Mezua: MASKARADAK ZUBEROAN

2008-01-15

Permalink 11:46:24, Atalak: HEMENTXE  

MASKARADAK ZUBEROAN

Kaixo guztioi!

Urtero bezala, urte berriarekin batera Xiberüa edo Zuberoako maskaradak hasi dira.

Abiatu dira maskaradak Maulen

Eta zer dira maskaradak? Bada inauteriak edo karnabalak. Baina beste tokietan ez bezala, asko luzatzen dira: urtarrilean, urte berriarekin batera hasi eta apirila arte ikus ditzakegu. Urtero Zuberoako herri batek maskarada antolatzeko ardura hartzen du, eta emanaldiak hainbat herritan izaten dira, normalean igandeetan. Aurten Atharratze herriak antolatu ditu, Aloze-Ziboze-Onizegainekin batera (ez izutu horrelako izenarekin! Berez, elkartutako hiru herrixka dira).

Maskarada batek ia egun osoa irauten du. Bi taldetan banatzen da: maskarada gorria -onak, zintzoak, gureak- eta maskarada beltza -gaiztoak, kanpotarrak...-. Partehartzaileek oso jantzi ikusgarriak daramatzate, bakoitzak irudikatzen duen pertsonaiaren arabera: zamaltzain, gathusain, bühamiak edo ijitoak... Aipatzekoa da garai batean gizonezkoek soilik parte hartzen zutela, eta pertsonaia femininoak mutikoek egiten zituztela. Azken urteotan, aldiz, nesken parte-hartzea gero eta handiagoa da. Maskaradaren kantuak euskaraz egiten dira, noski, baina zoritxarrez euskara nahiko ahulduta dago Zuberoan, batez ere gazteen artean, eta batzuek kantak buruz ikasten dituzte, nahiz eta euskaraz jakin ez.

Maule 2007 maskaradak 2

Esteka honetan BERRIAk egindako erreportaje bat ikus dezakezue. Hor aurtengo maskarada azaltzen da, Atharratzen. Zuberotarrek eurek hitz egiten dutenean beharbada ez duzue den-dena ulertuko, baina hala ere euskararen kolore aberatsez gozatzeko aukera izango duzue. Ondo pasa!

 Jorge

Antolatu > organizar

Emanaldi > representación

Irudikatu> representar (una imagen, una figura...)

Iraun> durar

Partehartzaile> participante

Ahuldu> debilitar

Buruz ikasi> aprender de memoria

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

HEMENTXE blog

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution