Artxiboak: Urtarrila 2008

2008-01-31

Permalink 13:29:28, Atalak: Agenda  

NORA aldizkari berria

Epa!!

Berria egunkariko esteka honetan sortu berri den NORA aldizkariari buruzko informazioa daukazue.

Eta zer da NORA? Bada, bidaia aldizkari bat. Ba, bai, bazen garaia euskaraz ere zerbait arin eta irakurterraz eskura edukitzeko!

Aldizkaria Sua Edizioek eta EKT Euskarazko Komunikazio Taldea enpresak sortu dute. Datorren igandean Berriarekin batera banatuko dute, eta kioskoetan ere salgai egongo da.

orain duela urte batzuk Sua Edizioek Euskal Herria aldizkaria atera zuten, erdaraz. Esan behar da euskaraz ere argitaratu nahi zutela, baina egitasmoa bertan behera geratu zen, ez baitzuten behar adina harpidedun aurkitu. Hortaz, berri pozgarria da oso antzekoa den beste aldizkari bat euskaraz plazaratzea.

Jorge

----------
Permalink 13:02:43, Atalak: HEMENTXE  

The Kelly Family-ren Agur Jaunak

Kaixo, maiteok.

Hona hemen Josuk bidali digun bideo bitxia: Agur Jaunak The Kelly Family-k abestua.

Internet-en barrena nabigatuz zera ikasu dut gainera, 70ko hamarkadan Iruñean bizi izan zirela, eta euskal kulturarekin nolabaiteko atxikimendua izan dutela. Horren lekuko duzue The Kelly Family-k Benito Lertxundirekin batera kantaturiko Atharratzeko jauregia.

 A, ea noiz animatzen zareten hemen zerbait ipintzera!!!!

 Jorge

----------

2008-01-23

Permalink 14:35:41, Atalak: HEMENTXE  

"4. MILURTEKOA" Euskal Herrian

Orain duela pare bat hilabete, Iker Jimenezek susto galanta eman zigun CIAk, KGBk, Mossad-ek CESIDk eta abarrek urte askoan ondo gordetako sekretu bat azalarazi zuenean: Sierra Morena aldean, herri batzuetako biztaleak erabat beldurtuta bizi omen dira, "Saetón" izeneko suge erraldoi bat haien atzetik dabilelako, amaiketako bila edo...

Beno, euskaldunok gutxiago ez gara, nonbait, eta Lizarrustiko sugetzarra edo Lemoizko pantera ere baditugu... Haien berri zabalagoa audio honetan entzun ahal duzue.

Tira, iaz neu ere Lizarrustiko paraje ederrretan ibili nintzen eta, inozoa ni!, ez nekien zer-nolako arriskutan sartuta nengoen.... Bada, Sierra Morenara ala Aralar aldera joan, jakinaren gainean zaudete zuek ere.

Jorge

----------
Permalink 10:59:18, Atalak: HEMENTXE  

NAHIADANCEren NAHIA BIDEOKLIPA

Kaixo!

Hona hemen Hikuntza Eskolatik bidali diguten NAHIA bideoklip famatua. Ikusi al duzue?  Bada, itxuroso samarra, ezta? Eta esango dute euskaldunok modernoak ez garela, gero...

 Jorge

----------

2008-01-15

Permalink 11:46:24, Atalak: HEMENTXE  

MASKARADAK ZUBEROAN

Kaixo guztioi!

Urtero bezala, urte berriarekin batera Xiberüa edo Zuberoako maskaradak hasi dira.

Abiatu dira maskaradak Maulen

Eta zer dira maskaradak? Bada inauteriak edo karnabalak. Baina beste tokietan ez bezala, asko luzatzen dira: urtarrilean, urte berriarekin batera hasi eta apirila arte ikus ditzakegu. Urtero Zuberoako herri batek maskarada antolatzeko ardura hartzen du, eta emanaldiak hainbat herritan izaten dira, normalean igandeetan. Aurten Atharratze herriak antolatu ditu, Aloze-Ziboze-Onizegainekin batera (ez izutu horrelako izenarekin! Berez, elkartutako hiru herrixka dira).

Maskarada batek ia egun osoa irauten du. Bi taldetan banatzen da: maskarada gorria -onak, zintzoak, gureak- eta maskarada beltza -gaiztoak, kanpotarrak...-. Partehartzaileek oso jantzi ikusgarriak daramatzate, bakoitzak irudikatzen duen pertsonaiaren arabera: zamaltzain, gathusain, bühamiak edo ijitoak... Aipatzekoa da garai batean gizonezkoek soilik parte hartzen zutela, eta pertsonaia femininoak mutikoek egiten zituztela. Azken urteotan, aldiz, nesken parte-hartzea gero eta handiagoa da. Maskaradaren kantuak euskaraz egiten dira, noski, baina zoritxarrez euskara nahiko ahulduta dago Zuberoan, batez ere gazteen artean, eta batzuek kantak buruz ikasten dituzte, nahiz eta euskaraz jakin ez.

Maule 2007 maskaradak 2

Esteka honetan BERRIAk egindako erreportaje bat ikus dezakezue. Hor aurtengo maskarada azaltzen da, Atharratzen. Zuberotarrek eurek hitz egiten dutenean beharbada ez duzue den-dena ulertuko, baina hala ere euskararen kolore aberatsez gozatzeko aukera izango duzue. Ondo pasa!

 Jorge

Antolatu > organizar

Emanaldi > representación

Irudikatu> representar (una imagen, una figura...)

Iraun> durar

Partehartzaile> participante

Ahuldu> debilitar

Buruz ikasi> aprender de memoria

----------

HEMENTXE blog

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution