Atzo Sarri-Ruperren Martin Larralde hunkigarria entzun genuen.
Eta nor zen, bada, Martin Larralde hori?
Martin Larralde, Bordaxuri, 1782an Larpurdiko Hazparne herrian jaio zen, eta 1821an Rocheforteko espetxeko eritegian hil zen.
Haren familiakoak baserritarrak eta artisauak ziren, baina dirudienez ondasun asko zeukan. Bera Plumagaineko etxearen oinordekoa zen, baina 1815ean hilketa bat leporatu eta "galeretara" bidali zuten. Hor hilko zen sei urte geroago, askatasuna berriro erdietsi gabe.
Larralde bertsolari edo "koblakari" famatua zen, baina gaur egun bere zorigaitza kontatzen duen bertsoa gogoratzen da batez ere: Galerianoaren kantua, hain zuzen. Koplak oso gogorrak dira, hor bere senideei leporatzen baitie bera salatu izana...
Bada web-gune bat Martin Larralde Bordaxuriren istorio lazgarria gomutatzeko. Hor, besteak beste, Galerianoaren kantua entzun dezakezue, Pantxo eta Peiok kantatua.
Iparraldeko XIX. mendeko bertsolarien bizitza bortitz horiek (Etxahün Barkoxek ere istilu larriak izan zituen justiziarekin) Les miserables gogorarazten didate, baina euskaraz...
Jorge
Ez daude Erantzunak mezu honetan...