikoa. Harro esan dezaket nere ikuspegitik mugikorraren faktura 6€-koa dela bai ladrillo zaharrarekin, bai oraingo extraplanoarekin. Beste kontu bat etxeko wifia da, bainan hori bai beste kontu bat dela.




Erretzea debekatu nahi du gobernuak

2010-09-09

Badakit tabakoa txarra dela osasunarentzat, eta ez erretzea erretzea baino hobea dela, baina ezin dut jasan lege berriaren hipokresia. Erretzaileak eta ez erretzaileak. Honek beste mila iritziren artean bitan banatzen du mundua: non-nahi erre edo mugatu erretzeko lekuak.

Jendearen fede onean uzten badugu erabaki hori, ez erretzailearenak egin du. Fede onaren garaiak joan ziren; hori dela eta, mugatu beharreko gai bat da.

Zibilizazio guztiek erre izan dute historia ezagutzen dugunez geroztik . Europako zibilizazioari dagokionez, hasieran beste gela batera joaten ziren erretzera bazkal ostean. Gizonezkoak ziren orokorrean: andrearekiko errespetoa edo gizonen gaietaz hitz egiteko aukera, biak aidanez. Erretzeko ohitura zabaltzen joan ahala, emakumeen artean ere, non-nahi eta edozein momentutan erretzen hasi zen. Onartutako legea asentatu eta gero gobernuak etekin ederrak atera dizkio zerga moduan.

Gaur egun pentsa nolako galerak sortu behar dituen osasun mailan eta honen aurrekontuetan gobernua.bere zergak murrizteko prest dagoenerako.

Nahiz eta behartutako gauzen aurka egon, oraingo honetan erretzaileak berak galdu dio errespetoa ez erretzaileari eta honen ez erretze eskubideari. Ez dut uste gobernuak horrelako gogoetarik egin duenik erabaki hau hartzerakoan, baizik eta diru kontuarenak bakarrik; hori dela eta, hipokresiaren beharra dauka gauzak bapatean aldatu ezin dituelako. Bitartean erretzaileak eta ez eretzaileok elkarrekin moldatu beharko dugu.


Publizitatea azalean

2010-09-08

Munduan zehar dauden ohiturak aldakorrak izan dira betidanik. Gure gurasoen garaietan ohiturak orain baino polikiago aldatzen ziren eta gure aiton-amonen garaian zer esanik ez; orain, berriz, modak direla eta, edozein arlotan urtetik urtera datoz aldaketak, bata bestea baino harrigarriagoa.


Aldaketa hauek jendearen atentzioa deitzeko izaten dira, kasu honetan bezala. Beti horrela izan dira bainan orain arte ile aldaketak edota arropa desberdinak ziren; orain, berriz, gorputzean ikusten ditugu aldaketa hauek, pirsinak, zuloak gorputzeko edozein lekutan eta orain publizitatea gorputzean. Nun dago muga? Eta muga zertarako?


Lehenbiziko aldaketak, nahiz eta gure gurasoak aztoratu, guri nahiko modernoak iruditzen zitzaizkigu. Zeinek ez du ilea luzea eraman? Oraingo aldaketak, berriz, ez zaizkigu hain modernoak iruditzen, muga pasa izan balute bezala . Argumento bezala jartzen dugu gorputza zulatzeak edota tatuaje bat egiteak ez daukala atzera bueltarik behinik behin arrastorik utzi gabe, orratzekin kontuz ibili behar dela, eta abar .Bakoitzak nahi duena egin dezakeela esaten dugu harrotuta, gure pentsakera irekia eta modernoa azpimarratu nahian, bainan urteak aurrera doaz eta gure ikuspegia aldatzen doa. Ez gara ba gure gurasoen lekuan egongo bapatean? Haiek bere muga zeukaten eta guk gureak.

Mundua aurrera doala argi dago, eta gure gurasoen garaiekin konparatuta desberdintasuna aldaketen kopuruan dago. Zenbat aldaketa jaso behar izan zituzten beraiek eta zenbat jaso behar izango ditugun guk,. Bizitzaren abiadura dirudi dela aldatu dena, edo hori da guk pentsatzen duguna. Bainan ez ote da beti horrela izan?




Non geratu dira garai bateko manera onak

2010-09-08

Bada lehengo ohiturak oraingoak baino hobeak direla defendatzen duenik. Hau dagoenarekin eroso bizi delako da noski, bainan gauzak aldatzen doazela argi dago. Orokorrean gauz hoiek aldatzen saiatzen dena dauden jokaerekin ados ez dagoena izaten da, bainan kasu honetan aldaketo horiek ez dirudi inork antolatzen dituenik, baizik eta, martxak berak sortzen dituela zuhaitzaren adarrak kapritxo batean sortzen diren bezala.

XVIII mendeko manerak erabat desagertu dira. Haiek oso zehatzak ziren eta goi mailako gizarterako sortuak ziren. Guk ezagutu ditugun jokaera zaharrenak gure aiton-amonenak dira: Haiek ere zorrotzegiak guretzako, izugarrizko errespetoa zieten bai helduei, bai jauntxoeri ere. Orain, berriz, jokaera hau erabat aldatu da, gaurko gazteek ez diete inongo errespetorik ez gauzei, ez jendeeri, lotsagabekeria da nagusi.

Zergatik gertatzen ari den aldaketa hau da erantzunik gabeko galdera. Gure errua al da ala damakigun bizimoduarena. Guk bideratzen dugu gure bizitza edo bizitzak bideratzen gaitu. Gure gurasoak beste patxada batekin bizi ziren, gure heziketa ere beste era batekoa zen; orain, berriz, inork ez dauka ezertarako denborarik, ezta haurrak hezteko ere. Hau bere heziketan nabarituko ote da? Ikastolaren esku uzten dugu haurren heziketa gurasoen lana ez balitz bezala. Pasa gara milaka muga zituen gizarte batetik inongo mugarik ez duen gizarte batera eta gaztetxoak galduta dabiltza.

Badakigu mundu honetan dena ziklikoa dela eta ea dena bere onera datorren, laguntza piska batekin , noski.



:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

Hau blogaren deskribapen luzea da.

| Hurrengoak >

Atalak


Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution