Atala: Emakumea eta diskriminazioa

Emakumea eta diskriminazioa

2011-01-24

Asko aldatu omen da gizartea azken hamarkadetan. Asko hobetu egin du. Etxeko tresnak orain dela 30 urtekoak baino inteligenteagoak eta ugariagoak ditugu; kotxeak ere nonahi agertzen dira, eta ez nolanahikoak gainera, errendimendu ekologiko gorena eta guzti; etxeak ezin baino jakintsuagoak, bere kabuz asteko erosketa egiten dutenak ere badaude, eta gauza horien gainetik, interneteko iraultzarena ere bada gure egungo gizartea. Haatik, gauzatxo bat ahazten ari zaigulakoan nago: emakumeen eskubideak babesteaz edo, hobe esanda, gu bezalako gizonezkoen eskubideen maila berara eramateaz. Zeren, gutako norbaitek ez al du sekula ezagutu emakumeren batek bere sexu dela eta merezitako soldata baino apalagoa jaso duena?. Nork ez du hedabideetan entzun sexu indarkeria pairatutako emakume baten heriotzaz?. Beraz, nahiz eta zerbait aurreratu, garbi dago gauza daudela egiteke emakumeen eskubideen aldarrikapenean.

Emakumeek egun pairatzen duten diskriminazioaren arrazoiei ekingo diegu. Lehenik eta behin, historian eta aldaketen beldurrean apur bat sakonduko dugu. Tradizionalki emakumeak izan direnez etxea zaintzen geratu direnak, seme-alabak heziketaz arduratu direnak, beste eremu batzuetan zaletasun edo trebetasun handia izan bazuten ere, ez zuten horiek garatzeko aukerarik. Bigarrenik, eta aurreko puntuarekin lotura estua duena, genetikak ere bere garrantzia izaten du. Emakumeek beren barnean daramatzate umeak eta horrek baldintzatzen ditu andreak, batez ere, umeekiko duten gertutasunaz ari garenean. Izan ere, normalean gizonei baino gehiago gustatzen zaizkie haurrak eta haien zaintzan eta heziketan erosoago sentitzen dira. Hirugarrenik, ez da ahaztu behar urte askotan zehar jasandako mespretxuak eta bortizkeriak zer nolako eragina izan duten emakumeen autoestiman. Mendetan zehar zapalduta egon ondoren ez da erraza izan behar jauzi batez zutitzea, beraz, autoestima apal batek egungo egoeran nola edo hala eragingo duela esango nuke.

Emakumeek pairatu duten diskriminazioaren ondorioak anitz eta kaltegarriak izaten dira. Aipatutako tratu txarrekin hasita, pertsonak bezala ez direla garatzen eta sozialki zein ekonomikoki baztertuak izaten direla beste adibide batzuk baino ez dira. Diskriminazio hori desager dadin ezinbestekoak iruditzen zaizkit hartu beharreko neurri batzuk. Alde batetik, familia eredua aldatu beharra dago: aitek zein amek etxeko lanez eta umeen zaintzaz arduratu beharko dituzte. Beste alde batetik, emakumeengan benetako errespetua eta miresmena bultzatu behar dugu. Zeren, azken finean, gure amak ere badira, eta hori izateari uztea ez badugu nahi, hobe dugu emakumeak mimoz tratatzea.


Kudeaketa

Hau blogaren deskribapen luzea da.

Atalak


Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution