Artxiboak: 2008

2008-11-08

Permalink 01:24:44, Atalak: Agenda  

BERTSOAFARIA MADRILEN - EUSKARAREN EGUNA

Aurtengo Euskararen Eguna ospatuko dugu Madrilen azaroaren 29an, larunbata. Iaz bezala, Bertsoafari bat egingo dugu Julen Zelaieta eta Unai Gaztelumendirekin.

Hala ere, oraingo honetan antolakuntza pribatua izango da, eta elkarte batean egingo da. Hor Madrilen aritzen garen hainbat euskara ikasle eta irakasle bilduko gara: ea iazko giroa berriz ere gozatzen dugun!

Apuntatzeko, mezu bat bidali helbide honetara: jurtzixabi@yahoo.es

Bai, badakigu bertsoafari non eta Madrilen egitea gauza xelebrea izango dela bat baino gehiagorentzat, baina esanak esan zuen zain gaude!

----------

2008-06-04

Permalink 13:17:56, Atalak: HEMENTXE  

Ruper Kuban

Aupa!

Cubainformación web sitean Ruper Ordorikari egindako elkarrizketa bat eskegi dute, erdaraz. Oso interesgarria da, benetan...

Hor kontu bitxi aipatzen da. Ruperen disko ezagun bat "Dabilen harria" da. Horrek Axular idazleak XVII. mendean zegoeneko arabilitako euskal esaera zahar bati egiten dio erreferentzia: Dabilen harriak goroldiorik ez, hots, Piedra que anda no cría lama.

Baina, ingelesez nola esaten da "dabilen harria"? Entzn eta ikasi...

Jorge

----------

2008-05-19

Permalink 18:59:15, Atalak: HEMENTXE, Agenda  

Solasa Jabier Muguruzarekin Madrilen

Kaixo,

Azterketen zapore mikatza leuntze aldera, Jabier Muguruza kantaria izango dugu gurean.

Ekitaldia SOLASA JABIER MUGURUZAREKIN izango da, eta aukera izango dugu berarekin hitz egiteko musikaz, euskaraz, euskal kulturaz... eta eguraldiaz ere, hala nahi izanez gero.

Antolatzailea: Euskal Filologia Saila, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Filologia Fakultatea.

Laguntzailea: Madrilgo Euskal Etxeko euskaltegia

Noiz eta non: Maiazaren 20an, Madrilgo Euskal Etxeko bilkura-aretoan, 19:30etan

Jovellanos kalea, 3 (Metro geltoki hurbilenak: Sevilla eta Banco de España)

 

Sarrera librea da

----------

2008-05-09

Permalink 11:18:30, Atalak: HEMENTXE  

Galerianoaren kantua

Atzo Sarri-Ruperren Martin Larralde hunkigarria entzun genuen.

Eta nor zen, bada, Martin Larralde hori?

Martin Larralde, Bordaxuri, 1782an Larpurdiko Hazparne herrian jaio zen, eta 1821an Rocheforteko espetxeko eritegian hil zen.

Haren familiakoak baserritarrak eta artisauak ziren, baina dirudienez ondasun asko zeukan. Bera Plumagaineko etxearen oinordekoa zen, baina 1815ean hilketa bat leporatu eta "galeretara" bidali zuten. Hor hilko zen sei urte geroago, askatasuna berriro erdietsi gabe.

Larralde bertsolari edo "koblakari" famatua zen, baina gaur egun bere zorigaitza kontatzen duen bertsoa gogoratzen da batez ere: Galerianoaren kantua, hain zuzen. Koplak oso gogorrak dira, hor bere senideei leporatzen baitie bera salatu izana...

Bada web-gune bat Martin Larralde Bordaxuriren istorio lazgarria gomutatzeko. Hor, besteak beste, Galerianoaren kantua entzun dezakezue, Pantxo eta Peiok kantatua.

Iparraldeko XIX. mendeko bertsolarien bizitza bortitz horiek (Etxahün Barkoxek ere istilu larriak izan zituen justiziarekin) Les miserables gogorarazten didate, baina euskaraz...

Jorge

----------

2008-05-07

Permalink 02:19:23, Atalak: HEMENTXE  

Zaindu maite duzun hori

Bada, gaur klasean entzundako kanten artean, Ruperren Zaindu maite duzun hori da zirrara handiena eragin zidana, oraingoz.

Esteka honetan kanta entzun dezakezue, baita bideoa ikusi ere.

Bada, neska-mutilok, animatu eta zuen abesti kuttunenak hemen jarri! (SGAEren baimenerakin, noski, jende zintzoa gara gu, legearen beldur etab.).

Jorge

----------

2008-04-24

Permalink 12:28:17, Atalak: HEMENTXE  

Euskara zikina

Bai, zikina, halaxe nahi du euskara Irati Jimenezek gaurko Berrian argitaratutako artikuluan.

Ez beldurtu, eta irakurri, testu polit askoa da-eta.

 Jorge

----------

2008-04-23

Permalink 00:45:42, Atalak: HEMENTXE  

Gaztelania, babes gabeko hizkuntza?

Egunotan gai hori atera dute hainbat hedabidetan. Gaia eztabaidatzeko, hona hemen El Paísen herenegun argitaratutako artikulua, eta Publicon Juan Carlos Moreno Cabrera maisuari egindako elkarrizketa.

Gasteizen sortu den Hizkuntza Aukeratzeko Askatasunaren aldeko Plataformari dagokionez, zer iruditzen zaizue Xabier Paia bertsolariak Euskadi Irratian emandako erantzuna?

Jorge 

----------

2008-04-18

Permalink 11:52:34, Atalak: Agenda  

Jabier Muguruza Euskal Etxean

Complutense Unibertsitateko Euskara Sailaren proposamenari esker, laster Jabier Muguruza kantaria gure artean izango dugu.

Ekitaldiaren izena "Topaketa Jabier Muguruzarekin" izango da, eta maiatzaren 20an, 19:30etan izango da, Euskal Etxeko bilkura aretoan. Sarrera librea da.

 Laster, xehetasun gehiago.

----------

2008-03-17

Permalink 16:15:58, Atalak: HEMENTXE  

Julen Zelaieta txapeldun

Julen Zelaieta Berako bertsolari gaztea ezagutzen dugu, Euskal Etxean aritu baitzen Euskararen Eguna zela-eta entolatu genuen bertsoafarian.

Larunbateko saioan Nafarroako Bertso Txapelketan irabazle atera da: zorionak eta segi aitzina!

 Jorge

----------

2008-03-05

Permalink 10:35:45, Atalak: HEMENTXE  

Euskaldunak Holywood-en

Kaixo jende!!

Gizarte guztiek topikoak dauzkate. Alemaniarrak burugogorrak; ingelesak harroputzak; Katalanak zekenak... eta euskaldunak? Nola ikusten gaituzte? Hollywood-eko filma batzuetan euskaldun kultura agertzen da. Eta nola margotu gaituzte? Felix Linares (ETB-ko aurkezlaria) kontatzen du.

 Euskaldunok Hollywood-en

Vane 4. Maila

----------

2008-02-29

Permalink 13:40:39, Atalak: HEMENTXE  

ANETO-POSETS-PERDIDO

Kaixo,

Hona hemen asteazkenean landu genuen grabazioa, nola bi mendizalek Aneto, Posets eta Perdido mendiak egin zituzten... egun bakar batez eta korrika!

Mendiko lasterketa oso kirol-modalitate gogorra da. Berriako artikulu honetan, berriz, grabazioaren protagonistetako baten abentura gehiago...

Arnasa hartu eta ondo pasa!

Jorge

----------

2008-02-21

Permalink 11:19:35, Atalak: Agenda  

EUSKAL FILM LABURREN I. ERAKUSTALDIA MADRILEN

Otsailaren 26 eta 28an EUSKAL FILM LABURREN I. ERAKUSTALDIA egingo da Madrilen. Antolatzaileak UCMko Euskara Saila eta madrilgo Euskal Etxea gara, Euskadiko Filmategiaren laguntzaz.

Filmak Kimuak proiektuaren barruan aukeratuen artean hautatuak izan dira.

Otsailaren 26an, asteartea, 13:00etan proiekzio bat egingo dugu Complutense Unibertsitateko Filologia fakultatean (A Eraikina, Gradu-Aretoa; Ciudad Universitaria metro-geltokia). Gaztelaniazko filmak emango dira.

Otsailarean 28an, osteguna, 19:30etan beste emanaldi bat egingo da Madrilgo Euskal Etxean (Jovellanos k. 3; Sevilla/Banco de España metro-geltokiak). Euskarazko filmak ikusiko dira, azpituluekin.

Sarrera librea eta dohainekoa da.

Hauxe duzue emango diren filmen zerrenda:

UCMn:

  • 7:35 de la mañana (Nacho Vigalondo, 2003)
  • Choque (Nacho Vigalondo, 2005)
  • Éramos pocos (Borja Cobeaga, 2005)
  • Sintonía (Jose Mari Goenaga, 2005)
  • Juego (Ione Hernández, 2006)
  • Taxi? (Telmo Esnal, 2007)

Euskal Etxean:

  • Razielen itzulera (Koldo Almandoz, 1998)
  • Totx (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 1998)
  • Sarabe (Beatriz de la Vega, 1999)
  • 40 ezetz (Asier Altuna, 1999)
  • Hauspo soinua (Inaz Fernandez, 2000)
  • Topeka (Asier Altuna, 2002)
  • Midori (Koldo Almandoz, 2006)

Bide batez, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu erakustaldi hau antolatzen lagundu diguten lagunei eta erakundei, haien laguntza guztiz ezinbestekoa gertatu baitzaigu:

  • Euskadiko Filmategia – Filmoteca Vasca
  • Altube Filmeak, Borja Cobeaga
  • Basque Films
  • Ione Hernández
  • KV entertainmet / IBARRETXE & CO
  • Moriarti Produkzioak, Jose Mari Goenaga
  • Telmo Esnal
  • Asier Altuna
  • Koldo Almandoz
  • Inaz Fernández
  • Beatriz de la Vega
  • Alokatu, Txepe Lara
  • Joaquin Ortiz

 Euskal Etxeko Euskaltegia

----------
Permalink 11:13:57, Atalak: Agenda  

BESTE ALDIZKARI BERRI BAT

Garako bertsio digitalean irakurri dudanez, bihartik aurrera algai egongo euskarazko aldizkari berri bat: Zazpi haizeetara hilabetekaria, hain zuzen. Berria hemen irakurri dezakezue.

Bidaia-aldizkaria izango omen da, eta gainera mundu osoari arreta eskainiko dio, baina hori bai, begirada propio batekin, Euskal Herritik...

Bitxia da oso tarte laburrean euskarazko bi aldizkari berri sortzea, eta biak bidaia-aldizkariak izan! badakizue: Txapela buruan, ta ibili munduan!

p006_f01_110x157.jpg

Jorge

 

 

----------

2008-02-20

Permalink 14:46:47, Atalak: HEMENTXE  

EGUNKARIA LIBRE!

Jorge

----------

2008-02-16

Permalink 17:48:52, Atalak: HEMENTXE  

EGUNKARIAREN ALDEKO ALDARRIA / MANIFIESTO A FAVOR DE EGUNKARIA

Otsailaren 12an Bilbon euskararen aldeko hainbat pertsona eta eragile bildu ziren Egunkaria auziaren egoera salatzeko, laster beteko baitira 5 urte epaile bat euskarazko egunkari hori bidegabe itxi zuela.

 Biultakoen adierazpena honako hau izan da (euskaraz eta eradaraz; erdarazko itzulpena nire da):

“Euskalgintza osoa ere jomugan dute epaileek”

2008, otsailak 12

Epaiketaren atarian, egoeraren “larritasuna” agerian jarri du gaur euskalgintzak, Bilbon, eta gizarteari berriro euskarazko kazeta eta euskararen mundua “defenditzeko” dei egin dio.

Laster hasiko da Egunkaria-ren kontrako epaiketa -hamabi lagun daude auzipetuta, kartzela zigor eta isun ekonomiko handien eskaerekin-, eta gaur, Bilbon, euskalgintzako hainbat eta hainbat eragilek babesa agertu diote euskarazko kazeta hari. Egoeraren “larritasuna” ere agerian jarri dute, bide batez. Izan ere, haien ustez, “Egunkaria-rekin batera euskalgintza osoa ere jomugan” daukate epaileek. “Hirurehundik gorako folio kopuruan lehen hamalauak irakurtzean kizkurtu egin zaigu azala. Bertan behin bakarrik aipatzen da Egunkaria. Beste erakunde batzuk, beste jardun batzuk, euskara eta kulturarekin lotutakoak, euskalgintzakoak alegia, dira aipagai nagusi. Eta horixe jartzen da epaileen jomugan: Euskalgintza, oro har hartuta”, esan dute arloko eragileek gaur.

Akusazioaren “tesia garbia” da, haien iritziz. “Espainiako Erresumako Konstituzioak babesten du euskara; bere Gobernuak, Nafarroa eta EAEko autonomi estatutuek, administrazio autonomikoek, babesten eta sustatzen dute euskara. Hortik kanpora geratzen den guztia ETA da. Zertara dator, beraz, erakunde sozialak euskara eta euskal kulturaz arduratzea, manipulatu eta ETAren helburuetara jartzeko ez bada”.

Euskagintza baina, ETA sortu aurretik bazegoela nabarmendu dute. “Ba al dakigu zein egoeratan sartuko ginatekeen akusazioaren tesi hori jurisprudentzia bihurtuko balitz epai zigortzaile baten bidetik?”, galdetu dute, eta hori guztia “larria” dela esan, “Egunkaria-rekin batera euskalgintza osoa ere akusatuen aulkian bailegoke”.

2003ko otsailaren 20an eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak euskarazko kazeta ixteko agindua eta, “sekulako kolpea izan arren”, euskaltzaleen erantzuna “eredugarria” izan zela dio euskalgintzak. Orain ere, epaiketaren atarian, Egunkaria defenditzeko deia egin dute. “Euskalgintzaren baitatik dei ozen bat gizarteari, orori: Egunkaria defenda dezagun, euskalgintza defenda dezagun”.

“Los jueces tienen en su punto de mira a todo el mundo del euskara”

12 de febrero de 2008 

A las puertas del juicio, el movimiento pro euskara quiere resaltar la “gravedad” de la situación y al tiempo hacer un llamamiento a la sociedad “defender” la prensa en euskara y el mundo del euskara

El juicio contra Egunkaria pronto tendrá su comienzo -los acusados son doce, con peticiones de duras penas de cárcel y elevadas multas-, por lo que hoy, en Bilbao, numerosos agentes del mundo del euskara han mostrado su apoyo a dicho diario. Y de paso han puesto de manifiesto la “gravedad” de la situación. De hecho, en su opinión los jueces “junto con Egunkaria también han puesto en el punto de mira a toda la labor a favor del euskara”. “Al leer los primeros catorce folios de los más de trescientos que tiene el sumario se nos ha puesto carne de gallina. Ahí sólo se cita una vez a Egunkaria. Son otras entidades, oras actividades, en general las relacionadas con el euskara y la cultura, las que se citan una y otra vez. Es precisamente eso lo que se pone en el punto de mira de los jueces: la labor en y a favor del euskara, considerada globalmente”, tal es lo que hoy han expresado hoy los agentes del sector.

En su opinión, la de la acusación es una “tesis que está muy clara”. La Constitución del Reino de España protege al euskara; su gobierno, los estatutos de autonomía de la CAV y Navarra, las administraciones autonómicas, fomentan y protegen el euskara. Todo lo que queda fuera de ahí es ETA. A qué viene, pues, que entidades sociales varias se ocupen del euskara y de la cultura euskaldun, sino es con la intención de manipularlos o ponerse al servicio de los intereses de ETA”.

Han señalado que la labor en pro del euskara ya existía antes de que ETA surgiese. “¿Sabemos acaso en qué situación nos meteríamos si la tesis de la acusación se convirtiese en jurisprudencia de la mano de un juez que la sancionase?”, han preguntado, y han contestado que todo es muy “grave”. “Junto con Egunkaria todo el mundo el euskara estaría en el banquillo de los acusados”

El 20 de febrero de 20003 la Audiencia Nacional española dio la orden de cerrar el diario euskaldun, y “aunque el golpe fue tremendo” la respuesta fue “ejemplar”, en opinión de los organismos pro euskara. También ahora, a las puertas del juicio, han hecho un llamamiento en defensa de Egunkaria. “Desde el mundo del euskara hacemos un llamamiento a toda la sociedad: defendamos a Egunkaria, defendamos el mundo del euskara”.

Jorge

----------

2008-02-15

Permalink 12:35:20, Atalak: HEMENTXE  

Bartzelonako Euskal Etxearen deklarazioa

Hemen daukazue Bartzelonako Euskakl Etxeak argitaratu duen deklarazioa.

 Interesgarria da, ezta? ;-)

Jorge

----------
Permalink 10:04:07, Atalak: HEMENTXE  

greba orokorra

Otsailaren 14ko greba orokorraren irudiak ikusi nahi badituzu klickatu www.bideoak.info

Jokin (4. maila)

----------
Permalink 06:10:12, Atalak: HEMENTXE  

EGUNKARIAREN KONTRAKO AUZIA

Laster Euskaldunon Egunkaria itxi zutela bost urte beteko dira: euskararen eta oro har euskal kulturaren kontrako ekintza bidegabe bat izan zen, inondik inora.

Fiskalaren iritziaren kontra, "Egunkaria auzia" delakoan inputatuen kontra aurrera eraman dute prozesua, terrorismoa leporatuz eta espetxe-zigor gogorrak eskatuz.

Halako egoera salatzeko, aspaldian sortu zen Egunkariaren aldeko plataformaz gain azken boladan ekimen ugari azaldu dira, hala nola Luistxo Fernandez kazetariarena Javier Ortiz-en blogean.

Jorge

----------

2008-02-10

Permalink 18:30:21, Atalak: Agenda  

ERDALFOBIA

Egunotan, Anjel Lertxundi Idazleak testu interesgarri batzuk plzaratu ditu Berria egunkarian, Erdalfobia titulupean: Hemen irakurri ahal dituzue: Erdalfobia (I) eta Erdalfobia (eta II).

Jorge

----------

2008-02-09

Permalink 01:44:29, Atalak: HEMENTXE  

Hementxe euskarari bai??

Ieup! 

Duela gutxi norbaitekin hitz egiten ari nintzen hizkuntzari buruz. Iruzkintzen genuen nola, batzuetan, administrazioko lehiatira joaten zarenean funtzionarioak ez daki euskaraz. Normalean, emakume helduak  dira eta hogei urte daramate administrazioan.

Interneten aurkitu dut bideotxo hau, oso barregarria iruditu zait.

Lapurreta

Lapurreta II 

Vane 4. maila

----------

2008-02-08

Permalink 13:16:12, Atalak: HEMENTXE  

Unanuko Inauteriak

Aste honetan Unanun inauteriak edo karnabalak egin dituzte.

Unanu Nafarroan dago, Sakana aldean, eta mendizaleen artean nahiko herri ezaguna da, bertatik igotzen baita Beriain edo San Donato mendi ikusgarrira. Lizarraga eta Dorrao herriekin batera Ergoienako udaleria osatzen du.

Inauteri horien pertsonaia famatuak mamuxarroak dira. Berriak egindako bideo honetan haren berri zabalagoa eduki dezakezue.

Ondo pasa eta kontuz ibili!

Jorge

 

Beriain edo San Donato mendia. Mendiaren azpian Unanu igartzen da (mantxa txiki txuri hori...)

 

----------
Permalink 12:05:49, Atalak: HEMENTXE  

Gora Obama!

Ez, guk ez dugu Obamaren alde egingo, ezta inoren alde ere...

Kontua da hori -"Gora Obama!" euskaraz oihukatu duela David Bieter Boiseko alkateak mitin batean. Boise EEBBetako euskaldunen hiriburua da.

 Jorge

----------
Permalink 02:17:52, Atalak: HEMENTXE  

Kepa Junkeraren kontzertua

 

Kaixo!

Normalean Madril aldean ez daukagu aukera askorik Euskal musika zuzenean entzuteko, baina noizean behin salbuespenak daude, eta aldi honetan gainera ez gara edozein musikalariz hitz egiten ari, handienetako batez baizik.

Datorren otsailaren 16an Kepa Junkerak emango dut kontzertu bat Las Rozasen, 

Folk Invierno izeneko musikaldian. Trikitilari ospetsuak bere azken lana “Hiri” eskainiko digu Joaquin Rodrigo auditorioko eszenatokian. Txartelak datorren asteazkenetik interneten 

(www.entradas.com902 488 488) edo auditorio bertan (91 6376879) lortu ditzakezue eta informazio gehiago nahi baduzue, hemen sartu eta gero sakatu musikaldiko irudian.

Joan den urtean Montevideoko Euskal Etxeak Keparen kontzertu bat antolatu zuen. Gu handik gabiltza gure oporretan, eta, noski, hurbildu ginen Kepa entzutera.

Ea gure Madrilgo Euskal Etxeko arduradunek hauetako gauzak antolatzen dituzten! (Hau ez da kritikarik, ideia bat bakarrik).

Juan Carlos

Norbaitek egiten badu Aneren tarta, eraman Euskal Etxera eta elkarbanatu mesedez!

----------

2008-02-02

Permalink 17:14:20, Atalak: HEMENTXE  

Euskaldun bat Alemaniako kontzentrazio-eremuetan

Kaixo,

Osteguneko Mintzataldean entzun gabe geratu zitzaigun kontzentrazio-eremuetan egondako euskaldun baten lekukotasuna, Dokumentu Biduman ez baitago jasota. Hortaz, hemen entzun dezakezue.

Pierre Intxauspe zuberotarraren testigantza daukazue hor. 1943an alemaniarrek atxiloturik, Buchenwald ete beste kontzentrazio-eremuetan ibili zen britaniarrek Hanburgo aldean askatu arte.

Grabazioa zubereraz dago, hortaz hasieran zertxobait kostatuko zaizue ulertzea, baina pare bat aldiz entzunda ia dena adituko duzuelakoan nago ni.

Jorge

----------

2008-01-31

Permalink 13:29:28, Atalak: Agenda  

NORA aldizkari berria

Epa!!

Berria egunkariko esteka honetan sortu berri den NORA aldizkariari buruzko informazioa daukazue.

Eta zer da NORA? Bada, bidaia aldizkari bat. Ba, bai, bazen garaia euskaraz ere zerbait arin eta irakurterraz eskura edukitzeko!

Aldizkaria Sua Edizioek eta EKT Euskarazko Komunikazio Taldea enpresak sortu dute. Datorren igandean Berriarekin batera banatuko dute, eta kioskoetan ere salgai egongo da.

orain duela urte batzuk Sua Edizioek Euskal Herria aldizkaria atera zuten, erdaraz. Esan behar da euskaraz ere argitaratu nahi zutela, baina egitasmoa bertan behera geratu zen, ez baitzuten behar adina harpidedun aurkitu. Hortaz, berri pozgarria da oso antzekoa den beste aldizkari bat euskaraz plazaratzea.

Jorge

----------
Permalink 13:02:43, Atalak: HEMENTXE  

The Kelly Family-ren Agur Jaunak

Kaixo, maiteok.

Hona hemen Josuk bidali digun bideo bitxia: Agur Jaunak The Kelly Family-k abestua.

Internet-en barrena nabigatuz zera ikasu dut gainera, 70ko hamarkadan Iruñean bizi izan zirela, eta euskal kulturarekin nolabaiteko atxikimendua izan dutela. Horren lekuko duzue The Kelly Family-k Benito Lertxundirekin batera kantaturiko Atharratzeko jauregia.

 A, ea noiz animatzen zareten hemen zerbait ipintzera!!!!

 Jorge

----------

2008-01-23

Permalink 14:35:41, Atalak: HEMENTXE  

"4. MILURTEKOA" Euskal Herrian

Orain duela pare bat hilabete, Iker Jimenezek susto galanta eman zigun CIAk, KGBk, Mossad-ek CESIDk eta abarrek urte askoan ondo gordetako sekretu bat azalarazi zuenean: Sierra Morena aldean, herri batzuetako biztaleak erabat beldurtuta bizi omen dira, "Saetón" izeneko suge erraldoi bat haien atzetik dabilelako, amaiketako bila edo...

Beno, euskaldunok gutxiago ez gara, nonbait, eta Lizarrustiko sugetzarra edo Lemoizko pantera ere baditugu... Haien berri zabalagoa audio honetan entzun ahal duzue.

Tira, iaz neu ere Lizarrustiko paraje ederrretan ibili nintzen eta, inozoa ni!, ez nekien zer-nolako arriskutan sartuta nengoen.... Bada, Sierra Morenara ala Aralar aldera joan, jakinaren gainean zaudete zuek ere.

Jorge

----------
Permalink 10:59:18, Atalak: HEMENTXE  

NAHIADANCEren NAHIA BIDEOKLIPA

Kaixo!

Hona hemen Hikuntza Eskolatik bidali diguten NAHIA bideoklip famatua. Ikusi al duzue?  Bada, itxuroso samarra, ezta? Eta esango dute euskaldunok modernoak ez garela, gero...

 Jorge

----------

2008-01-15

Permalink 11:46:24, Atalak: HEMENTXE  

MASKARADAK ZUBEROAN

Kaixo guztioi!

Urtero bezala, urte berriarekin batera Xiberüa edo Zuberoako maskaradak hasi dira.

Abiatu dira maskaradak Maulen

Eta zer dira maskaradak? Bada inauteriak edo karnabalak. Baina beste tokietan ez bezala, asko luzatzen dira: urtarrilean, urte berriarekin batera hasi eta apirila arte ikus ditzakegu. Urtero Zuberoako herri batek maskarada antolatzeko ardura hartzen du, eta emanaldiak hainbat herritan izaten dira, normalean igandeetan. Aurten Atharratze herriak antolatu ditu, Aloze-Ziboze-Onizegainekin batera (ez izutu horrelako izenarekin! Berez, elkartutako hiru herrixka dira).

Maskarada batek ia egun osoa irauten du. Bi taldetan banatzen da: maskarada gorria -onak, zintzoak, gureak- eta maskarada beltza -gaiztoak, kanpotarrak...-. Partehartzaileek oso jantzi ikusgarriak daramatzate, bakoitzak irudikatzen duen pertsonaiaren arabera: zamaltzain, gathusain, bühamiak edo ijitoak... Aipatzekoa da garai batean gizonezkoek soilik parte hartzen zutela, eta pertsonaia femininoak mutikoek egiten zituztela. Azken urteotan, aldiz, nesken parte-hartzea gero eta handiagoa da. Maskaradaren kantuak euskaraz egiten dira, noski, baina zoritxarrez euskara nahiko ahulduta dago Zuberoan, batez ere gazteen artean, eta batzuek kantak buruz ikasten dituzte, nahiz eta euskaraz jakin ez.

Maule 2007 maskaradak 2

Esteka honetan BERRIAk egindako erreportaje bat ikus dezakezue. Hor aurtengo maskarada azaltzen da, Atharratzen. Zuberotarrek eurek hitz egiten dutenean beharbada ez duzue den-dena ulertuko, baina hala ere euskararen kolore aberatsez gozatzeko aukera izango duzue. Ondo pasa!

 Jorge

Antolatu > organizar

Emanaldi > representación

Irudikatu> representar (una imagen, una figura...)

Iraun> durar

Partehartzaile> participante

Ahuldu> debilitar

Buruz ikasi> aprender de memoria

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

HEMENTXE blog

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution