Kaixo!!
Ane zure tarta oso itxura ona ematen du, baina ezin dut jan fruitu idorrak (alergiako erruagatik). Horregatik beste errezeta jartzea pentsatu dut.
Osagaiak
Bi arrautza
yogurt natural bat
azukrea,yogur basoaren neurria,
hirina, yogur basoaren neurria,
Royal orantza sobre erdi bat
5 sagar reineta.

Urratsak
Lehenik labea berotzen paratuko dugu 175 graduetan.
Ontzi batean nahasiko ditugu bi arrautzak, azukrea, irina, yogurra eta Royal sobrea.
Ondoren bi sagar zuritu eta puskatuko ditugu, masara bota eta batidorarekin dena ongi nahasi.
Gurina jarriko dugu molde batean, masa bota eta labean sartu ¾ ordu, gutxi gora behera. Egina dagoela jakiteko labana batekin ziztatuko dugu eta labana garbia ateratzen bada egina dago.
Vane 4. Maila
Orain hogei bat urte, Madrilgo Euskal Etxeko Euskaltegian "HEMEN" aldizkaria sortu zen. Geroago, beste bat sortu zen, eta haren omenez "HEMEN HARRABOTSA" deitua izen zen. Orain, berriz, Euskal herriaren 8. probintziako lurraldetan barna hasiko da berriro ibiltzen. Bestalde, gure euskaltegiarekin harremanetan jarri nahi baduzue, hauxe duzue gure e-posta: euskaramadril@euskalerria.org