Atala: Telebista

Telebista

2011-01-24

BA AL DAGO LARRITZEKO ARRAZOIRIK?

Egunero, gure eginkizun garrantsituenei denbora dezente ematen diegu, besteak beste, lo egiteari, lan egiteari, beharrezkoak dira eta. Hori jakinda, zer egiten (dugu) soberan dugun denborarekin, hau da, gure aisaldian? Estatistikeen arabera, egunero, batez bestekoa, bi ordu gutxienez telebista ikusten dugu. Datu horietan ere sakondu nahi badugu ikus dezakegu zein diren gehien ikusten diren programak: bai, asmatu duzue! hainbeste pentsatu gabe, saio sentzazionalistak dira gehien ikusten direnak.

Begibistan dago, halako programak gero eta arrakasta handia dutela; hori dela eta, nire ustez, egun telebistaren ekarpenak oso pobreak dira, gehienetan, txorakeriak besterik ez dituztelako ematen. Hala ere, datuak kontuan harturik, ikusle askoren iritziak erabat ezberdina izan behar du. Kasu honetan, nire buruari galdetzen diot ea gizartearen isla den ala ez. Egia esan, niri gehien kezkatzen nauena da zein motatako eraginak dituen umeengan eta nerabeengan, horiek dira-eta telebistaren aurrean ordu gehiago pasatzen dutenak.

Bitartean, telebista kateen arduradunek, behin eta berriz, saltzen digute beren kateetan kode etikoen menpe daudela, eta noski, tontoak bezala hartzen gaituztenez, jarraitzen dute botatzen halako zabor programak gure gosea asetzeko. Gure aldetik, inozenteak, telebistetan azaltzen diren friki-ikonoak eredu bezala hartzen ditugu. Dudarik gabe, gai honetan oso ezkorra naiz eta, tamalez, uste dut, telebistak partida irabazi digula.


Kudeaketa

Hau blogaren deskribapen luzea da.

Atalak


Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution