Kaixo,
Hona hemen asteazkenean landu genuen grabazioa, nola bi mendizalek Aneto, Posets eta Perdido mendiak egin zituzten... egun bakar batez eta korrika!
Mendiko lasterketa oso kirol-modalitate gogorra da. Berriako artikulu honetan, berriz, grabazioaren protagonistetako baten abentura gehiago...
Arnasa hartu eta ondo pasa!
Jorge
Otsailaren 26 eta 28an EUSKAL FILM LABURREN I. ERAKUSTALDIA egingo da Madrilen. Antolatzaileak UCMko Euskara Saila eta madrilgo Euskal Etxea gara, Euskadiko Filmategiaren laguntzaz.
Filmak Kimuak proiektuaren barruan aukeratuen artean hautatuak izan dira.
Otsailaren 26an, asteartea, 13:00etan proiekzio bat egingo dugu Complutense Unibertsitateko Filologia fakultatean (A Eraikina, Gradu-Aretoa; Ciudad Universitaria metro-geltokia). Gaztelaniazko filmak emango dira.
Otsailarean 28an, osteguna, 19:30etan beste emanaldi bat egingo da Madrilgo Euskal Etxean (Jovellanos k. 3; Sevilla/Banco de España metro-geltokiak). Euskarazko filmak ikusiko dira, azpituluekin.
Sarrera librea eta dohainekoa da.
Hauxe duzue emango diren filmen zerrenda:
UCMn:
Euskal Etxean:
Bide batez, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu erakustaldi hau antolatzen lagundu diguten lagunei eta erakundei, haien laguntza guztiz ezinbestekoa gertatu baitzaigu:
Euskal Etxeko Euskaltegia
Garako bertsio digitalean irakurri dudanez, bihartik aurrera algai egongo euskarazko aldizkari berri bat: Zazpi haizeetara hilabetekaria, hain zuzen. Berria hemen irakurri dezakezue.
Bidaia-aldizkaria izango omen da, eta gainera mundu osoari arreta eskainiko dio, baina hori bai, begirada propio batekin, Euskal Herritik...
Bitxia da oso tarte laburrean euskarazko bi aldizkari berri sortzea, eta biak bidaia-aldizkariak izan! badakizue: Txapela buruan, ta ibili munduan!

Jorge
Kaixo guztoi.
Dirudienez, HABEko azterketak egin nahi duzuenok duda dexente dauzkazue, horregatik hona hemen ohiko galderak.
-Zer dira azterketa hauek?
Azken urteotan, euskalduntze prozesuaren mailaketa aldatu egin da, Europako Errefererenzia Markoa delakorarekin parekatzeko. Lehen, 12 urrats + EGA (13. urratsa) zeuden, baina orain honela geratu da mailaketa berria:
1. MAILA (bi azpi-mailekin: 1A MAILA eta 1B MAILA)
2. MAILA
3.MAILA
4. MAILA
Maila bakoitzaren eskakizunak HEOK izeneko dokumentan jasota daude (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua).
Ondorioz, beste hainbeste azterketa ezarri dira, ikasle batek maila jakin bat duela frogatzeko. Azterketok balio ofiziala dute, beraz.
-Zein dira azterketa hauen baliokideak?
3. MAILAren azterketa titulu hauen baliokidea da: EGA, 3HE (administrazio arlokoa), HE2 (hezkuntza arlokoa) eta Hizkunntza Eskolako titulu zaharra (kontuan hartu, dena den, aurtengo kurtsotik aurrera Hizkuntza Eskolan 6. urte izango direla).
1. Maila eta 2. Mailako azterketek orain arte ez dute baliokiderik izan, baina dirudienez Eusko Jaurlaritzak konbalidazio-dekretua argitaratuko du hemendik gutxira.
-Nork eta nola egin ditzakegu azterketa hauek?
EGAn ez bezala, HABEko azterketak egiteko ez dago deialdi librerik, ikasleek euskaltegi batean matrikulatuta egon behar baitute.
1. Mailako azterketa egiteko lehenego 6. urratsa gaindituta eduki behar duzue (= Euskal Etxeko 3. maila), edota 9. urratsa (= Euskal Etxeko 5. mailaren lehen bi hiruhilekoak) 2. mailakoa egin ahal izateko.
-Dadago aldi berean bi azterketa egiterik (adibidez, 1. maila eta 2. maila)?
Bai, baldin eta biak egiteko baldintzak betetzen badituzue (ikus aurreneko galdera).
-Beharrezkoa al da azterketa hauek egitea?
Ez, ez da beharrezkoa. Izan ere, ikasle batek 2. maila (Euskal Etxean, 4. mailatik aurrera) egin dezake 1. mailako azterketa egin gabe. Gertatzen dena da maila hori ez duela ofizialki egiaztatuta.
-Azterketak noiz eta nola egingo ditugu?
Aurreikusita dago azterketak Euskal Etxean bertan egitea, Euskal Herrira joan behar izan gabe.
Bestelako informazioa (datak, prezioak, etab.) esteka honetan ikus ditzakezue, mezu honen azpian erantzun bat jarri dezakezue edo bestela zuen irakasleari galdetu ahal diozue (horrexetarako gaude!). Matrikulari berari dagokionez, oraindik ez digute nesan zein izango den prozedura zehatza, jakin bezain laster esango dizuegu.
Laster arte,
Jorge
Madrilgo Euskal Etxean euskara-klaseak 1982-1983ko ikastaroan hasi ziren, lehenago era erdi pribatuan eskolak beste toki batzuetan ematen baziren ere.
Gaur egun 150 bat ikasle dauzkagu, euskalduntze prozesuaren maila guztietan banatzen direnak. Orain artekoan EGA azterketa prestatu izan dugun arren, gauden 2007-2008ko ikastarotik aurrera HABEren 1. Maila, 2. Maila eta 3. Mailako azterketak ere egingo ditugu gure ikaste jardueraren barnean.
Eskolak astelehena eta osteguna bitartean ematen dira, goizez zein arratsaldez, kurtsoaren arabera. Klasera etorri ezin diren ikasleentzat BOGA ikastaroa ere badaukagu.
Bestalde, larunbat goizetan haurrentzako eskolak ere ematen ditugu, 4 eta 12 urte bitartekoentzat.
Bestelako argibiderik nahi izanez gero, mezu bat bidal iezaguzue helbide honako honetara:
euskaramadril@euskalerria.org.
EUSKAL ETXEKO EUSKALTEGIA
MADRILGO EUSKAL ETXEA
Jovellanos k., 3
28014 MADRIL
(Metroa: Sevilla-Banco de España)
Otsailaren 12an Bilbon euskararen aldeko hainbat pertsona eta eragile bildu ziren Egunkaria auziaren egoera salatzeko, laster beteko baitira 5 urte epaile bat euskarazko egunkari hori bidegabe itxi zuela.
Biultakoen adierazpena honako hau izan da (euskaraz eta eradaraz; erdarazko itzulpena nire da):
2008, otsailak 12
Epaiketaren atarian, egoeraren “larritasuna” agerian jarri du gaur euskalgintzak, Bilbon, eta gizarteari berriro euskarazko kazeta eta euskararen mundua “defenditzeko” dei egin dio.
Laster hasiko da Egunkaria-ren kontrako epaiketa -hamabi lagun daude auzipetuta, kartzela zigor eta isun ekonomiko handien eskaerekin-, eta gaur, Bilbon, euskalgintzako hainbat eta hainbat eragilek babesa agertu diote euskarazko kazeta hari. Egoeraren “larritasuna” ere agerian jarri dute, bide batez. Izan ere, haien ustez, “Egunkaria-rekin batera euskalgintza osoa ere jomugan” daukate epaileek. “Hirurehundik gorako folio kopuruan lehen hamalauak irakurtzean kizkurtu egin zaigu azala. Bertan behin bakarrik aipatzen da Egunkaria. Beste erakunde batzuk, beste jardun batzuk, euskara eta kulturarekin lotutakoak, euskalgintzakoak alegia, dira aipagai nagusi. Eta horixe jartzen da epaileen jomugan: Euskalgintza, oro har hartuta”, esan dute arloko eragileek gaur.
Akusazioaren “tesia garbia” da, haien iritziz. “Espainiako Erresumako Konstituzioak babesten du euskara; bere Gobernuak, Nafarroa eta EAEko autonomi estatutuek, administrazio autonomikoek, babesten eta sustatzen dute euskara. Hortik kanpora geratzen den guztia ETA da. Zertara dator, beraz, erakunde sozialak euskara eta euskal kulturaz arduratzea, manipulatu eta ETAren helburuetara jartzeko ez bada”.
Euskagintza baina, ETA sortu aurretik bazegoela nabarmendu dute. “Ba al dakigu zein egoeratan sartuko ginatekeen akusazioaren tesi hori jurisprudentzia bihurtuko balitz epai zigortzaile baten bidetik?”, galdetu dute, eta hori guztia “larria” dela esan, “Egunkaria-rekin batera euskalgintza osoa ere akusatuen aulkian bailegoke”.
2003ko otsailaren 20an eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak euskarazko kazeta ixteko agindua eta, “sekulako kolpea izan arren”, euskaltzaleen erantzuna “eredugarria” izan zela dio euskalgintzak. Orain ere, epaiketaren atarian, Egunkaria defenditzeko deia egin dute. “Euskalgintzaren baitatik dei ozen bat gizarteari, orori: Egunkaria defenda dezagun, euskalgintza defenda dezagun”.
12 de febrero de 2008
A las puertas del juicio, el movimiento pro euskara quiere resaltar la “gravedad” de la situación y al tiempo hacer un llamamiento a la sociedad “defender” la prensa en euskara y el mundo del euskara
El juicio contra Egunkaria pronto tendrá su comienzo -los acusados son doce, con peticiones de duras penas de cárcel y elevadas multas-, por lo que hoy, en Bilbao, numerosos agentes del mundo del euskara han mostrado su apoyo a dicho diario. Y de paso han puesto de manifiesto la “gravedad” de la situación. De hecho, en su opinión los jueces “junto con Egunkaria también han puesto en el punto de mira a toda la labor a favor del euskara”. “Al leer los primeros catorce folios de los más de trescientos que tiene el sumario se nos ha puesto carne de gallina. Ahí sólo se cita una vez a Egunkaria. Son otras entidades, oras actividades, en general las relacionadas con el euskara y la cultura, las que se citan una y otra vez. Es precisamente eso lo que se pone en el punto de mira de los jueces: la labor en y a favor del euskara, considerada globalmente”, tal es lo que hoy han expresado hoy los agentes del sector.
En su opinión, la de la acusación es una “tesis que está muy clara”. La Constitución del Reino de España protege al euskara; su gobierno, los estatutos de autonomía de la CAV y Navarra, las administraciones autonómicas, fomentan y protegen el euskara. Todo lo que queda fuera de ahí es ETA. A qué viene, pues, que entidades sociales varias se ocupen del euskara y de la cultura euskaldun, sino es con la intención de manipularlos o ponerse al servicio de los intereses de ETA”.
Han señalado que la labor en pro del euskara ya existía antes de que ETA surgiese. “¿Sabemos acaso en qué situación nos meteríamos si la tesis de la acusación se convirtiese en jurisprudencia de la mano de un juez que la sancionase?”, han preguntado, y han contestado que todo es muy “grave”. “Junto con Egunkaria todo el mundo el euskara estaría en el banquillo de los acusados”
El 20 de febrero de 20003 la Audiencia Nacional española dio la orden de cerrar el diario euskaldun, y “aunque el golpe fue tremendo” la respuesta fue “ejemplar”, en opinión de los organismos pro euskara. También ahora, a las puertas del juicio, han hecho un llamamiento en defensa de Egunkaria. “Desde el mundo del euskara hacemos un llamamiento a toda la sociedad: defendamos a Egunkaria, defendamos el mundo del euskara”.
Jorge
Hemen daukazue Bartzelonako Euskakl Etxeak argitaratu duen deklarazioa.
Interesgarria da, ezta? ;-)
Jorge
Otsailaren 14ko greba orokorraren irudiak ikusi nahi badituzu klickatu www.bideoak.info
Jokin (4. maila)
Laster Euskaldunon Egunkaria itxi zutela bost urte beteko dira: euskararen eta oro har euskal kulturaren kontrako ekintza bidegabe bat izan zen, inondik inora.
Fiskalaren iritziaren kontra, "Egunkaria auzia" delakoan inputatuen kontra aurrera eraman dute prozesua, terrorismoa leporatuz eta espetxe-zigor gogorrak eskatuz.
Halako egoera salatzeko, aspaldian sortu zen Egunkariaren aldeko plataformaz gain azken boladan ekimen ugari azaldu dira, hala nola Luistxo Fernandez kazetariarena Javier Ortiz-en blogean.
Jorge

Egunotan, Anjel Lertxundi Idazleak testu interesgarri batzuk plzaratu ditu Berria egunkarian, Erdalfobia titulupean: Hemen irakurri ahal dituzue: Erdalfobia (I) eta Erdalfobia (eta II).
Jorge
Kaixo!!
Ane zure tarta oso itxura ona ematen du, baina ezin dut jan fruitu idorrak (alergiako erruagatik). Horregatik beste errezeta jartzea pentsatu dut.
Osagaiak
Bi arrautza
yogurt natural bat
azukrea,yogur basoaren neurria,
hirina, yogur basoaren neurria,
Royal orantza sobre erdi bat
5 sagar reineta.

Urratsak
Lehenik labea berotzen paratuko dugu 175 graduetan.
Ontzi batean nahasiko ditugu bi arrautzak, azukrea, irina, yogurra eta Royal sobrea.
Ondoren bi sagar zuritu eta puskatuko ditugu, masara bota eta batidorarekin dena ongi nahasi.
Gurina jarriko dugu molde batean, masa bota eta labean sartu ¾ ordu, gutxi gora behera. Egina dagoela jakiteko labana batekin ziztatuko dugu eta labana garbia ateratzen bada egina dago.
Vane 4. Maila
Ieup!
Duela gutxi norbaitekin hitz egiten ari nintzen hizkuntzari buruz. Iruzkintzen genuen nola, batzuetan, administrazioko lehiatira joaten zarenean funtzionarioak ez daki euskaraz. Normalean, emakume helduak dira eta hogei urte daramate administrazioan.
Interneten aurkitu dut bideotxo hau, oso barregarria iruditu zait.
Vane 4. maila
Aste honetan Unanun inauteriak edo karnabalak egin dituzte.
Unanu Nafarroan dago, Sakana aldean, eta mendizaleen artean nahiko herri ezaguna da, bertatik igotzen baita Beriain edo San Donato mendi ikusgarrira. Lizarraga eta Dorrao herriekin batera Ergoienako udaleria osatzen du.
Inauteri horien pertsonaia famatuak mamuxarroak dira. Berriak egindako bideo honetan haren berri zabalagoa eduki dezakezue.
Ondo pasa eta kontuz ibili!
Jorge

Beriain edo San Donato mendia. Mendiaren azpian Unanu igartzen da (mantxa txiki txuri hori...)
Ez, guk ez dugu Obamaren alde egingo, ezta inoren alde ere...
Kontua da hori -"Gora Obama!" euskaraz oihukatu duela David Bieter Boiseko alkateak mitin batean. Boise EEBBetako euskaldunen hiriburua da.
Jorge
Kaixo!
Normalean Madril aldean ez daukagu aukera askorik Euskal musika zuzenean entzuteko, baina noizean behin salbuespenak daude, eta aldi honetan gainera ez gara edozein musikalariz hitz egiten ari, handienetako batez baizik.
Datorren otsailaren 16an Kepa Junkerak emango dut kontzertu bat Las Rozasen,
Folk Invierno izeneko musikaldian. Trikitilari ospetsuak bere azken lana “Hiri” eskainiko digu Joaquin Rodrigo auditorioko eszenatokian. Txartelak datorren asteazkenetik interneten
(www.entradas.com - 902 488 488) edo auditorio bertan (91 6376879) lortu ditzakezue eta informazio gehiago nahi baduzue, hemen sartu eta gero sakatu musikaldiko irudian.
Joan den urtean Montevideoko Euskal Etxeak Keparen kontzertu bat antolatu zuen. Gu handik gabiltza gure oporretan, eta, noski, hurbildu ginen Kepa entzutera.
Ea gure Madrilgo Euskal Etxeko arduradunek hauetako gauzak antolatzen dituzten! (Hau ez da kritikarik, ideia bat bakarrik).
Juan Carlos
Norbaitek egiten badu Aneren tarta, eraman Euskal Etxera eta elkarbanatu mesedez!
(4 lagunentzat)
KOPURUAK: 200 gr. intxaur garbi (oskolik gabe), 200gr. gurin, 4 gorringo, 4 zuringo.
TRESNERIA: labana handia,trankadera,tenedorea nahiz irabiagailua, moldea, labea,lapikoa.
DENBORA: ordubete
NOLA EGIN: intxaurrak labanaz xehe-xehe utzi (baina pasta bilakatu gabe). Lapikoan urtu gurina eta azukrearekin nahastu. Epeldu denean gorringoak erantsi. Zuringoak elur puntura eraman irabiagailuaz nahiz tenedoreaz. Intxaurrak lapikoan jarri eta dena zuringoekin ondo nahasi. Moldea gurinaz igurtzi eta dena bertan sartu. Labean jarri eta ikusi kolorea.
ON EGIN!!!!
ANE
Kaixo,
Osteguneko Mintzataldean entzun gabe geratu zitzaigun kontzentrazio-eremuetan egondako euskaldun baten lekukotasuna, Dokumentu Biduman ez baitago jasota. Hortaz, hemen entzun dezakezue.
Pierre Intxauspe zuberotarraren testigantza daukazue hor. 1943an alemaniarrek atxiloturik, Buchenwald ete beste kontzentrazio-eremuetan ibili zen britaniarrek Hanburgo aldean askatu arte.
Grabazioa zubereraz dago, hortaz hasieran zertxobait kostatuko zaizue ulertzea, baina pare bat aldiz entzunda ia dena adituko duzuelakoan nago ni.
Jorge
Orain hogei bat urte, Madrilgo Euskal Etxeko Euskaltegian "HEMEN" aldizkaria sortu zen. Geroago, beste bat sortu zen, eta haren omenez "HEMEN HARRABOTSA" deitua izen zen. Orain, berriz, Euskal herriaren 8. probintziako lurraldetan barna hasiko da berriro ibiltzen. Bestalde, gure euskaltegiarekin harremanetan jarri nahi baduzue, hauxe duzue gure e-posta: euskaramadril@euskalerria.org