Artxiboak: Maiatza 2008

2008-05-19

Permalink 18:59:15, Atalak: HEMENTXE, Agenda  

Solasa Jabier Muguruzarekin Madrilen

Kaixo,

Azterketen zapore mikatza leuntze aldera, Jabier Muguruza kantaria izango dugu gurean.

Ekitaldia SOLASA JABIER MUGURUZAREKIN izango da, eta aukera izango dugu berarekin hitz egiteko musikaz, euskaraz, euskal kulturaz... eta eguraldiaz ere, hala nahi izanez gero.

Antolatzailea: Euskal Filologia Saila, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Filologia Fakultatea.

Laguntzailea: Madrilgo Euskal Etxeko euskaltegia

Noiz eta non: Maiazaren 20an, Madrilgo Euskal Etxeko bilkura-aretoan, 19:30etan

Jovellanos kalea, 3 (Metro geltoki hurbilenak: Sevilla eta Banco de España)

 

Sarrera librea da

----------

2008-05-14

Permalink 14:28:31, Atalak: HEMENTXE, Agenda  

Euskara praktikatu munduko beste euskaldunekin igandean

EuskoSarek topaketa berezi bat antolatu du datorren iganderako: munduko beste euskaldunekin mintzatu ahal zarete txat baten bidez.

Izena eman eta animatu!

----------

2008-05-12

Permalink 00:12:10, Atalak: HEMENTXE, Irakasleak zera dio  

Azterketa larunbatean

Kaixo,

Datorren larunbatean, hilaren 17an, HABEko azterketen idatzizko frogak dauzkagu.

Azterketa goizeko 10:00etan hasiko da; beraz, komeni da 09:45 inguruan etortzea. Karneta, bolaluma eta arkatza ekarri behar dituzue.

10:00etan entzutezko ulermena 10:00etan egingo dugu, eta horretarako 15 minutu dauzkazue bestea egiteko. Horregatik, arren ez berandu etorri.

Guztira bi ordu dauzkazue azterketa egiteko, hortaz, 12:00etan bukatuko dugu.

Zorte on!

----------

2008-05-09

Permalink 11:18:30, Atalak: HEMENTXE  

Galerianoaren kantua

Atzo Sarri-Ruperren Martin Larralde hunkigarria entzun genuen.

Eta nor zen, bada, Martin Larralde hori?

Martin Larralde, Bordaxuri, 1782an Larpurdiko Hazparne herrian jaio zen, eta 1821an Rocheforteko espetxeko eritegian hil zen.

Haren familiakoak baserritarrak eta artisauak ziren, baina dirudienez ondasun asko zeukan. Bera Plumagaineko etxearen oinordekoa zen, baina 1815ean hilketa bat leporatu eta "galeretara" bidali zuten. Hor hilko zen sei urte geroago, askatasuna berriro erdietsi gabe.

Larralde bertsolari edo "koblakari" famatua zen, baina gaur egun bere zorigaitza kontatzen duen bertsoa gogoratzen da batez ere: Galerianoaren kantua, hain zuzen. Koplak oso gogorrak dira, hor bere senideei leporatzen baitie bera salatu izana...

Bada web-gune bat Martin Larralde Bordaxuriren istorio lazgarria gomutatzeko. Hor, besteak beste, Galerianoaren kantua entzun dezakezue, Pantxo eta Peiok kantatua.

Iparraldeko XIX. mendeko bertsolarien bizitza bortitz horiek (Etxahün Barkoxek ere istilu larriak izan zituen justiziarekin) Les miserables gogorarazten didate, baina euskaraz...

Jorge

----------

2008-05-08

Permalink 20:34:24, Atalak: HEMENTXE, Irakasleak zera dio  

Ordenagailu bat argazki baten truke

Kaixo, hauexek dira HABE Aldizkariak antolatutako lehiaketaren baldintzak:

 

Kaixo
guztioi!!



HABE
aldizkariak argazki-lehiaketa antolatu du eta  zuen Euskal Etxeko ikasle
guztiek parte hartzea nahiko genuke, beraz… anima itzazue eta bidal
ditzatela beren lanak. Parte hartzaile
guztien artean ordenagailu eramangarri
bat zozketatuko da!



Nork har dezake parte?


Beren
kasa nahiz Euskal Etxe batean ikasten ari diren ikasleei zuzendutako lehiaketa
da hau. Beraz, etxean bakarrik edota zentroren batean euskara ikasten ari
bazara, parte har dezakezu edo dezakezue, izan ere, taldean ere parte hartu
baitaiteke.



Zer egin behar da parte
hartzeko?



  • Edozein gairen gaineko argazkiak bidal
         daitezke. Baldintza bakarra ikaslea edo ikasle-taldea bertan agertzea da.
         Hau da, argazkian ikaslea edo ikasle-taldea ateratzea.
     

     


  • Argazkiarekin batera, argazkiaren gaineko
         gutxienez bi lerroko deskribapen bat bidali beharko da.
     

     


  • Partehartzaile bakoitzak, bakarka nahiz
         taldean, argazki eta deskribapen bat baino gehiago bidal ditzake.

     


  • Argazkiak formatu digitalean bidaliko
         dira (gutxieneko erresoluzioa duten argazkiak bakarrik onartuko dira)
         posta elektronikoz edo CD batean grabaturik posta arruntaz.
     

     




 


Kontuan
hartuko dira, batez ere, umorez eta graziaz egindako lanak izatea (bai
argazkietan eta baita testuetan ere), eta ez hainbeste testuak zuzen ala oker
idatzita dauden edota argazkiak oso kalitate onekoak diren, helburua ez baita
partehartzaileen euskara-maila edo argazkiak ateratzen dutenen abilezia
saritzea, argazkia ateratzen eta testua idazten egindako ahalegina baizik.



Argazkiarekin
batera, nork bere burua aurkeztuz, testu bat bidali behar da, bakarka nahiz
taldean parte hartuta ere. Hauxe da idatzi behar den informazioa:


·       
Izen-abizenak eta
helbidea


·       
Non eta nola ari
zaren euskara ikasten/euskaltegia edota irakasleari buruzko informazioa bidal
dezakezu.


·       
Nahi izanez gero,
atzera jo eta kontatu diezagukezu noiz eta zergatik hasi zinen euskara
ikasten…



Sariak


Lehen
esan bezala, parte hartu duten guztien artean, ordenagailu eramangarri bat zozketatuko da, baita hainbat material
bilduma ere: hiztegia, agenda, elastikoa… eta abarrez osatua.




  • Banakako lanik onenari,
         ikasleak aukeratzen duen euskaltegi edo Euskal Etxean urte beteko matrikula dohain egokituko
         zaio.
     

     


  • Taldekako lanik onena
         aurkezten dutenei, berriz, talde osorako asteburu
         bateko matrikula gastuak barnetegi batean
    . 

     




 

OHARRA:
bidai gastuak norberaren kontura izango dira.



Nora bidali lanak eta
noizko


Lanak
HABE aldizkarira bidali behar dira: argitalpenak@habe.org



Epea


Epeei
dagokienez, berriz, maiatzaren 13a baino
lehen
bidali behar dira lanak eta egun horretatik aurrera
jasotakorik balego, ez litzateke lehiaketa honetan kontuan izango.




Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazi
nahi dizugu lehiaketa honetako partehartzaileen datuak eta argazkiak HABEren
ardurapeko fitxategi automatizatu batean bilduko direla, lehiaketa honetako
datuak kudeatu ahal izateko eta www.ikasbil.net atarian nahiz HABE
aldizkarian argitaratu ahal izateko. Fitxategi datuetara sartzeko, datuak
aldatu edo deuseztatzeko eskubidea erabili nahi izanez gero, igorri idazki bat
HABE erakundera: HABE Vitoria-Gasteiz kalea, 3-6.a Donostia-20018



 

 

----------

2008-05-07

Permalink 02:19:23, Atalak: HEMENTXE  

Zaindu maite duzun hori

Bada, gaur klasean entzundako kanten artean, Ruperren Zaindu maite duzun hori da zirrara handiena eragin zidana, oraingoz.

Esteka honetan kanta entzun dezakezue, baita bideoa ikusi ere.

Bada, neska-mutilok, animatu eta zuen abesti kuttunenak hemen jarri! (SGAEren baimenerakin, noski, jende zintzoa gara gu, legearen beldur etab.).

Jorge

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

HEMENTXE blog

Orain hogei bat urte, Madrilgo Euskal Etxeko Euskaltegian "HEMEN" aldizkaria sortu zen. Geroago, beste bat sortu zen, eta haren omenez "HEMEN HARRABOTSA" deitua izen zen. Orain, berriz, Euskal herriaren 8. probintziako lurraldetan barna hasiko da berriro ibiltzen. Bestalde, gure euskaltegiarekin harremanetan jarri nahi baduzue, hauxe duzue gure e-posta: euskaramadril@euskalerria.org

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution