Laster Euskaldunon Egunkaria itxi zutela bost urte beteko dira: euskararen eta oro har euskal kulturaren kontrako ekintza bidegabe bat izan zen, inondik inora.
Fiskalaren iritziaren kontra, "Egunkaria auzia" delakoan inputatuen kontra aurrera eraman dute prozesua, terrorismoa leporatuz eta espetxe-zigor gogorrak eskatuz.
Halako egoera salatzeko, aspaldian sortu zen Egunkariaren aldeko plataformaz gain azken boladan ekimen ugari azaldu dira, hala nola Luistxo Fernandez kazetariarena Javier Ortiz-en blogean.
Jorge

Ez daude Erantzunak mezu honetan...