Uztailaren 20a arte EuskoSarek antolatzen duen Eusko Movie 2008 lehiaketan parte hartu ahal duzue.
Eusko Movie online egindako film laburren lehen lehiaketa da, eta sakelako telefonoz, argazki makinaz edo bideoz filmatutako lanak aurkeztu ahal dira.
Lehiaketaren baldintzak eta oinarrian esteka honetan dauzkazue.
Anima zaitezte, iragarkikoa gororatuz: "90garren hamarkadan, sakelako telefonoak hitz egiteko edo SMSak bidaltzeko bakarrik balio zuen garai urrun hartan...".
Jorge
BARNETEGI 2008
Azken urteotan bezala, aurten ere barnetegi bat antolatu dugu Bartzelonako Euskal Etxearekin batera.
NON: Gipuzkoako Aduna herrian
NOIZ:Uztailaren 20tik 27ra.
PREZIOA: 360€
Lo egingo dugu Adunako aterpean, eta bertan ere otorduak eta eskolak izango ditugu. Aterpe eta herriari buruzko informazio zabalagoa duzue web orri honetan: http://www.aduna.net/
PREZIOAK ZER HARTZEN DU BARNE?
Prezioak barne hartzen ditu Adunan emango ditugun 7 loa eta otordu guztiak. Horrez gain, 40 bat eskola-ordu ere, era honetan banaturik: 20 bat ordu goizez, klasean, eta beste hainbeste klasetik kanpoko jardueretan. Arratsaldero bisita kultural bat egingo dugu, eta museoak, tokiak etab. bisitatzeko txartelak ere barne hartuta daude.
Gainera, hiru irakasle joango dira ; hartara, klaserako hiru talde egingo dira: hasierako maila, erdiko maila eta goi maila.
Adunara nahiz Adunatiko bidaia, ordea, norberaren kontura izango da.
NOLAKOA IZANGO DA BARNETEGIA?
Aduna Tolosaldeko herri txiki bat da, 350 bat biztanle baititu, baina bestalde oso ondo komunikaturik dago, eta oso gertu daude Andoain nahiz Tolosa herriak. Adunatar gehientsuenak euskaldunak dira, eta euskara da, izatez ere, herrian egunero erabiltzen den hizkuntza nagusia.
Goian esan bezala, goizez eskolak emango ditugu, eta arratsaldez askotariko ekintza kulturalak egingo ditugu. Ondorengo barnetegiaren programazioa daukazue:
-Uztailaren 20an, igandea, goiz osoan zehar Adunara ailegatuko gara Madril zein Bartzelonatik. Aterpean bazkaldu ondoren, arratsaldez bilera bat egingo dugu elkar ezagutzeko, eta herria bisitatzera joango gara.
-Gero, 21a eta 25a bitartean (astelehenetik ostiralera), 09:30etatik 13:30etara eskolak emango ditugu hiru taldetan, eta arratsaldez bisita kulturalak egingo ditugu. Klasean arreta berezia emango diogu ahozkotasunari, baina bisita bakoitza ere prestatuko dugu: horrela, euskal kulturan eta historian murgiltzeko aukera polita edukiko duzue. Programatutako bisitak hauexek dira:
ASTELENEHA (Euskal baserria eta etnologia): Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrira joango gara. Igartubeiti Gipuzkoako baserririk zaharrenetariko bat da, eta oso berezia da, sagardoa egiteko dolarea mantendu baitu. Gero, Zerain herrira joango gara, eta bertako museo etnografikoa, espetxe zaharra eta beste toki interesgarri batzuk ikusiko ditugu.
ASTEARTEA: Egun honen arratsaldea Gipuzkoako hiriburu zaharra ezagutzeari eskainiko diogu: Tolosa, hain zuzen ere. Besteak beste, Gorrotxategi txokolate lantegi zaharra bisitatuko dugu (bisitan bertako txokolate paregabea dastatzera gonbidatuko gaituzte!), eta Lizardi olerkariaren monumentura hurbilduko gara.
ASTEAZKENEA (gastronomia): Ordiziara joango gara, D'Elikatuz (Idiazabalgo gaztaren interpretazio-zentroa) eta “Villafrankako” azoka zaharra ezagutzera.
OSTEGUNA (euskalgintza): Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkea erakutsiko digute. Tokia euskararekin lotuta dauden kultura- eta teknologia-enpresa askoren kokagunea da, Berria egunkaria, kasu.
OSTIRALA (euskal industria eta burdingintza): Legazpira joango gara, eta han Mirandaola burdinola zaharra nahiz Lenbur fundazioa ikusiko ditugu, burdingintzarekin beti hain estuki lotuta egon den euskal industriaren bilakaera Erdi Arotik gure egunetara arte ezagutzeko.
Bisita gehienak gidatuak izango dira, eta euskaraz, noski.
LARUNBATA: Egun honetan ez dugu izango klase barruko eskolarik, baina goizez Aiako Pagoeta Natur Parkea ezagutzera joango gara (toki zoragarria da, benetan!), eta arratsaldez kostaldeko herrietara hurbilduko gara (Orio, Zarautz, Getaria...) eta, eguraldia lagun, itsasoan bainatuko gara. Gauez, afari berezia daukagu, aterpean.
IGANDEA: Goiz partez joango gara, presarik gabe, horregatik nahi duenak aterpean bazkaltzeko aukera izango du.
Oharra: Emango ditugun eskola nahiz jarduera guztiak HABEren babespean daude, hortaz, hala nahi izanez gero eskola-orduen agiri bat emango dugu.
Eta ez ahaztu, gero, barnetegi osoan zehar herri euskaldun batean euskaraz egiteko aukera paregabea izango duzuela, gero!
NORK PARTE HARTU AHAL DU?
Parte hartzeko, Euskal Etxeko edo Hizkuntza Eskolako 1. maila gaindituta eduki behar duzu 2008ko ekainean, edo bestela HABEko 3. urratsa (mailaketa zaharra) edo 1A Maila (mailaketa berria).
Aupa!
Cubainformación web sitean Ruper Ordorikari egindako elkarrizketa bat eskegi dute, erdaraz. Oso interesgarria da, benetan...
Hor kontu bitxi aipatzen da. Ruperen disko ezagun bat "Dabilen harria" da. Horrek Axular idazleak XVII. mendean zegoeneko arabilitako euskal esaera zahar bati egiten dio erreferentzia: Dabilen harriak goroldiorik ez, hots, Piedra que anda no cría lama.
Baina, ingelesez nola esaten da "dabilen harria"? Entzn eta ikasi...
Jorge
Orain hogei bat urte, Madrilgo Euskal Etxeko Euskaltegian "HEMEN" aldizkaria sortu zen. Geroago, beste bat sortu zen, eta haren omenez "HEMEN HARRABOTSA" deitua izen zen. Orain, berriz, Euskal herriaren 8. probintziako lurraldetan barna hasiko da berriro ibiltzen. Bestalde, gure euskaltegiarekin harremanetan jarri nahi baduzue, hauxe duzue gure e-posta: euskaramadril@euskalerria.org