Mezua: Energia nuklearra

Energia nuklearra

2011-06-29


Gaur egun, gero eta jende gehiago dago energia nuklearraren kontra. Baina, egia esan, honekin ez dut ezer berririk esaten. Gainera, aurten, 2011ean alegia, Japonian gertatutako hondamendi nuklearrarekin are gehiago. Gertatutako ondorioak anitzak izan dira eta agerian daude. Energia nuklearra 1897an aurkitu zuen ikerlari talde batek. Urteen poderioz hobetuz joan da, baina berriro ere, energia nuklearraren auzia kalean dago.


Energia nuklearrak alde onak ere baditu. Esaterako, energia mota oso merkea da eta kopuru handietan sortzen da. Energia nuklearraren “adituek” esaten dute energia berriztagarrien teknologia ez dagoela oso garatuta eta ez dela posible behar den hainbeste energia ekoiztea gizartearen beharrak asetzeko. Gainera, adituek azpimarratu dute, aldaketa klimatikoa dela medio, energia nuklearra ezinbestekoa dela karbono dioxidoa (CO2) gutxitzeko eta Kioto-ko helburuak betetzeko.

 

Energia nuklearraren alde txarrak ugariak dira ere, segidan batzuk aipatuko ditugu. Arazo nagusiena, inongo zalantzarik gabe, hondakinak dira. Horiek erradiaktiboak dira oso, eta beraz, oso kutsakorrak ere. Edukiontziak bereziak behar dira hondakinak gordetzeko, hala nola, horiek garraiatzeko eta gordetzeko ere (eraikuntza bereziak). Duela urte gutxiraino itsas azpian gorde ohi ziren hondakinak. Egun, hondakin nuklearrak, eraikuntza berezietan gordetzen dira. Ez dago esan beharrik, urteen poderioz, edukiontziak herdoildu eta hondatzen direla, horrek dakarren kutsadura arriskuarekin. Nahiz eta hondakinak eraikuntza berezitan gordeta egon, kutsadurak lasai asko igarotzen du eraikin horien hormak. Bestalde, energia sortzeko erabiltzen diren makinek ura erabili ohi dute hozteko, eta, ondoren, ur hori ibaira botatzen da.

 

Hori guztia esan eta gero, argi geratzen da energia mota honek zoritxar asko dakarrela. Gainera, hondamendi nuklear bat gertatzen denean jasaten diren ondorioak oso latzak izaten dira. Beste alde batetik, gaur egungo gizartea kontsumista da oso, eta horrek duen inportantzia izugarria da. Adibidez, Japonian, Tokio-ko kaleak kartel argitsuez josita daude, eta noski, horrek dakarren energia beharra izugarria da. Honekin esan nahi dudana zera, gutxi batzuen diru gosearen erruz hondamendi bat gertatzen denean ondorioak denok jasan behar ditugula.



Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)