Atalak: B2, Greta _ Jasone Osoro

Greta liburuaren kritika

2011-06-30


2002. urtean Jasone Osoro idazle elgoibartarrak Greta izeneko eleberria kaleratu zuen. Bere lehen eleberria izan zen. Liburu honek Oskar, Greta eta Anaren arteko harremana kontatzen du. Liburuaren argudioa Joaquín Sabinaren elkarrizketa batetik oinarrituta dago.


Liburuaren protagonistak Oskar, Greta eta Ana dira. Oskar herri txiki batean bizi da Greta izenekoa manikiarekin eta Anarekin, bere neskalaguna. Oskar Anarekin ezkontzear dago. Azken unean Anaren bekaitzak direla eta Oskarri ultimatum bat ematen dio eta aukeratu beharko du Ana edo Greta artean. Egoera honen erruz Oskar Gretarekin hirira joango da eta han pertsona eta abentura ugari biziko ditu. Horrela bere ikarak gaindituko ditu eta bere burua hobeto ezagutzen ikasiko du.  Erraz irakurtzen den eleberri entretenigarria da. Amodioa ulertzeko beste era bat aurkezten du, alegia, era xelebre bat.



2011-01-24

Greta Jasone Osorok idatzitako liburu bat da. Elgoibartarraren lehen nobela da eta 2003an argitaratu zuen. Bere arrakastari esker bi argitaraldi gehiago egin zituzten (3.a 2006an). Dena den, Greta ez da Osorroren lehen liburua, izan ere, ipuinak, poemak, kontakizunen bat eta biografia bat ere idatzi ditu.

Eleberri honetan Greta, Oskar eta Anaren arteko harremana kontatzen da. Greta maniki bat da. Oskarrek Greta eraman zuen etxera bere amona hildakoan. Gretari garbitzen, janzten, makillatzen eta hiz egiten dio. Ana da Oskarren betiko andregaia eta beraien arteko asmoa da ezkontzea, baina Anak ez du ulertzen manikiarekin Oskarren harremana. Horregatik, Anak Oskarri aukerarazten dio: Greta edo bera.

Istorio berezi bat da, baina hau sarritan gertatzen da nobeletan eta gaia nahiko erakargarria iruditzen zait. Izan ere, paragrafo batzuk errepikakorrak izan arren, ez du iluntzen kontakizuna. Gainera, hizkuntza aldetik, orokorrean ondo ulertzen da (niretzat garrantzitsua). Niri gustatu zait.

 

 

2011-01-24

Gaur hitz egingo dut “Greta” liburuari buruz. Bere egilea Jasone Osoro da, Gipuzkoarra, Elgoibartarra zehatzagoa izateko. Greta bere lehen eleberria da, baina Greta publikatu baino lehen ipuin bilduma batzuk kaleratu zituen, biografia eta gazteentzako kontakizunak ere argituratu egin zituen.

Liburuko gaia oso xelebrea da. Oskar mutil isila eta lasaia da. Bere amonarekin Sara bizi zen, baina amona hil eta gero bakarrik gelditzen da munduan. Beno, bakarrik ez, bere amonak maniki bat uzten diolako. Manikiaren izena Greta da, eta Oskarrentzat bere bizitzako gauza inportanteena bihurtzen da. Greta, berarentzat, ama, amona, eta andregaia da, denak batera. Bere bizitza kontrolatuta dauka, baina egun batean dena nahasten da. Bere aintzinako lagun bat itzultzen da herrira, Ana izenekoa, eta maitemindu egiten dira. Eta hor dago koxka. Anari Oskarrek Gretarekin dituen arremanak ez zaizkio batere gustatzen, eta Oskar aukeratzera behartzen du: Greta edo bera.

Eta hauxe da liburuaren puntu partida. Esan dudan bezala, gai xelebrea. Eta orain nire iritzia. Niri ez zait gustatu liburua. Batere ez. Niri gustatzen zaizkidan liburuak gai interesgarri bat izan behar dute, eta liburu honetako istorioa memelkeria hutsa iruditzen zait. Liburuak ia berrehun orri dauzka, eta nahi badut bi minututan liburu guztia konta dezaket. Idazleak errepikatzen ditu beti ideia berdinak, eta ehun aldiz esaten du Oskar mutil obsesiboa dela. Gainera, liburuak erritmo falta izugarria dauka, irakurleentzat aspergarria bihurtzen da, eta azkenean puntu interesgarriena ailegatzen denean, dena 2 orritan bukatzen du. Eta bukaera, beno, bukaera sinesgarria dauka. Liburua ez da bukatzen, tramak airean gelditzen dira, eta horrek sekulako amorrua ematen dit.

Nire aburuz, asko nabaritzen da bere lehen eleberria dela, eta nahiz eta elkarrizketak arinak eduki, liburua astunegia egiten da. Nik ez dut liburu hau batere gomendatuko.



:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

Hau blogaren deskribapen luzea da.

| Hurrengoak >

Atalak


Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution