Urriaren 3an, “Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak “ aurkeztu zen Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Lanaren oinarria Euskaltzaindiak onartua duen Hiztegi Batua da.
Lan berriak, ordea, askoz informazio gehiago eskaintzen du: Hiztegi Batuko lehen 20.000 hitzak dauzka, beren definizio, kategoria gramatikal, espezialitate-, erregistro- eta euskalki-markekin, aditz-erregimenekin, eta benetako erabileratik jasotako adibideekin, hots, irakurleari euskal hitzak egoki erabiltzen lagunduko dioten informazio guztiekin.
“Euskaltzaindiaren Hiztegia " ez da pentsatua izan hizkuntzalarientzat, are gutxiago hiztegigileentzat, baizik eta idazle, irakasle edo teknikarientzat, futbolari nahiz ekonomialarientzat. Alegia, lanerako tresna da. Proiektuaren zuzendari Ibon Sarasolak esan du lana egitean ez dutela pentsatu hizkuntzalari edo adituengan, "publiko zabalean" baizik eta, hala, ahalegin handia egin dutela adibide zehatzak jartzeko.Hiztegia 45 euroan dago salgai. Interneten oraindik ez daukate jarria.
Erretzen duenari oso zaila egiten zaio uztea. Lehenik eta behin, nahia eta gogoa izan behar da hori egiteko. Baina horren ostean, nola utzi erretzeari? Nola eman pausoa?
Zenbat eta gehiago jakin, zenbat eta inguruko laguntza handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago dago erretzeari utzi eta ohitura berriak hartzeko.
Hizkuntza-ohiturak aldatzeko beste horrenbeste.
Hona hemen Bernardo Atxagaren hitzak:>>
Hitzak ez du antzik xaboiarekin. Zenbat eta gehiago erabili xaboia, orduan eta urrituago eta gastatuago; hitzak, ordea, alderantziz, zenbat eta erabiliago orduan eta aberatsago (...) horregatik dabil bizkor gaztelera eta makal euskara: jendeak berealdiko gauza pila egiten dituelako euskararen alde, salbu eta beharrezkoa den bakarra: hitz egin.
|
|
|
Nolanahi ere, adeitasunez jardutea komeni izaten da, gertatzen zaigunaren errua saltzaileari bota gabe
Kexa naiteke zinema edo ikus-entzunezko produktuak ez daudelako euskaraz?
Horren inguruko legerik ez dagoenez, gure kexak presio gisa balio dezake erakustaretoentzat, produktoreentzat, banatzaileentzat eta administrazioentzat. Katalunian atera dute katalanez bikoiztutako edo azpitituludun filmen kuotak ezartzen dituen zinemaren
legea.
Guillermo Gómezi Profesor de ELE en apuros blogean irakurritakoaren harira akordatu naiz asteburuko bi egoeraz. Gómezek aitortzen du elebitasun pasiboaren oso zalea ez dela izan, baina orain bide interesgarria izan daitekeela uste duela.
Elebitasun pasiboaren bi adibideren erdian izan naiz asteburuan. Larunbatean Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatutako topaketetako tailer batean izan naiz. Nire alboan duela urte batzuk atzerritik etorritako kazetaria eseri da; ezagutzen dut, ez du euskaraz hitz egiten eta pixka bat ulertzen du, nahiz eta berak esan poliki hitz eginez gero ulertzen duela. Korapiloa egin zait eztarrian, hiru bat orduko saioa aurretik, gutxi gara tailerrean eta gaztelaniaz egin behar ote dugu? Gaur nekatuta nago, ez daukat gaztelaniaz egiteko gogorik, euskaraz ez dakien bakarra da, nik paso egingo dut eta euskaraz egingo dut… Tailerreko gidariak bakoitzak aurkezpentxoa egitea eskatu du, “ea, ea zer gertatzen den…” pentsatu dut. Atzerriko kazetariak hitz gutxitan egin du aurkezpena, euskaraz, eta gero gaztelaniaz esan du entzutera etorri dela. Gidariak esan dio ea ulertzen duen euskaraz, eta besteak baietz, makal eginez gero baietz. Ez da egia, nik badakit gutxi ulertzen duela, eta berak ere honezkero bazekien zenbat ulertuko zuen eta zenbat ez. Txalogarria iruditu zait kazetariaren jarrera, hantxe egon da hiru orduz, entzuten, elebitasun pasiboa praktikan jartzen, euskara ikasten.
Igandean, Lilatoia. Betiko lagun korrikalariarekin bazkalduko dut. Herri euskaldunean jaioa da, Espainiatik etorritako gurasoak… betiko perfila. Ez du hitz egiten euskaraz eta pixka bat ulertzen du, nahiz eta berak esan ondo moldatzen dela ulertzeko. Zer egin? Dena euskaraz egiten badut beste lagunekin berak ez du lortuko konbertsazio bat bera ere jarraitzea. Bietara egin dugu. Euskaraz egin dugunean oso adi jarri da, batzuetan igartzen zaio ulertzen duela eta beste batzuetan ez du haria segitu. Berarentzat egoera gogorra dela pentsatzen aritu naiz, herri euskaldunean jaio, beste herri euskaldun batean bizi… eta kapaz ez herrikideen euskara ulertzeko. Ez ezazue ordea, bestela ulertu, niri pena eman dit berak, baina segitzen dut pentsatzen deseroso sentitu behar dutela, alegia, behin eta berriz deseroso sentitu behar dutela euskaraz jo eta su ari direnen erdian, adi-adi… ikasi arte, sikiera ulertzera heldu arte. Beste kontu bat litzateke hitz egiten ikastea.
Politena gero etorri da. Hegoamerikar tankera duen zerbitzariari edaria kobratzeko eskatu diot euskaraz, jakin gabe ulertuko didan ala ez, eta albotik, barrez, aipatu berri dudan lagunak: “Baina ba al dakizu ba ulertuko dizun euskaraz?”, eta nik “Probatu egin behar da!”. Ez dakit zerbitzariak entzun duen gure konbertsazioa, baina “sei euro eta hamar” erantzun du euskaraz. Nik lagunari, “ikusten?”. “Es verdad!, es verdad!”.
Betiko kontuak dira, nobedaderik ez, baina asteburuko bi pox txikitxo niretzat.
Euskara ofiziala den lurraldeetan bai (EAEn eta Nafarroako eremu euskaldunean), balio ofizial berbera baitu euskarak, eta legeetan jasotako eskubidea baita administrazioari hizkuntza ofizialetako batean egitea. Gainera, administrazioak berak ere euskaraz egin beharko digu. Beraz, bulego batera joaten garenean norbait egon beharko litzateke zerbitzua euskaraz emateko moduan. Guri kasu egiten digunak ez badaki, eskubidea daukagu euskaraz dakien beste norbaitekin hitz egiteko eskatzeko. Hori guztia aplikagarria da lurralde horietan ari diren edozein administraziotako organoentzat, baita Espainiako Estatukoentzat ere.
Nafarroako eremu mistoan ere euskaraz egin ahal izango dugu, baina ez dago aitortuta hautatutako hizkuntzan harrera izateko eskubidea. Eremu ez euskaldunean, berriz, idatziak euskaraz aurkeztu ahal izango ditugu, baina administrazioak nahi badu, gaztelaniazko itzulpena eskatzeko ahalmena dauka.
Iparraldean ez dute inolako balio ofizialik euskaraz aurkeztutako dokumentuek, eta administrazioaren hizkuntza bakarra frantsesa da.
Lege egoera edozein izanda ere, bulego guztietan beti lehen hitza euskaraz egin dezakegu edo zuzenean galdetu arreta egiten ari zaigun langileari ea euskaraz dakien, eta ez baldin badaki, dakien norbaitekin jartzeko eskatu. Hori guztia lasai eta tonu onean egitea komeni da, konplizitateak sortuz eta geu deseroso sentitu barik.
Gu administrazio batera hurbiltzen garenean ditugun eskubideak dira orain arte adierazitako guztiak. Baina ez dugu ahaztu behar administrazioko langileak ere garen momentutik herritarren eskubide horiek bermatzea gure esku dagoela, alegia, herritarren eskubideak gure betebeharrak direla.
