Artxiboak: Apirila 2008

2008-04-24

Permalink 12:28:17, Atalak: HEMENTXE  

Euskara zikina

Bai, zikina, halaxe nahi du euskara Irati Jimenezek gaurko Berrian argitaratutako artikuluan.

Ez beldurtu, eta irakurri, testu polit askoa da-eta.

 Jorge

----------

2008-04-23

Permalink 00:45:42, Atalak: HEMENTXE  

Gaztelania, babes gabeko hizkuntza?

Egunotan gai hori atera dute hainbat hedabidetan. Gaia eztabaidatzeko, hona hemen El Paísen herenegun argitaratutako artikulua, eta Publicon Juan Carlos Moreno Cabrera maisuari egindako elkarrizketa.

Gasteizen sortu den Hizkuntza Aukeratzeko Askatasunaren aldeko Plataformari dagokionez, zer iruditzen zaizue Xabier Paia bertsolariak Euskadi Irratian emandako erantzuna?

Jorge 

----------

2008-04-18

Permalink 11:52:34, Atalak: Agenda  

Jabier Muguruza Euskal Etxean

Complutense Unibertsitateko Euskara Sailaren proposamenari esker, laster Jabier Muguruza kantaria gure artean izango dugu.

Ekitaldiaren izena "Topaketa Jabier Muguruzarekin" izango da, eta maiatzaren 20an, 19:30etan izango da, Euskal Etxeko bilkura aretoan. Sarrera librea da.

 Laster, xehetasun gehiago.

----------
Permalink 11:48:10, Atalak: HEMENTXE  

AZTERKETEN EGUNAK

Hona hemen HABEko azterketen egutegia:

-Idatzizko azterketa > Maiatzaren 17a, larunbata, goizez

-Ohozko azterketa > Ekainaren 18a, asteazkena, arratsaldez.

Gogoratu. bestalde, gure azterketak ere egingo ditugula: Idatzizkoak ekainaren 11n edo 12an (taldearen arabera) eta ahozkoak ekainaren 16ean edo 17an.

----------

HEMENTXE blog

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution